Mostrando entradas con la etiqueta Tilos7pasa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Tilos7pasa. Mostrar todas las entradas

08 junio 2026

Tilos7 pasa txapelketa

Tilos 7 Pasa txapelketak aurtengoan ere emozioz beteriko finalak utzi ditu, maila guztietan joko ikusgarria eskainiz eta zaleak gozaraziz.

Emakumezkoen bigarren mailako finalean, hasiera batean norgehiagoka orekatua espero bazen ere, Gomez ahizpek berehala hartu zuten agintea. Izaro eta Maddi Arraras bikoteak ezin izan zien erritmo biziari eutsi, eta azkenean, 5-22ko emaitzarekin, nagusitasunez eskuratu zuten txapela.

Lehen mailako emakumezkoen finalean, berriz, ikusmin handia zegoen, txapelketako bi bikote indartsuenak aurrez aurre baitzeuden. Hasiera parekatu baten ondoren, Uxue Aranburu eta Ekhiñe Balerdik sendo eutsi zioten jokoari, eta azken zatian lortutako aldeari esker 22-15 nagusitu ziren Ane Zubiri eta Ainhoa Urienen aurka.

Herrikoien mailan, Xenki Astiazaran eta Josu Iparragirre izan ziren jaun eta jabe. Hasieratik bertatik erritmoa markatu zuten, bereziki Xenkiren joko maila bikainari esker, ezker zein eskuin aldean nagusitasun handia erakutsiz. 22-6ko emaitzak argi uzten du finalaren norabidea.

Gizonezkoen lehen mailako finalean, txapelketako unerik ikusgarrienetako bat bizi izan zen. Kiroldegian jokatutako lehen finalak baldintzatutako neurrian, euriagatik Tilosetatik kiroldegira pasa behar izan zuten. Lau pilotariek maila ikaragarria erakutsi zuten. Azken tantoetara arte erabaki gabe egon zen partida, eta azkenean, Julen Loidi eta Aratz Luisak 20-22 irabazi zuten Odei Arregi eta Alain Luisaren aurka.

Azkenik, gizonezkoen bigarren mailako finalean, Loidi-Manterola bikoteak sendotasun handia erakutsi zuen. Goitia aita-semeek lan handia egin bazuten ere, batez ere atzeko koadroan, ezin izan zuten tantoak amaitzeko aukerarik sortu. 16-22ko emaitzarekin, Loidi eta Manterola izan ziren txapeldunak.

Laburbilduz, Tilos 7 Pasa txapelketak maila handiko pilota eta emozio handiko finalak eskaini ditu, parte-hartzaileen kalitatea eta lehiakortasuna agerian utziz.

20 junio 2022

Tilos 7 pasako finaletan

 Gure klubeko lau pilotarik jokatu dituzte Hernaniko Tilos 7 pasako txapelketako finalak eta garaipenak lortu ere.

Nesketan joan dan urteko final berbera jokatu zen eta aurtengoan ere Enara eta ane txapeldunak.

2.mailan Alain Agirre eta Mikel Manterolak beroari aurre eginda ere Aritz eta Xikerren aurka lortu zuten garaipena. Eguerdi aldean seklulako beroari aurre egin behar izan zioten, 35tik gorako tenperaturari hain zuzen.



08 noviembre 2021

2021 Tilos 7 pasako finalak Azaroan

 Pandemia dela eta aurtengo Tilos pasa txapelketa udazkenean jokatu da.

2021ko Azaroaren 06ean

Enara Macicior- Ane Kerejeta

     Ainhoa Urien -Jone Ansotegi

10 junio 2019

Tilos 7 pasako Finalak

 Larunbatean Finalak jokatu zituzten pilotariak.


