Eguraldi txarraren eraginez ordutegian aldaketak izan dira gaurkoan; izan ere, eguerdiko 12:00etan jokatzekoa zen Gipuzkoako pala finala arratsaldeko 15:00etara atzeratu behar izan dute. Itxaronaldiak, ordea, merezi izan du: kantxan bildu direnek ordubete eta erdiko partida gogoangarriaz gozatzeko aukera izan dute.
14 noviembre 2026
Gipuzkoako Pala Finala: Ikuskizun paregabea eta amaiera ezin estuagoa
08 junio 2025
Gipuzkoako bosterdian Banakako txapelketaren finalak
Lau kategorietako finalak jokatu dira Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan.
| 2025/06/07 | 16:00 | 1 | 25 - 17 | INTXURRE-LULUAGA | BEHAR ZANA-IRAZUSTA | G - GP banaka neskak 5T G-GPBA5T-Neskak-J2 (Finala) | |
| 2025/06/07 | 16:00 | 2 | 25 - 19 | BEHAR ZANA-ALDAZABAL H. | BEHAR ZANA-LASA | G - GP banaka neskak 5T G-GPBA5T-Neskak-J1 (Finala) | |
| 2025/06/07 | 16:00 | 3 | 18 - 25 | BEOTIBAR-BALERDI | BEOTIBAR-ARANBURU | G - GP banaka neskak 5T G-GPBA5T-Neskak-N2 (Finala) | |
| 2025/06/07 | 16:00 | 4 | 25 - 9 | HERNANI-IRAZUSTABARRENA | HERNANI-MACICIOR | G - GP banaka neskak 5T G-GPBA5T-Neskak-N1 (Finala) |
26 noviembre 2023
Gipuzkoako Txapelketako Finalak Tolosako Beotibar pilotalekuan
| 2023ko Azaroaren 26an. NAGUSI MAILAN Goizeko 10:00 | |||
| 2.mailako FINALA | |||
| HERNANI 2 | 18 | 30 | BEOTIBAR 1 |
| 1.MAILAKO FINALA | |||
| HERNANI 2 | 30 | 20 | HERNANI 1 |
12 noviembre 2022
Gipuzkoako txapelketaren finalak nagusi mailan
Hernaniko finalistak
Hernaniko kiroldegiko pilotalekua giro bikaina Gipuzkoako finaletan; batez ere Ataunetik hurbildutako zaleek eten gabe aritu ziran eta hori esker esan daiteke Ataundarrek lortu zutela garaipena 2. mailan 90 minutuko partidu gogorrean. Hernaniko gazteak, txapelik gabe, baina txapeldunak bezela jokatu zuten, kate luzea dakarte hauek. Lehenengo mailan garaipen erreza lortu zuen Suberrik, teknikoki ongi bukatutako tantuei esker.
| 2022ko Azaroaren 11an. | |||
2.mailako FINALA | |||
| ATAUN | 30 | 28 | HERNANI 1 |
| 1.MAILAKO FINALA | |||
| SUBERRI | 30 | 17 | HERNANI |
| GIPUZKOAKO TXAPELKETA JUBENILAK | |||
| HERNANI 1 | 16 | 30 | BEHAR ZANA |
Hernani taldeko batzuk
Kronikatik jasotakoa: Palaz, ordea, zapore gazia izan zuten hernaniarrentzat, ostiralean etxean jokatutako bi finalek. Nagusien lehenengo mailan, ez zuten aukerarik izan Miren Goikoetxeak eta Maider Huizik, eta 16-30 galdu zuten Su Berriko Galdosen eta Mendizabalen kontra. Eta nagusien bigarren mailan ere, porrota jaso zuten Enara Macicior eta Ane Kerejeta gazteek, Ataungo Aldasororen eta Lopezen kontra (28-30), baina oso bestelakoa izan zen partidua. Ordu eta erdiko lehia bizia izan zuten, oso partidu gogorra, eta bikain aritu ziren hernaniarrak. Urduri ekin eta 0-6 galtzen hasi arren, eman zioten buelta, eta 23-20 aurretik ere izan ziren. Baina ataundarrek berdindu eta ihes egin zuten berriro (26-29), eta azkeneko saiakera egin arren, ezin izan zuten garaipena lortu hernaniarrek. Jende asko gerturatu zen jaialdia ikustera, eta sekulako giroa izan zen harmailetan.
