28 mayo 2026
Aisia taldearen denboraldi amaiera
12 junio 2024
Aisialdia taldearen denboraldi amaiera
2023-2024 ko denboraldia amaitu da aisialdia taldearentzat. Aurten 9 kide aritu dira entrenatzailearekin batera. Maiatzeko azkeneko astetik aurrera Kiniela osatuz txapelketan parte hartu dute. Sailkapena hnako hau izan da( guztira 15 tantoarteko 9 kinielatan, 3 saioetan burutu izan dena):
1. Amaia A.
2. Ana S.
3. Enara V.
4. Nahia B.
5. Ane D.
6. Loli I.
7. Irune L.
8. Maialen R.
Parte hartzaile guztiek jaso zuten sari berdina.
09 octubre 2023
Emakume Palisten Topaketa Inklusiboa
Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Irailak 30 ean hogeita lau emakume elkartu ziran frontoian. Goizean zehar hainbat jarduerak burutu zituzten: jolasak, partidotxoak, hamaiketakoa. Bikain pasa zuten bertaratutakoak.
Monitoreen artean hiru pilotari hernaniarrak aritu ziren: A.Kerejeta, G.tijero eta E.Macicior.
29 mayo 2022
Emakume palisten eguna
Aurten lehenengoz, Hernanin, Emakume Palisten eguna ospatu da. Aisialdi taldean aritzen diren emakumeez gain besteak gonbidatu dira 12 pilotariz osatutako txapelketa azkarra jokatzeko.
Goizeko 11etan bikoteak osatzeko zozketa egin da. Bikote bakoitzak bost partidu jokatu ditu , bost minutukoak. Denak denen aurka aritu dir; guztira 15 partida osatuz. Ondoren finalerdia jokatu da eta azkenik finala. Giro onean aritu dira palistak goizean zehar eta denak jaso dute saria.
SAILKAPENA:
1. Josune-Arantxa
2. Axpi-Kala
3.Lurdes-Ainhoa
20 octubre 2019
Debako txapelketa
Partaide gehienak Deba ta Mutrikokuak dira baina Azkoitia, Eibar, Elgoibar, Gasteiz eta Hernaniko baten bat ere ari da jokatzen.
22 julio 2019
Eider eta Kris Aranoko txapeldunak
Eider eta Kris izan dira aurtengo Santiyoko pala txapelketako txapeldunak.
Emozioa betetako partidua jokatu zuten. Urdinak ( Eider-Kris) 4-1 hasi zirangu aurretik baina gero 6-12 galtzen eta partidu osoa 2-3 tanto atzetik. Tantu oso borrokatuak denak eta emozioz gainezka. Publikoa erabat entregatuta. 21-18 jarri ziren aurretik gorriak baina urdinek ez zute namoreik eman eta 21-21 berdindu ondoren bi paretek eman zieten garaipena urdinei.
| Hirugarrenak Emeren eta Matane ama-alabak. 4.Naroa eta Amaia. |
14 junio 2019
Kiroldegiko Emakumeen pala txapelketa
Hiru egun segidan jokatu dituzte partiduak Kiroldegiko pilotalekuan. Bikote bakoitzak 3 partidu jokatu dituzte. Laugarren sailkatuak (Amaia,Arantxa) hiru partiduak ordu betekoak jokatu dituzte.
Sei bikotek hartu dute parte txapelketan.
Garaileak Tejedor ahizpak izan dira.
01 enero 2019
Aisia taldeko emakumeen topaketa Hondarribin
2023ko IrailAK 2an giro ederrean Hondarbiko Jostaldi pilotalekuan aisialdia taldeko bi dozena emakume bildu ziran.
Topaketaren helburua aisialdian dabiltzanak elkar ezagutzea, izerdi pixka bat bota eta ongi pasatzea izan zan. Helburua bikain lortu zela aitortu zuten bertaratutakoak.
Monitoreen lanetan hiru hernaniarrak aritu ziran: A.Kerejeta, G.Tijero eta E.Macicior.
16 diciembre 2018
EmP finalak Tolosan
![]() |
Aisia taldeko txapeldunak Mirari Arzallus eta Amaia Aizpuru izan dira eta bigarrenak Larraitz Etxaniz eta Amaia Gonzalez.
2.mailako finala oso oso berdindua joan da. Eta azkeneko unera arte nerbio guztik aidean zeuden bai jokalari eta baita ikuslegoaren artean.
1.mailan berriz, Maider Mendizabalek Miriam Arrillaga gaztea ongi menperatu du. Aurreko koadroetan ane Maizak asko lagundu du eta Amaia Irazustabarrenak tanto ikusgarri batzuk egin ditu baina sartzeko aukera gurxi izan du.
| 2018ko abenduak 15 | |||
| LOPEZ-HERRERO | 24 | 25 | MATEOS-AGIRRE |
| MAIZA-MENDIZABAL | 25 | 15 | IRAZUSTABARRENA-ARRILLAGA |
23 abril 2018
Mutrikuko I. neska palisten txapelketa azkarra
Atzo, apirilak 22an Mutrikun egun osoko neska palisten jardunaldia ospatu zan.
13 bikoteen ( zozketa eginda sorturiko bikoteak) partaidetzarekin, 10 minutuko pàrtidutxoak jokatu ziran goizean. Bazkalostean ordea, errepeska jokatu ondoren sailkatutako 8 bikoteen artean kopa moduko txapelketa jokatu ziren 12 tantura eta finala 15 tantura. Garaileak Azkoitiko Amaia eta Mutrikuko Eba izan ziran; bigarrenak Jaione Mutrikukoa eta Esti Berriatuakoa. Finala zirarragarria izan zan. Sekulako giroa sortu zan.
Sari banaketara hurbildu ziran Leire Etxaniz ( Mutrikuko aiialdia taldeko irakaslea eta eskuzko Master Cup eko txapelduna) eta Ainhoa Urien ( eskuzko Master Cup eko 2. mailako txapelduna).
Hainbat herrietako jokalariak hartu zuten parte: Mutriku, Deba, Elgoibar, Lehioa, Berriotxoa, Zizurkil, Hernani, Azkoitia...
Argazki gehiago HEMEN
.jpeg)

.jpg)










