Mostrando entradas con la etiqueta Mallabia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Mallabia. Mostrar todas las entradas

13 marzo 2023

2023 EH Irekiko eta Eliteko finalak Mallabian

 Larunbatean, martxoaren 11ean jokatu ziren Euskal Herria Irekiko eta Eliteko finalak Mallabian.

2. mailan, Hernaniar gazteek hutsik egin gabe, partidu serio eta ona jokatu ondoren Gure Pilota taldeari merezimendu osoz irabazi zien.Txapelketa bikaina jokatu dute, larunbatero larunbatero koxka bat igoz beraien mailan.


Elite mailan Irazustabarrena-Mendizabal 30-26 Murillo-Galdos irabazi zuten baina partidu osoa bi tantogatik atzetik, berdindu, atzetik....18 . tantuan lortu zuten aurretik joatea baina partidu leiatua izan zen. Azkenean esperientziak irabazi zuen, lasaiago ibili ziran Maider eta Amaia amaieran.

Txapelketa honetan Maider Mendizabalek agur esan zion bere pilotari ibilbideari.

2.mailako finala ikusgai: Facebokeen 

Eliteko finala ikusgai: EITB Kirolak



02 noviembre 2021

Arrieta 2021. Elite mailako txapeldun

 

Martinekin batera 30-25 irabazi zuten Irazustabarrena eta Mendizabalen aurka.

Ariane Arrieta hernaniarrak, Nagore Martinekin gasteiztarrarekin bikote osatuz, 30-25 irabazi zuten Euskal Herriko Elite Txapelketa palan, Mallabian, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Maider Mendizabalen kontra.

Ordu eta erdiko partidu oso gogorra jokatu zuten, eta Arrieta oso seguru egon zen partidu osoan. Irazustabarrenak eta Mendizabalek ez zuten zirrikiturik aurkitzen eta arriskatu beharrean izan ziren. Arriskuak ez zuen saririk izan.


 

 

10 julio 2021

Euskal Herria Irekiko finalak Mallabian

 

Mallabian jokatu dira EH Irekiko 2. eta 3. mailako finalak.

COVIDa dela eta, Joana Tolaretxipik  joan den astean Ohiane Etxaide Zumaiarrekin jokatu zuen finalerdia eta gaur berriz oporretatik bueltan zetorren Maddi Iriondorekinaritu da. Edozeinekin jokatuta ere, Orozkoko taldea oso  maila handiko bikotea izan da, entrenatzailea palista profesionala izandako Natxo Isusik ederki irakatsi diete. Bigarren mailan ere Orozko izan da txapelduna Gasteizko Errekaleor taldeari irabazita.

2021ko Uztailaren 10ean
3.MAILA
HERNANI 11030OROZKO

 

Honekin amaitzen da urte goraberatsu honen denboraldia.