Mostrando entradas con la etiqueta EH. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EH. Mostrar todas las entradas

25 enero 2026

Hernanin arratsalde ederra euskal kluben arteko finaletan

Atzo, Hernanin, Euskal Herriko kluben arteko hiru final jokatu ziren giro bikain batean.

 

Kadete mailako finalean, partida oso orekatua izan zen, baina azkenean San Juan Donibane taldeak lortu zuen garaipena markagailu estu batekin: 30 – 28, Gure Pilota taldearen aurka.

San Juan Donibane: Iribarren Lekumberri I., Guerra Sandua I.

Gure Pilota: Campos Jauregi J., Garmendia Etxabe A.

Emaitza estuak erakutsi zuen bi bikoteek maila handi eta lehia handiko partida eskaini zutela ikusleei.

Bigarren partidan, Auñamendiko bikoteak oso indartsu hasi zuen neurketa, eta hasieratik abantaila handiaz aurreratu ziren. Hala ere, Gure Pilota taldeko bikoteak ez zuen etsi, eta puntuetan gora eginez 21n berdintzea lortu zuen.

Une horretan, Auñamendiko aurrelaria nekeak jota partidoari eusteko zailtasunak izaten hasi zen, baina bukaerarako bere maila berreskuratu eta berriro erasoko burua bihurtu zen. Azkenean, Auñamendik 30-22 nagusitu zen, joko sendo eta erakargarria eginez.

Nabarmendu beharrekoa da Auñamendiko aurrelariak ezker kolpearekin bukatutako tanto zoragarriak, publikoaren txalo beroak jaso zituztenak.

GURE PILOTA(Etxarri-Aranaz) Gaintzarain Berastegi 0., Beltza Beristain A.

AUÑAMENDI(Orbaizeta): Zabalza Encaje E.,Zabalza Ubau I.


Azkenik, nagusi mailako finala jokatu zen, aurten lehen aldiz jokotara arituta. Modalitate berria izanik, pilotariak oraindik ez daude guztiz ohituta sistema honetara, eta hori nabarmena izan zen jokoan.

Irazustabarrena-Galdos bikoteak hasieratik hartu zuen agintea, eta markagailuan alde handiak lortu zituen: 6-10 eta 4-10, Eizmendi ahizpen aurka. Partidu hasera hasera orekatua izanzen, Nahia Eizmendi tantoak amaitzen saiatu zen, baina ez zuen asmatu bere ohiko mailan. Aldiz, Galdos oso sendo aritu zen bi eskuekin, eta Irazustabarrenaren laguntza erabakigarria izan zen bikotearen jokoan.
Garazi Eizmendik, atzean, defentsa lan bikaina egin zuen, baina ezin izan zien aurre egin aurkarien indarrari eta erritmoari.
Finalista Hernaniarrak:


22 junio 2025

22 Urtez Azpikoen Finala: Orozko Nagusi Irungo Ramuntxon


Ekainaren 8an jokatu zen 22 urtez azpikoen finala Irungo Ramuntxo trinketean. Orozko taldeak, Olatz Zulaika eta Naroa Saez pilotariekin, nagusitasun handia erakutsi zuen eta garaipen argia lortu zuen Hernaniko taldearen aurka (Nahia Eizmendi eta Enara Macicior).

Markagailuak ez zuen zalantzarik utzi: 30-13 irabazi zuten orozkoarrek, hasieratik bukaerara euren jokoari eutsiz eta finala sendo kontrolatuz.

Zorionak Orozko taldeari garaipenagatik eta baita Hernaniko pilotariei ere finalera iristeagatik!

EHko Paleta Arjentinarreko Trinketeko Finala Iruran

 

Gaur Irurako Ametsa trinketean jokatu da Euskal Herriko paleta arjentinarreko trinketeko finala. Oberena eta Hernani izan dira aurrez aurre.