Kronikatik jasota:
Emozio eta afiziorik ez zen falta izan larunbat arratsaldean Tilosetan. Bete egin zen zen­bait momentutan fronto­ia, eta gogor jokatu zuten finalista guztiek Tilos 7 Pa­sa­ko Txa­pela jantzeko. Baina, azkenean, sorpresa gutxi izan zen.
Aurreneko mailan, Aiheko Zubimendik iaz galdutako txa­pela berreskuratu zuen, orain­goan Endika Ramosekin jokatuta; 22-17 irabazi zieten Zabala eta Undari.
Nesken mailan, berriz, Ga­razi Urdangarin eta Ekhiñe Ba­lerdik bigarrenez jantzi zu­ten txapela, iaz bezala, berriro ere Urien eta Otaegiri irabazita; oraingoan, 22 eta 13.
Bigarren mailako finalean, partidu berdindua espero zen, eta azkenean, 22 eta 14, Josu eta Alex gailendu zitzaizkien Legarreta eta Olazabali.
Azken partidua maila he­rri­koieko finala izan zen, eta beteranoak izan ziren gazteen aurrean nagusi; Bidegain eta Izoztegik irabazi zieten 22 eta 16, Garmendia eta Elo­se­gi­ri.
Sariak banatuta, iluntzean bukatu zuten eguna.

03 junio 2019

Tilos 7 Pasako finalerdiak

2019ko ekainak 03
FINALERDIAK
Bengoetxea-Granados1322Ekhine-Garazi
Leire-Eli(min hartu du)0622Ainhoa-Eider
2.MAILA 
Alex-Josu2212Amaia-Loitegi

30 abril 2019

Tilos 7 pasan emakumeak

Partidu horretan GORRIEK irabazi zuten. Apirilak 29an jokatu zuten.
Honako taldekideak ari dira parte hartzen bertan: E.Otaegi-A.Urien, G.Urdangarin-E.Balerdi,E.Gutierrez-L.Juanes,A.Garcia -A.Bengoetxea

13 junio 2018

Tilos 7 Pasako finalak bi egunetan

Aurtengo finalak larunbata goizean jokatzekoak ziran. Aurreneko partiduak horrela jokatu ziran baina hirugarrenerako euria ta... astelehen arratsaldean jokatu zan azkena.
Izugarrizko jende pila etorri da Tilosetako pilotalekura.
EMAITZAK:
Emakumeetan: Balerdi eta Urdangarin 22-16 Tejedor ama-alabak.
1.Mailan:Elejalde eta Navarrok 22-21  Salaberria eta Zubimendi.
2.Mailan: Agirre eta Mendigain 22-17 Eskudero eta Beloki.


18 junio 2017

Tilos 7 pasako finalak

Sekulako jendetza bildu zen Tilosetan hiru finalak ikusteko. Aurten garaile guztiak hernaniarrak izan dira.
Emakumezkoetan: 
Txapeldunak Alaitz-Idoia. Bigarrenak Ainhoa-Eider
2.Mailan: 
Txapeldunak Amaia Irazustabarrena, Eneko Lujanbio. Bigarrenak Galdos-Juarez
1.Mailan:
Txapeldunak ( 4. aldiz) Endika Ramos, Aiheko Zubimendi. Bigarrenak: Salaberria, Gastesi.

17 junio 2016

Tilos 7 pasako finalak

Eguraldi txarragatik Kiroldegiko pilotalekuan jokatu behar izan dira final horiek.
EMAITZAK:
1.maila: Ramos-Zubimendi 22-05 Unda-Horno
2. maila: Loran anaiak 22---
Emakumeak: Bengoetxea-Garcia 15-22 Tejedor -Tejedor
Argazki gehiago HEMEN

14 junio 2016

Hernaniko paletistak Tilos 7 pasako finalera

Emakumezkoetan Tilosetan jokatu ahal izan zen partidua. Idoia eta Alaitzek atzo jokatutako finalerdian 22-19 irabazi zien Urien-Otaegi bikote donostiarrari.Alaitzen kolpeak eta Idoiaren "ofizioak" bideratu zuten partidua 14-16 galtzen joan eta gero.
Atzo jokatu ziran Tilos 7 pasako 1.mailako finalerdiak. 1.Partidua Tilosetan jokatu ahal izan zan baina euriagatik 2.partidua Kiroldegiko pilotalekuan.



