Mostrando entradas con la etiqueta topaketa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta topaketa. Mostrar todas las entradas

21 junio 2025

Neska Infantilen Topaketa Tilosetako Frontoian

Giro Beroa, Pilotari Giroa

Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.

Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.

Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.

Kanpoan Ikasten Ari Direnak 

Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.

Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!

Infantilen topaketak Oreretan

Errenteria, Oiartzun eta Hernaniko infantilan elkarren aurka aritu dira jokatzen Otsaila eta Apirila bitartean.

Topaketa hauen amaiera Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izan zen apirilaren 5ean.



27 marzo 2025

Mutrikun emakumeen II. pala topaketa arrakastatsua

HITZA Lea-Artibai-Mutriku Busturi aldeko Kronikatik jasota:

Deba, Hernani, Zizurkil, Durango, Zumaia, Azkoitia, Zornotza eta Mutrikuko 24 emakume palista batu ziren domekan [martxoak 23] Emakumezkoen II. Pala Topaketetan, Mutrikun. 19 urtetik hasi eta 65 urtera arteko emakumeen bilgune izan zen Egaña frontoia, eta antolatzaileek adierazi dutenez “oso ondo” joan zen eguna. 

Egun osoan zehar aritu ziren palan. Ligaxka bat egin zuten, eta arratsaldean finalerdiak eta finala jokatu zuten. Hala, Iratxe eta Maite Barruetabeña ahizpa mutrikuarrak gailendu ziren: “Ez ziren bikote izan hasieratik, baina arratsaldean jende gutxiago geundenez, berriro antolaketa egin eta bi ahizpek irabazi zuten”. Antolatzaileek adierazi bezala, herriko jendea ere bertaratu zen frontoira, baita Ainhize Azpiazu Mutrikuko alkatea ere: “Eskerrak eman nahi dizkiogu Mutrikuko Udalari, Egaña frontoiaren proiektua aurrera eramatearren, eta topaketak antolatzeko orduan emandako laguntzagatik”.

Egun guztia frontoian igaro ondoren, “oso pozik” agertu dira emakume palistak, eta parte hartzaileek topaketak antolatzen jarraitzeko eskaera egin zieten antolatzaileei: “Oso pozik gaude topaketekin, eta gure helburua, urtero mantentzea ez ezik, urtean birritan egitea izango litzateke. Hau da, 2025. urtea amaitu aurretik beste topaketa batzuk egitea gustatuko litzaiguke. Horrez gain, datorren urtera begira emakume palisten txapelketa berreskuratu nahi dugu; izan ere, Muruaitz frontoiko ordutegiaren eta Covid-19aren ondorioz, bertan behera utzi genuen, baina 2026ko helburua, txapelkera berreskuratzea izango da. Izan ere, emakume paliston helburua herri desberdinetako emakumeak ezagutu, eta herrian emakumeen pala bultzatzea da. Beraz, bide horretatik, lanean jarraituko dugu”. 





09 octubre 2023

Emakume Palisten Topaketa Inklusiboa

 Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Irailak 30 ean hogeita lau emakume elkartu ziran frontoian. Goizean zehar hainbat jarduerak burutu zituzten: jolasak, partidotxoak, hamaiketakoa. Bikain pasa zuten bertaratutakoak.


Monitoreen artean hiru pilotari hernaniarrak aritu ziren: A.Kerejeta, G.tijero eta E.Macicior.



01 enero 2019

Aisia taldeko emakumeen topaketa Hondarribin

2023ko IrailAK 2an giro ederrean Hondarbiko Jostaldi pilotalekuan aisialdia taldeko bi dozena emakume bildu ziran.

Topaketaren helburua aisialdian dabiltzanak elkar ezagutzea, izerdi pixka bat bota eta ongi pasatzea izan zan. Helburua bikain lortu zela aitortu zuten bertaratutakoak.

Monitoreen lanetan hiru hernaniarrak aritu ziran: A.Kerejeta, G.Tijero eta E.Macicior.