Partidua hasieran nahiko berdindua joan da, 8-7ko markagailuarekin, baina une horretan Hernaniko atzelariak min hartu du eta hortik aurrera errenkan ibili behar izan du partida osoan. Hala ere, Hernanikoek 21 tanto egitea lortu dute, ahalegin handiz.

Azkenik, txapeldunak Oberena taldeko Haizea Salanueva eta Uxue Murillo izan dira. Zorionak txapeldunei eta parte-hartzaile guztiei, eta bereziki Izaskun Arrosagaray eta Maider Mendizabal Hernaniko pilotariei erakutsitako adoreagatik!






09 marzo 2025

EH Irekia eta Eliteko finalak Mallabian

 

Hirugarren mailatik hasi eta Elite mailaraino lau final jokatu ziren atzo Mallabian

Alava eta Mancisidor txapeldun partidu ikusgarrian 1.mailan (Azkeneko tantua bideoan ikusi)

Atzo arratsaldean jokatu zen 1. mailako finala ikusgarria izan zen, emozioz eta tentsioz betetako norgehiagoka bat. Alava eta Mancisidor bikoteak Kerejeta eta Eizmendiren aurka neurtu zituzten indarrak, eta azkenean, txapela jantzi zuten partidu oso lehiatu batean.

Hasieratik, bi bikoteek erakutsi zuten maila altua, eta markagailuan berdinketa ugari izan ziren. Tanto bakoitza gogor borrokatu zen, eta ikusleek goi mailako pilota ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten. Partiduak aurrera egin ahala, tentsioa eta nekea areagotuz joan zen, eta azken tantoetan erabaki zen txapelaren patua. Partiduaren emaitza 30-26.

Azken unean, Alava eta Mancisidorrek hobeto kudeatu zuten presioa eta egoera emozionala.  Kerejeta eta Eizmendik ahal zuten guztia eman zuten arren, ezin izan zuten aurkarien azken oldarrari eutsi.

Partidu amaieran, txapeldunek beren poza adierazi zuten, baina aldi berean, Kerejeta eta Eizmendiren lan bikaina ere aitortu zuten. Zaletu guztiek txalo zaparrada batez agurtu zituzten lau pilotariak, erakutsitako maila eta kiroltasunagatik.

Argazkian parte hartu zuten finalistak.
Elite mailan txapeldunak N.Martin eta M.Ardanaz. Bigarrenak U.Murillo eta A.Diez.



16 febrero 2025

EH Irekiko 2.jardunaldia Hernanin




2025-ko OTSAILAaren  15Ean
1.Mailan
                        LARRAUN2930MACICIOR-ALAVA
ATAUN1630EIZMENDI-QUEREJETA

28 enero 2025

Hernani Euskal Herriko txapeldun gomazko paletan

Eizmendi eta Irazustabarrenarekin



30-26 nagusitu ziren Errekaleorren aurka Ogetan, kluben arteko txapelketan.
 
Hernani Euskal Herriko kluben arteko txapeldun izan da gomazko paletan. Pasa den larunbatean, Gasteizeko Ogeta pilotalekuan, Amaia Irazustabarrenak eta Garazi Eizmendik Errekaleorreko Ruiz de Azua eta Saez garaitu zituzten 30-26 final berdindu eta ikusgarri batean. 

Hernaniarrak hasieran agindu zuten markagailuan, 5-3, 14-7, 17-9... baina aurkariek estutu eta asko hurbildu ziren markagailura. 17-16 jarri ziren, tanto bakarrera, 0-7ko partzialarekin eta 21-20 ere aurreratu ziren Ruiz de Azua eta Saez. Hala ere, hernaniarrak bikain erreakzionatu zuten eta berriz ere abantaila polita lortu zuten, 22-28 eta 23-29. Aurkariek ez zuten etsi eta hiru tantora hurbildu ziren, 26-29, baina azken tantoan ongi defendatu ziren hernaniarrak eta Errekaleorreko aurrelariak txapapera bota zuen azken pelotakada. 