E.Ramos eta A.Zubimendi sailkatu dira finalerako partidu gogor baten ondoren. Ba zirudien 21-17an partidua beraiena izango zala baina aurkariak 21raino hurbildu ziran. Endikak ordea, arriskua hartuz, txoko aldera txaparen gain gainetuk ozta ozta ezker paretan joaz lortu zuen garaipenerako tantoa. Finalerdi horretako aurkariak Aroztegi-Aroztegi izan dira.

FINALAK Ostiralean Ekainaren 17an.
1.mailan E.Ramos-A.Zubimendi // Horno-Unda
Emakumeak: A.Tejedor-I.Tejedor // Irigoen-Astigarra

06 mayo 2016

Tilos 7 pasa

Aproiletik Ekainera bitarte

Aurten ere ospatzen  ari da jada hain ohikoa den udaberriko pala txapelketa, Tilos 7 pasa, hain zuzen. Seigarren edizioa da aurtengoa, eta apirilaren 4tik ekaina bitartean jokatuko da. Txapelketa hiru kategoriatan jokatuko da: bi mutilenak, eta neskena bakarra.
Hiru mailetan bikoteka parte hartuko da, eta bikoteak bi neska edo bi mutilek osatu ditzakete, baina baita bikote mistoek ere. Hauek mutilen bigarren mailan jokatuko dute.

Guztira 57 bikote ari dira jokatzen.
Atzo jokatutako partidan neskak garaile 14-22.

16 junio 2015

Tilos 7 Pasako Finalak bi pilotalekuetan

Larunbatean jokatu ziran Tilos 7 Pasa txapelketako Finalak.

Hasi Tilosetako pilotalekuan hasi ziran baina azkeneko partidua Kiroldegikoan jokatu behar izan zan euri zaparradagatik.

Finaleko Argazki gehiago  ikusteko:HEMEN

Aurten bigarren mailan, hiru neska animatu dira talde mixtoak osatuz jokatzen. Eta lan ona egin dutela esan daiteke, kontutan hartuz pilota pixuagoarekin jokatu behar izan dutela.




12 junio 2015

Tilos 7 pasako Finalak Ekainaren 12an







Eguraldiaren iragarpen txarragatik, Tilos 7 pasako finalak goizeko 10etan  jokatuko dira Tilos ( edo Ezkiaga pasealekuko )eko pilotaleku irekian.

20 abril 2015

Tilos 7 Pasa txapelketa abiatu da

Aste honetan hasi eta Ekainerarte iraungo duen txapelketa hasi da dagoeneko.
Hiru mailak izango dira:
1.Maila, 15 bikote.
2.Maila,30 bikote (3 bikote nahastuta neska+mutila).
3.Maila, neskak. 6 bikote.


2015eko EGUTEGIA (Partidu guztiak 19:00 etan hasiko dira)

14 junio 2014

Tilos 7 Pasako Finalak

Giro ezin hobea Tilosetako pilotaleku inguruan.
Sailkapenak:
Emakumezkoak:
    1.Garbiñe-Ixone
    2.-Leire-Idoia

2.Maila:
    1.Dani-Ander
    2.Torero-Aritz

1.Maila:
    1.Endika-Aiheko
    2.Zabala-Txikito



10 junio 2013

Tilos 7 pasako finalerdiak

Tilos 7 pasako finalerdiak jokatu dira gaur Tilosetako pilotalekuan.
2013ko Ekainak 10, HERNANI,19:00
IRATXE,IDOIA  TEJEDOR2212ANE,MADDI MUJIKA
MARIJO MENDIOLA-ARANTXA GOROSTEGI0822ANDREA CABRERA-IXONE IRIGOIEN