Mostrando entradas con la etiqueta Bosterdi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Bosterdi. Mostrar todas las entradas

22 junio 2026

Bigarren mailako bosterdiko finalak Hernanin

Larunbatean emakumezkoen 5 t’erdiko banakako txapelketaren finalak jokatu ziren kiroldegiko pilotalekuan, eta egia esan, beroa izan zen protagonista nagusietako bat. Pilotariek ez zuten soilik aurkaria aurrean izan, tenperatura altuek ere gogor estutu zituzten.

Jubeniletan, Iraia Miranda izan zen txapelduna, Enara Urdangariren aurka jokatutako finalean. Hasieran lehia nahiko parekatua izan zen, baina beroak gehiago zigortu zuen Enara, eta hori nabari izan zen partidua aurrera joan ahala.

Nagusi mailan ere final polita ikusi ahal izan zen. Hernaniko Maddi Iriondo eta Debako Elaia Oiartzabal aritu ziren nor baino nor, eta azkenean Oiartzabalek jantzi zuen txapela. Iriondo 19 tantotan geratu zen, oso gertu, baina azken zatian Oiartzabal sendoago aritu zen. 

08 junio 2025

Gipuzkoako bosterdian Banakako txapelketaren finalak

 

Lau kategorietako finalak jokatu dira Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan.

Atzo, Hernaniko kiroldegiko frontoian, Gipuzkoako banakako bosterdiko txapelketako lau final jokatu ziren. Lehen partidak oso parekatuak izan ziren, baina azken finala bi hernaniarren arteko lehia izan zen. Amaiak nagusitasunez irabazi zion Enarari, eta argi geratu zen esperientziak asko balio duela.

Finalerdietan alde batetik Joana Tolaretxipik Aranburu, txapelduna izan denaren aurka jokatu zuen eta gutxigatik galdeu, bestalde Maddi Iriondok ere Balerdi izan zuen aurkari finalerdietan eta Joana bezela gutxigatik galdu zuen finalerdia.

FINALETAKO EMAITZAK MAILAZ

2025/06/0716:00125 - 17INTXURRE-LULUAGABEHAR ZANA-IRAZUSTAG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-J2 (Finala)
2025/06/0716:00225 - 19BEHAR ZANA-ALDAZABAL H.BEHAR ZANA-LASAG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-J1 (Finala)
2025/06/0716:00318 - 25BEOTIBAR-BALERDIBEOTIBAR-ARANBURUG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-N2 (Finala)
2025/06/0716:00425 - 9HERNANI-IRAZUSTABARRENAHERNANI-MACICIORG - GP banaka neskak 5T
G-GPBA5T-Neskak-N1 (Finala)

17 junio 2023

Gipuzkoako banakako 5terdiko finalak Hernanin

 Ekainak 16ean Hernanin, Emakumezkoen Gipuzkoako Gomazko Paletako Banakako bosterdiko lau finalak jokatu ziran.

 

25 - 8 INTXURRE-UGARTEMENDIA BEHAR ZANA-SANTANO Jubenilak - 2. m
25 - 9 HERNANI-MACICIOR HERNANI-TOLARETXIPI Jubenilak - 1. m
24 - 22 BEHAR ZANA-EIZMENDI INTXURRE-AGIRRE Nagusiak - 2. m
24 - 25 SU-BERRI-MENDIZABAL SU-BERRI-GALDOS Nagusiak - 1. m
Joanak hasieran ez zion oso errexa jarri Enarari. Berdinketa batzuk lortu zituen aurrea atera zion ere hasieran baina Enara erabat partiduan oso sartuta, irabaztea lortu zuen. Emaitzak ez du adierazten egon zen benetako leia.
 

 


09 junio 2023

Bosterdiko gipuzkoako txapelketa

 Enara Macicior eta Joana Tolaretxipik elkarren aurka jokatuko dute finala ekainaren 16ean. Jubenilen 1.mailan.

Munduko txapeldunak izandakoak elkarren aurka aritu ziran

 

Amaia Irazustabarrenak finalerdia galdu egin zuen Leire Galdosen aurka.

Hernanin jokatu zen partidua galdu egin zuen 25-24 Maider Mendizabalen aurka, partidua berea zela ematen zuen, errez irabazten ari baitzen, baina Mendizabalek buruz ongi dagoela erakutsiz 10 tantu kontra egon arren partidua berarentzat atera zuen.horren ondorioz finalerdia jokatu behar izan zuen Amaiak eta galdu 20-25, Leirek partidu borobila burutu zuen, akatsik gabekoa. Amaia ezinean aritu zen ,beti atzetik, berdintzea lortzen zuen baina akats txiki batzuk eginagatik Leire sakea eskuratuta aldeak handitzea lorttu zuen.