Sufrituta, baina azkenean txapela Hernanira etorri zen merezimendu osoz. Txapela garrantzitsua kluben artekoa, urtea ezin hobeto hasi dute palista hernaniarrek.

18 febrero 2024

EH IREKIKO eta ELITEKO partiduak Hernanin

 Arratsalde zoragarria atzo arratsaldean igarotakoa(2024-02-16) Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan. Ordu asko baina , asko gozatuz sekulako partiduak ikusi baitziran. Bost ordu terdi luzeko jaialdia jokatu zan. Euskal Herria Irekkiko lau partidu eta azkenekoa, zoragarria Elitekoa. Partidu oso orekatua, mugimendu handikoa, huts egite gabe eta looratutako tantu asko ikusteko aukera izan genuen. Pena, grabatuta ez geratu izana.









28 enero 2023

2023 EH Kluben arteko txapelketaren Finalak

 

2023ko Urtarrilaren 28an
HERNANI B2019OLARRETA(Larrabetzu)
HERNANI A
2011TXULOBI
FINALERDIA
LARRAUN(Lekunberri)
158HERNANI B
FINALERDIA
JOKO ALAI(Zeanuri)
615HERNANI A
 GAZTE MAILAKO 3. 4.
HERNANI B
1511JOKO ALAI
 GAZTE MAILAKO FINALA
LARRAUN
0715HERNANI A
NAGUSI MAILAKO FINALA
SUBERRI(Anoeta)
3020HERNANI




15 enero 2023

Euskal Herriko kluben arteko txapelketa

 Asteburu honetan hasi da EH Kluben arteko txapelketa. Hiru astetan jokatuko da txapelketa. Finalak urtarrilaren 28an Gasteizen jokatuko dira.

Hasera honetan Hernaniarrak bikain aritu dira.

 

2023ko Urtarrilaren 14an
NAGUSI mailako Finalerdiak OROZKON
OROZKO A
 2730HERNANI
GAZTE mailako 1.Jardunaldia HERNANIN

1. jardunaldia GAZTE MAILAN
OLARRETA P. E. GURE PILOTA 20-06 Final ¼
HERNANI B TXULOBI 20-10 Final ¼
JOKO ALAI LARRAUN 09-20 Final ¼
OLARRETA P. E. HERNANI B 10-15 Final ½
HERNANI A LARRAUN 15-06 Final ½
OLARRETA P. E. LARRAUN 09-15 3. eta 4.
HERNANI A HERNANI B 15-09 FINALA

 

22 enero 2022

EH Kluben arteko Finalak Ogetan

 

Hernaniko bi ordezkariek lan txukuna egin dute gaur Ogeta pilotalekuan jokatutako partiduetan. 

Nagusi mailako partiduan hernaniar zaletuak agertu dira eta tanto bakoitzean sekulako animazioa jarri dute turutak astinduaz.

Jubenil mailan Enara Macicior eta Ane Kerejetak ezin izan dute garaipena lortu OROZKO OLGETAN taldearen aurka. Joan dan astean ere finala jokatzea lortu zuten (eta gutxi gatik galdu zuten) Hernanin jokatutako jardunaldian baina aurkari berdina edukita gaur zailtasunak izan dituzte eta 15-8 galdu dute Finala. Aurretik finalerdia jokatu dute LARRAUN B taldeari 12-20 irabaztea lortuz. Hortaz gazte mailan Hernani taldea azpitxapeldunak.

Nagusi mailan Amaia Irazustabarrenak eta Ariane Arrietak ongi merezitako garaipena lortu dute ERREKALEOR en aurka 30-18 irabazita. Errekaleor taldea ez da kokildu, sekulako defentsa erakutsi dute eta aukera izan dutenean tanto politak ere lortu. Hernani taldeak hasera haseratik aurrea hartu du eta erraz jokatu duela esan daiteke. Beraz, aurten Hernani txapeldun nagusi mailan.



