Mostrando entradas con la etiqueta Gipuzkoa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Gipuzkoa. Mostrar todas las entradas

26 diciembre 2025

Paleta Larruz kluben arteko 1.Txapelketan Hernaniarrak garaile

Gaur Hernaniko udal pilotalekuan jokatu da Ezker Hormako Kluben Arteko 1. Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako emakumeen finala, giro polita eta jendetsuan.

HERNANI 1eko bikoteak, Irazustabarrena-Galdos, nagusitasunez irabazi du finala, 35-16ko emaitzarekin, txapelketako partida guztiak irabazita txapeldun borobilak bihurtuz.

Bigarren postuan amaitu dute Eizmendi-Kerejetak, lan txukuna eginda, Nahia Eizmendik oso ongi lagundu baitio Kerejetari, nahiz eta gorriek erraz jokatu duten eta partidua ondo kontrolatu duten.

Amaieran, lau pilotariek adierazi dute pilotak bixi xamarrak irten zaizkiela.

Gipuzkoako txapelketako 1.faseko sailkapena:
Finalerdian HERNANI2   35-33  OIANGU Partidu zirarragarria izan zan.




24 octubre 2025

GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK 1.mailan

 

Gaur Alegin jokatu da 1. mailako nesken finala paleta goman. Eizmendi ahizpek nagusitasunez irabazi dute, Alegiko Intxurre taldeko Olano eta Muruaren aurka. Partida oso borobila egin dute Eizmenditarrek, eta garaipena guztiz merezitakoa izan da.

Gipuzkoako txapelketan parte hartu duten batzuk hauek:


Jubenil mailakoak 


30 diciembre 2024

Gipuzkoako txapeldunorde infantil mailan

 

Finala jokatu zuten Adur Salaberria eta Enara Urdangarin palista hernaniarrek, joan den astebu-
ruan, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Infantil mailan aritu ziren, 'Ikus' pelotarekin,
igande arratsaldean, Donostiako Altza auzoko frontoian.
Ligaxkan Ilunperi aurrea hartuta, finalerako txartela lortu zuten hernaniarrek, eta Oianguren kontra aritu ziren, txapelaren lehian, baina 30-10 galdu zuten. Ligaxkan bezala, finalean ere indartsuago aritu zen Aritz
Maiorak, Xuban Sardonek eta Josu Soberonek osatutako hirukote ordiziarra.

11 noviembre 2024

Gipuzkoako txapelketan Nagusi mailan Hernani nagusi


Larunbateko pilota-jaialdi zirraragarria Hernanin

Asteburuan, Hernaniko pilotalekuan hiru final ikusgarri izan genituen, pilotazaleok gozatzeko aukera paregabea eskainiz. Hiru mailatan jokatu ziren partidak eta emozioz betetako ikuskizuna eskaini zuten.

  • Jubenil mailan: INTXURRE 30-15 BEHAR-ZANA
  • Bigarren mailako finala:  TOLOSA 18-30  HERNANI(Garazi Urdangarin-Maddi Iriondo)

Bigarren mailako finalean, Garazi eta Maddik, Tolosa taldearen aurka neurtu zituzten indarrak. Hasieran, partida oso zaila izan zen bikote honentzat:

12. tantora arte atzetik ibili ziren, ezinean.Baina une horretatik aurrera, jokoaren norabidea aldatu zuten. Beraien lana nabarmen hobetu zuten, goruntz eginez. Garazi eta Maddiren erremontada ikusgarriak ikusleak txunditu zituen, pilotalekuan giro berezia sortuz.

  • Lehen mailako finala: Partidu orekatua eta zirraragarria 30-23

Lehen mailako finala are ikusgarriagoa izan zen, lau pilotari bikain elkarren aurka lehiatuz:

HERNANI 1(Leire Galdos-Ane Kerejeta)-HERNANI 3(Nahia eta Garazi Eizmendi).

Partida oso orekatua izan zen hasieratik bukaerara. Galdosek jartzen zuen erritmoa, jokoa bizituz. Lau pilotariak maila gorenean aritu ziren, ikuskizun paregabea eskainiz. Partidu luzea izan zen, baina azkenean garaipena Ane Kerejeta eta Leire Galdosentzat izan zen. Bi pilotari hauen trebezia eta kemena erabakigarriak izan ziren garaipen hau lortzeko. Eizmendi ahizpek amaiera arte borrokatu zuten

Larunbateko finalek erakutsi zuten euskal pilotaren maila gero eta altuagoa dela, batez ere emakumezkoen mailan. Hernaniko pilotalekuan bildutako ikusleek gozatu ederra hartu zuten, eta ziur gaude horrelako ikuskizunek pilotaren zaletasuna areagotzen lagunduko dutela. Zorionak irabazleei eta parte-hartzaile guztiei emandako ikuskizunagatik!

