junio 05, 2022

Banakako bost barruko finalak Ereñotzun

 2022.urte honetan jokatu da lehenengoz 5 barruko banakako pala txapelketa. Hernaniko Palistak antolatuta, maiatzeko asteetan jokatu dituzte partiduak klubeko sei jokalarik.
Denek denen kontra jokatu eta gero, ekainaren 3an jokatu ziren 3-4 postuak eta finala. Lehen partiduan Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejeta aritu ziren, eta Kerejetak irabazi zuen partidu parekatu eta ikusgarri baten ostean.
Finalean, berriz, Ainhoa Urienek eta Enara Maziziorrek neurtu zituzten indarrak, eta azkenean Urien nagusitu zen 20-15 emaitzarekin. Partidu polita jokatu zuten, nahiz eta final bat jokatzearen nerbioek baldintzatu zuten norgehiagoka.

Tilosetako frontoian jokatzekoak ziren partiduak Ereñotzun jokatu behar izan ziren, arratsaldean botatako euri zaparraden ondorioz. Auzoko jendea zein hernaniarrak hurbildu ziren partiduez gozatzera, eta giro polita sortu zen.

 SAILKAPENA

Txapelduna: Ainhoa Urien

Bigarrena:Enara Macicior

Hirugarrena:Ane Kerejeta

Laugarrena: Ekhine Balerdi