Mostrando entradas con la etiqueta 21-22. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 21-22. Mostrar todas las entradas

11 septiembre 2022

Udan paleta larruz

Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena udan larruzko paletaz aritu dira. Emaitzak ez dira izan esperotakoak bi txapelketa nagusietan bigarrenak geratu baitira bata zein bestea.

Bilboko aste nagusiko torneoan Amaia Irazustabarrena- Itsaso Erasunekin batera 2-1 galdu zuten finala Nagore Martin eta Leire Etxanizen aurka Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Udako Tourra paleta larruz Innpalak antolatuta. Txapeldunak Leire Galdós oiartzuarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra .Bigarrenak Maider Huizi eta Naroa Saez orozkoarra. Finala Plentzian jokatu zan.



 

20 junio 2022

Enara Macicior Anoetan bigarrena

 

Enarak aste buru honetan hiru finalak jokatu ditu eta azkeneko finalean ezin txapela lortu, beste bietan bai. 

Anoetako txapelketa 30 tantura iritsi edo denboraz ( finala 30 minutu) jokatu da. Txapelketan zehar oso partidu leiatuak jokatu dira, tantuez gain denboran aurka aritu baitira. Kontuan hartu behar da bikote guztiak elkarrekin jokatu gabekoak zirala; klub desberdinetakoak nahastuta jokatu baitute.

Partiduaren emaitza:

A.Agirre eta U.Aranburu 30 // 26 Enara Macicior eta A. Ugartemendia.

Ainhoa Urien Antiguon

Ainhoa Urienek aste buruan bi finalak jokatu ditu eta ostiralean Antiguon txapela jaztea lortu zuen Kandelarekin batera. Larunbatean Hernaniko Tilos 7 pasako finalean ezin izan zuen bero izaugarria zela eta...




Tilos 7 pasako finaletan

 Gure klubeko lau pilotarik jokatu dituzte Hernaniko Tilos 7 pasako txapelketako finalak eta garaipenak lortu ere.

Nesketan joan dan urteko final berbera jokatu zen eta aurtengoan ere Enara eta ane txapeldunak.

2.mailan Alain Agirre eta Mikel Manterolak beroari aurre eginda ere Aritz eta Xikerren aurka lortu zuten garaipena. Eguerdi aldean seklulako beroari aurre egin behar izan zioten, 35tik gorako tenperaturari hain zuzen.



17 junio 2022

Nesken Gomazko Paleta Txapelketa Adunan

 

 Enara eta Izaro Txapeldunak

 Gaur, ekainak 17an jokatu da 2022. kadete eta jubenil mailako nesken finala.

Hamar bikote aritu dira leian bikoteak klub desberdinetakoak osatuta izan dira. Txapelketa borobila izan da kadete-jubenil mailako nesketntzat. Antolatzaileek oso ongi asmatu dute bikoteak osatzen eta horregatik partidu orekatuak jokatu dira. Haseran ez zegoen faborito garbirik, finalerdiak oso estuak izan ziran eta finalean aurkari bat gehiago izan dute, beroa ,hain zuzen ere. Dena dela, pilotariak gustora aritu dirala nabarmendu dute. Ea txapelketa honek segida baduen beste urteetan.

Pilotariak Aduna, Billabona, Hernani, Zumaia eta Elorrioko taldeetan dabiltzan kadete eta jubenil mailakoak izan dira.
 



13 junio 2022

San Antoniyuak, Ereñotzun

 

Jendetza batu zen igandean Ereñotzuko frontoian, Hernaniko palisten partiduaz gozatzeko. Eta gozatu, gozatu zuten bertaratu zirenek, lau pilotariek ikuskizun paregabea eman zutelako.
Enara Mazizior eta Ane Kerejeta indartsu hasi ziren, Ainhoa Urien eta Ekhiñe Balerdi, aldiz, hotz sartu ziren partidura eta huts asko egin zituzten.
Gorputza izerditu ahala, ordea, partidua parekatu egin zen, eta tanto politak egin zituzten lau pilotariek. Markagailua parekatuta egon zen partidu guztian zehar, eta horrek publikoaren animoak sustatu zituen.
Azkenerako, Enara Mazizior eta Ane Kerejetak 25 eta 22 irabazi zuten. Emaitzak emaitza, jaietako giro onaren parte izan zen partidua, eta ikusleek zein pilotariek gozatu zuten.