21 octubre 2024

Asteburu borobila

 Joan den asteburua borobila izan da. Lau partiduetatik lauak irabazi baitituzte, hiru etxean jokatutakoak eta bat Añorgan.

Etxean jokatutako partiduak honako hauek izan dira:









21 septiembre 2024

Gipuzkoako txapelketa paleta gomaz 2. jardunaldia

 



Hernaniko frontoian Gipuzkoako txapelketako bigarren jardunaldia jokatu da paleta gomaz. Aurreneko partiduan, Garazi Urdangarin eta Maddi Iriondok garaipen erraza lortu dute Altzatarra talde berriaren aurka.

Bigarren partidua Hernaniko bi bikoteen artekoa izan da, eta ikusitakoaren arabera, bi hauek izan daitezke aurtengo finalistak. Partida oso lehiatua izan da Leire Galdos-Ane Kerejeta eta Naia-Garazi Eizmendi ahizpen artean. Leire Galdosek partiduko tanturik ikusgarrienak sortu eta gauzatu ditu, eta atzean, Ane Kerejetak bikain eutsi die Garazi Eizmendiren kolpe indartsuei. Naiak ere tantu ikusgarriak lortu ditu, baina, esan bezala, Galdos nagusi izan da.

Azkeneko partiduan, Manterola eta Beloki Zubietarren aurka aritu dira partida oso gogor batean. Partida osoa atzetik joan ondoren, azkenean, garaipen estua lortu dute 25-23. Partida honetako protagonista pilota izan dela esan daiteke, talde bakoitzak bere pilotarekin jokatu baitu.

07 mayo 2024

Asteburu borobila Hernaniko palistena

Amaia Irazustabarrenak bi txapel lortu ditu asteburuan eta Leire Galdosekin Bizkaia Torneo entzutetsua irabazi du

Aurrelari hernaniarrak laugarren txapela eskuratu du Bizkaia frontoian eta Gipuzkoako Trinketeko txapela ere irabazi du, 30-26, Miren Goikoetxearekin, Izaskun Arrosagaray eta Ane Kerejeta taldekideen aurka.

Amaia Irazustabarrenak hiru txapelketetako finalak jokatu ditu asteburuan, eta horietako bietan txapela eskuratu du. Larruzko Paletan Bizkaia Torneoko txapela eskuratu zuen laugarren aldiz. Leire Galdos taldekide oiartzuarrarekin batera, 2-1 lortu zuten garaipena Nagore Martin arabarra eta Gorostiaga nafarraren kontra. Lehenengo seta 12-10 irabazi zuten gorriek, bigarren seta urdinen alde izan zen 7-12, eta joko erabakigarrian Irazustabarrenak eta Galdosek lortu zuten garaipena, 12-9.  

Leire Galdosentzat Bizkaia Torneoko lehenengo txapela da eta lau palistetatik onena izan zen, batez ere azken jokoan. 

Bizkaia Torneoko finala eguerdian jokatu zen eta hortik bost ordutara asteburuko bigarren txapela irabazi zuen. Irurako trinketean, Miren Goikoetxearekin batera, 30-26 lortu zuten garaipena Izaskun Arrosagaray eta Ane Kerejetaren kontra, Gipuzkoako Trinkete txapelketan. Hernaniko bi taldeek jokatu zuten finala Iruran.

Grabni txapelketan txapelak ihes, Nafarroaren kontra

Asteburuko lehenengo finala, ordea, galdu egin zuen Irazustabarrenak Grabni txapelketan. Gasteizko Mendizorrotza frontoian Nafarroaren aurka jokatu zuten finala Irazustabarrenak eta Garazi Eizmendik, eta 30-21 galdu zuten Gipuzkoako ordezkariek. Beraz, senior nesketan, paleta gomaz, Nafarroak lortu zuen txapela Espinal eta Ardanaz bikotearekin.

20 abril 2024

Trinketean Gipuzkoako ligila amaituta

 Joan den ostegunean amaitu zen Nagusi mailan trinketeko ligila.