23 noviembre 2021
Gipuzkoako txapelak 1.mailan Su-Berri tadearentzat
Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, igandean Hernanin, neska nagusien lehenengo mailako finala jokatu eta 27-30 galdu zuten, Su Berriko Leire Galdosen eta Maider Mendizabalen kontra. Frontoian izugarrizko giroa zegoela, Su Berrikoen sendotasunari eutsi ezinik aritu ziren hernaniarrak, uneoro markagailuan atzetik. 26na berdintzea lortu zuten, baina gehiago izan ziren kontrarioak, azkeneko zatian. Mendizabal nagusi izan zen atzean, eta aukera gutxi izan zituzten hernaniarrek, tantoak bukatzeko. Edonola ere, tanto ikusgarriak lortu zituzten bi aurrelariek.
Bertaratu ziren taldekideen animoak ez ziran nahikoa izan garaipena lortzekoHernanin bertan, baina ostiralean, semifinala zeukaten Ainhoa Urienek eta Ekhine Balerdik, nagusien bigarren mailan; eta 14-30 galdu zuten, Ataungo Amaia Lopezen eta Naiara Aldasororen kontra. Ataundik etorritako makina bat zaleren burrunbak urduri jarri zituen hernaniarrak: ez ziren fin aritu hasieran, eta akats asko egin zituzten. Horrela, alde haundia lortu zuten kontrarioek, eta ezin izan zioten buelta eman.
13 diciembre 2019
Gipuzkoako Txapelketako finalak igandean Deban
| INTXURRE 1 | INTXURRE 2 | Gomazko paleta neska jubenilak |
| HERNANI 1 | SU-BERRI 2 | Gomazko paleta neska nagusiak - 2. maila |
| HERNANI | SU-BERRI 2 | Gomazko paleta neska nagusiak - 1. maila |
30 octubre 2015
Larunbatean Atanon emakumezkoen Gipuzkoako txapelketaren finalak
ARIANE
|
AMAIA
|
Urriak 31, larunbata, 17:00, Donostia-Atano III.a
1. Gomazko paleta neska nagusiak, 2. maila: AIA (J.Aldai-G.Eizmendi) / ZIOTZA (J.San Sebastian-I.Erasun)
2. Gomazko paleta neska nagusiak, 1. maila: HERNANI (Amaia Araiztegi-Ariane Arrieta) / SU-BERRI 1 (A.Maiza-A.Garmendia)
1. mailan, 4 talde aritu dira, multzo bakarrean. 1. sailkatuak, Hernanik, finalerako zuzeneko txartela lortu du. Eta bigarren eta hirugarren sailkatuek, Su-Berri 2k eta Su-Berri 1ek, finalerdia jokatu behar izan dute: Su-Berri 1ek (A.Maiza-A.Garmendia) 17-30 irabazi zion Su-Berri 2ri (I.Otaegi-M.Mendizabal).
2. mailan, berriz, 8 taldek hartu dute parte, 4 A multzoan eta 4 B multzoan. Multzo bakoitzeko 1. eta 2. sailkatuek, elkarren artean gurutzatuta (A1 vs B2 eta B1 vs A2), finalerdiak jokatu zituzten joan den jardunaldian: Ziotza 2k (J.San Sebastian-I.Erasun) 30-14 irabazi zion Ziotza 1 taldeari (O.Zubeldia-M.Arrillaga); eta Aiak (J.Aldai-G.Eizmendi) 30-9 hartu zuen mendean Su-Berri (I.Gutierrez-L.Gabirondo).
13 enero 2015
28 diciembre 2014
EmP txapelketaren Finalak Hernanin
| 2014ko abenduak 27, HERNANI,17:30 | |||
| 2.Maila | |||
| Aldai-Maiza | 18 | 30 | ELI GUTIERREZ- Eizmendi |
| 1.Maila | |||
| Garmendia-MAIDER HUIZI | 18 | 30 | ENERITZ PEREZ-Mendizabal |
Gabonetako umeen txapelketa azkarraren finalak
Hernaniarren artean, benjaminetan Txapelduna Maddi Iriondo eta bigarrena Joane Tolaretxipi. Alebinetan, Garazi Urdangarin.
ARGAZKI GEHIAGO HEMEN
20 diciembre 2014
Hernaniarrak GIPUZKOAKO 3.mailako TXAPELDUNAK
AIHEKO ZUBIMENDI eta AHMED BEN ALI 25-13 ALTZATARRA

.jpeg)
.jpeg)







.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)
.jpg)