05 junio 2022

Banakako bost barruko finalak Ereñotzun

 2022.urte honetan jokatu da lehenengoz 5 barruko banakako pala txapelketa. Hernaniko Palistak antolatuta, maiatzeko asteetan jokatu dituzte partiduak klubeko sei jokalarik.
Denek denen kontra jokatu eta gero, ekainaren 3an jokatu ziren 3-4 postuak eta finala. Lehen partiduan Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejeta aritu ziren, eta Kerejetak irabazi zuen partidu parekatu eta ikusgarri baten ostean.
Finalean, berriz, Ainhoa Urienek eta Enara Maziziorrek neurtu zituzten indarrak, eta azkenean Urien nagusitu zen 20-15 emaitzarekin. Partidu polita jokatu zuten, nahiz eta final bat jokatzearen nerbioek baldintzatu zuten norgehiagoka.

Tilosetako frontoian jokatzekoak ziren partiduak Ereñotzun jokatu behar izan ziren, arratsaldean botatako euri zaparraden ondorioz. Auzoko jendea zein hernaniarrak hurbildu ziren partiduez gozatzera, eta giro polita sortu zen.

 SAILKAPENA

Txapelduna: Ainhoa Urien

Bigarrena:Enara Macicior

Hirugarrena:Ane Kerejeta

Laugarrena: Ekhine Balerdi

29 mayo 2022

Emakume palisten eguna

Aurten lehenengoz, Hernanin, Emakume Palisten eguna ospatu da. Aisialdi taldean aritzen diren emakumeez gain besteak gonbidatu dira  12 pilotariz osatutako txapelketa azkarra jokatzeko.

Goizeko 11etan bikoteak osatzeko zozketa egin da. Bikote bakoitzak bost partidu jokatu ditu , bost minutukoak. Denak denen aurka aritu dir; guztira 15 partida osatuz. Ondoren finalerdia jokatu da eta azkenik finala. Giro onean aritu dira palistak goizean zehar eta denak jaso dute saria.


SAILKAPENA:

1. Josune-Arantxa

2. Axpi-Kala

3.Lurdes-Ainhoa


17 mayo 2022

Oiartzunen, Ekhine eta Naia txapeldunak

 Joan dan asteburuan finalak jokatu ziran Madalensoron. Ekhine Balerdi, Nahia Eizmendirekin batera txapelketako garaileak izan ziran.

Hainbat ekitaldiko asteburua

 Ostiralean elkarteko bi kideren ezkondu aurreko agur afaria ospatu genuen.

Larunbata goizean, Hernaniko Gazte Eguna ren ospakizunetan paleta gomazko partida jokatu zuten gazte mailakoak.

Igande eguerdian "San Isidro" eguna zela eta, sekulako beroaren laguntzaz nagusiek jokatu zuten:





Herriartekoan Hernani aurrera

 Joan dan astean Hernanik 3-0 ko emaitzaa lortu zuen Mutrikuren aurka jokatutako partidetan. Aste buru honetan itzuliko partiduak jokatu zituzten Itziarren eta oraingoan Hernanik 2-1 irabazi zuen. Hurrengo kanporakoeta Zumarragaren aurka izango dute.









01 mayo 2022

2022. GRABNIko Finalak Gasteizen


 Apirilak 30 eta Maiatzak 1ean Gasteizen Euskal pilotako modalitate guztien finalak jokatu dira.

Gomazko paletan bi hernaniarrak nagusi Gipuzkoa ordezkatzen finalean Bizkaiari 30-24 irabazita.


 


07 abril 2022

Infantilak abian

 Bi urte eta gero, aurten Gipuzkoan eskola kirola abian da, tartean Hernaniko palista taldeko infantilak Gipuzkoako txapelketan parte hartzen ari dira.



03 abril 2022

2022. GRABNIko jardunalida Hernanin

 GRABNI txapelketaren 3.jardunaldia paleta gomaz Hernanin jokatu zen.