10 julio 2021

Euskal Herria Irekiko finalak Mallabian

 

Mallabian jokatu dira EH Irekiko 2. eta 3. mailako finalak.

COVIDa dela eta, Joana Tolaretxipik  joan den astean Ohiane Etxaide Zumaiarrekin jokatu zuen finalerdia eta gaur berriz oporretatik bueltan zetorren Maddi Iriondorekinaritu da. Edozeinekin jokatuta ere, Orozkoko taldea oso  maila handiko bikotea izan da, entrenatzailea palista profesionala izandako Natxo Isusik ederki irakatsi diete. Bigarren mailan ere Orozko izan da txapelduna Gasteizko Errekaleor taldeari irabazita.

2021ko Uztailaren 10ean
3.MAILA
HERNANI 11030OROZKO

 

Honekin amaitzen da urte goraberatsu honen denboraldia.

27 junio 2021

EH Irekiko azkeneko jardunaldian hernaniarrak Hernanin

Euskal Herriko euskal pilota federazioak antolatzen ari den EH IREKIA txapelketaren ligillako azkeneko jardunaldian, hernaniarrak Hernanin jokatzeko aukera izan zuten.

2021ko Ekainaren 26an
3.Maila
ELORRIO3023HERNANI 1
3.Maila
OROZKO3018HERNANI 2
2.MAILA
HERNANI 12130ERREKALEOR
2. MAILA
IRULEAK1930HERNANI 3
2.MAILA
HERNANI 23026ATAUN
2.MAILA
AUÑAJAUKU3029HERNANI 4

23 mayo 2021

Euskal Klubeko txapelketan Kadeteak txapeldunak

 Atzo amaitu zan Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketa.

Maila guztietako aurreneko sailkatuak
Kadete eta Gazte mailan jardunaldi bakoitzean final laurdenak, finalerdiak,finala eta 3.eta 4.postua lortzeko partidak jokatu dituzte. Urtetik urtera pilotarien maila igotzen ari da.

Kadeteen finala ikusgai HEMEN

Paleta Goma KADETEAK
TALDEA Sailkapena
HERNANI A(GI) 1.
MENDILLORRIKO(NA) 2.
LARRAUN(NA) 3.
AUÑAMENDI(NA)
OIZPE A(BI)
OIZPE B(BI)
Paleta Goma JUBENILAK
TALDEA Sailkapena
HORI HORI ELORRIO A(BI) 1.
LARRAUN A(NA) 2.
HERNANI(GI) 3.
AMURRIO (AR)
ELORRIO B(BI)
LARRAUN B(NA)
LEA IBARRA(BI)

Nagusi mailako finalaren BIDEOA, gazte mailakoa HEMEN
Paleta Goma NAGUSIAK
TALDEA Sailkapena
SU-BERRI-B(GI) 1.
SU-BERRI-A(GI) 2.
HERNANI(GI) 3.
AUÑAMENDI(NA)
ERREKALEOR A(AR)
ERREKALEOR B(AR)

09 mayo 2021

Kluben arteko Euskal Liga Hernanin Kadeteak

 Asteburu honetan hasi dira jokatzen maila guztietan kluben arteko euskal liga.

Nagusi mailan Hernaniko taldeak 30 -19 ko emaitza lortu zuen Errekaleor B taldeari irabazita. Hori horrela datorren astean finalerdia jokatuko dute.

Elorrion jubenilek 2. postua lortu zuten aurreko partidu guziak irabazi baina finalean galduta. 40 puntu lortu dituzte.

 Argazkian KADETEAK

Hernanin jokatutako jardunaldian hernaniarrak sailkatu dira aurrenekoak partidu guztiak irabazita, 50 puntu lortu dituzte.

1 HERNANI A
2 LARRAUN
3 MENDILLORRIKO
4 OIZPE A
5 OIZPE B
6 HERNANI B