2022ko Apirilaren 23an
Jubenil maila
GIPUZKOA2030BIZKAIA
22azpi maila
GIPUZKOA0830BIZKAIA
Nagusiak
GIPUZKOA3023BIZKAIA

26 marzo 2022

Pituren aldeko jaialdian paleta larruz

 

Gaur, Hernaniko pilotalekuan elkartasunezko jaialdia eskeini diote, Pituri, ELA gaixotasuna daukanari eta frontoia lepo betetzea lortu dute. Izugarrizko animazioa egon da, aspaldi ez genuen Hernaniko frontoia beteta ikusi. Aurreneko partidan neskak paleta larruz aritu dira: Gorriz Amaia Irazustabarrena Jauregi eta Ariane Arrieta Intxaurrondo eta Urdinez Leire Galdos eta Maider Huizi, ikustaldi polita eskeini dute.

Mutiletan bi hernaniar Paul Ojuel eta Markel Lizeaga , Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi ren aurka aritu dira. Etxekoak lortu dute garaipena partidu horretan.

KRONIKATIK jasota:

Elkartasun borobila festa antolatu zuten urtarrilean, eta oraingo honetan, martxoari amaiera emateko, Elkartasun pelota jaialdia antolatu dute, ELA gaixotasuna daukan Luis Montero Martinez Pitu bizilagunari laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Iritxi da jaialdirako zita, eta gaur arratsaldeko 17:30etan hasiko dira partiduak. Hasteko, emakumeen pala partiduarekin girotuko da jaialdia. Irazustabarrenak eta Arrietak indarrak neurtuko dituzte Galdos eta Huiziren aurka, paleta larruz. Eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da, eskuz: aurrez aurre izango dira Bengoetxea VIa eta Goñi II profesional ohiak, eta Ojuel eta Lizeaga hernaniarrak.

 

25 marzo 2022

Udaberri txapelketan jubenilak Txapeldunak

Irati Miner eta Maddi Iriondo Jubenil mailako Udaberriko txapelketako txapeldunak. Jokatu dituzten partidu guztiak irabazi dituzte. Gipuzkoako 6 taldeek hartu dute parte txapelketa honetan.
2022ko Martxoaren 25an
HERNANI 13015TXULOBI
2022ko Martxoaren 11an. Ikaztegietan Nagusi mailako finala jokatu zan

HERNANI 1530INTXURRE 2

07 marzo 2022

Eliteko eta EH Irekiko finaletan Hernaniarrak


 Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal ELITEKO Euskal Herriko txapeldunak dira Uxue Murillo eta Laura Saezen auka 30-14 irabazi eta gero Mallabian jokatutako finalean.

EH Irekian, 2.Mailako finalean  Enara Macicior eta Ane Kerejetak 22-an geratu ziran Gorostiaga-Sarasibar bikote nafartarren aurka.

26 febrero 2022

2022 Eliteko finalerdiak Mallabian


2022ko Otsailaren 26an
IRAZUSTABARRENA-Mendizabal3025Martin-Ruiz de Azua
Murillo-Saez3025Galdos-ARRIETA
 2022. UDABERRI TXAPELKETA
Garmendia-Barrenetxea
2530BEHAR -ZANA

25 febrero 2022

Iñauterietan partidu mixtoa

 Gaur ostiral mehean, kiroldegian neska-mutilen arteko gomazko paleta partidu zirarragarria ikusteko aukera izandugu. Markagailuak  hainbat berdinekta izan du, azkeneko txanpan bazirudien gorriak aurrea hartuko ziela partiduari eta azkeneko berdinketa urdinek lortuta, garaipena beraientzat izan da.

Maider HUIZI-Alain AGIRRE 25-24 Ander ARANDIA-Amaia IRAZUSTABARRENA

30 enero 2022

Huizi eta Martin IV.Bizkaia torneoko txapeldunak

 Maider Huizi eta Nagore Martin emakumezkoen IV. Paleta Larruzko Bizkaia torneoko txapeldunak izan dira. Txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte. Bigarrenak Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz izan dira. 


2022ko Urtarrilaren 30ean
Leire Galdos-Itsaso Erasun
2--1Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz
1--2Nagore Martin - Maider Huizi

Amaia Irazustabarrenari finaleko pilotari onenaren saria eman diote.