Kerejeta-Arrosagaray 21-30 Irazustabarrena-Goikoetxea.
  Jardunaldia 1 
2024/03/2221:00IRURA - Ametsa-TrinketaHERNANI 1
GALDOS, L.
MACICIOR, E.
30 - 27HERNANI 3
GOIKOETXEA, M.
IRAZUSTABARRENA, A.
2024/03/24--Atsedena-HERNANI 2
   Jardunaldia 2 
2024/04/1310:00IRURA - Ametsa-TrinketaHERNANI 2
ARROSAGARAY, I.
QUEREJETA, A.
30 - 24HERNANI 1
GALDOS, L.
MACICIOR, E.
2024/04/14--Atsedena-HERNANI 3
   Jardunaldia 3 
2024/04/1821:00IRURA - Ametsa-TrinketaHERNANI 3
GOIKOETXEA, M.
IRAZUSTABARRENA, A.
30 - 21HERNANI 2
ARROSAGARAY, I.
QUEREJETA, A.
2024/04/21--HERNANI 1-Atsedena

Berdinketa hirukoitza gertatu da. Baina puntuaketaren arabera sailkapena honela geratu da:







 SailkapenaPJIGEAAK
1HERNANI 3  321105751
2HERNANI 2  321105154
3HERNANI 1  321105457

26 noviembre 2023

Gipuzkoako Txapelketako Finalak Tolosako Beotibar pilotalekuan



2023ko Azaroaren 26an. 
NAGUSI MAILAN 
Goizeko 10:00
2.mailako FINALA
HERNANI 21830BEOTIBAR 1
1.MAILAKO FINALA
HERNANI 23020
HERNANI 1
Finala askotan gertatzen den bezela partiduak ez dira espero bezain onak izan. Sailkapenerako faseetan askoz ere estuago aritu ziran.

09 octubre 2023

Paleta goman binakako txapelketa

 

Asteburu honetan hasi da Gipuzkoako binakako txapelketan.
Guztira 6 bikotek hartuko dute parte, kategoria hauetan banatuta:
- Gazteak bikote bat
- Bigarren mailako seniorra bi
- Hiru urteko seniorra.
Larunbatean udal pilotalekuan HERNANI3 eta HERNANI1 neurtu ziren. Partidu luze eta lehiatua jokatu zuten. Partidu erdirarte oso berdindua. Azkenean bikote urdinak lortu zuen garaipena.Ostiralean HERNANI2 Ataunen aritu zen eta garaipena lortu zuen.

SU-BERRI Anoetako taldea desagertu dela eta han zebiltzan lau pilotariak arituko dira gure klubean.

21 - 30 ATAUN - Auzoeta ATAUN HERNANI 2 Gipuzkoa - GP binaka
GPBI - Neska nagusiak - 1. m


17 junio 2023

Gipuzkoako banakako 5terdiko finalak Hernanin

 Ekainak 16ean Hernanin, Emakumezkoen Gipuzkoako Gomazko Paletako Banakako bosterdiko lau finalak jokatu ziran.

 

25 - 8 INTXURRE-UGARTEMENDIA BEHAR ZANA-SANTANO Jubenilak - 2. m
25 - 9 HERNANI-MACICIOR HERNANI-TOLARETXIPI Jubenilak - 1. m
24 - 22 BEHAR ZANA-EIZMENDI INTXURRE-AGIRRE Nagusiak - 2. m
24 - 25 SU-BERRI-MENDIZABAL SU-BERRI-GALDOS Nagusiak - 1. m
Joanak hasieran ez zion oso errexa jarri Enarari. Berdinketa batzuk lortu zituen aurrea atera zion ere hasieran baina Enara erabat partiduan oso sartuta, irabaztea lortu zuen. Emaitzak ez du adierazten egon zen benetako leia.
 

 


24 diciembre 2022

Iriondo eta Miner Gipuzkoako azpitxapeldunak jubenil mailan

 Ezin txapela jantzi Maddi Iriondok eta Irati Minerrek, oso final estuan

 Abenduaren 3an jokatutako partidan, Hernaniarrek 29-30 galdu zuten, Txulobiko Aranbururen eta Navarroren kontra, jubenilen finalean.

Ezin estuagoa eta ezin lehiatuagoa izan zen Gipuzkoako Txapelketaren finala, neska jubeniletan, larunbat arratsaldean. Eta lehia bizi horretan, markagailuak 29nako berdinketa islatzen zuela, txapa bera joan zitzaion pelota Irati Minerri. Horrekin, ihes egin zien txapelak berari eta Maddi Iriondori, eta ezin izan zuten borobildu, jokatu duten txapelketa bikaina.

Txulobiko Aranburu eta Navarro nagusitu ziren (29-30) azkenean, baina meritu haundiko partidua jokatu zuten Minerrek eta Iriondok, egoera zailean, taldekide eta lagun baten aita hil zela eta. Berari eta bere familiari eskaini nahi zioten txapela hernaniarrek.

12 noviembre 2022

Gipuzkoako txapelketaren finalak nagusi mailan

 

Hernaniko finalistak

Finalista guztiak, Maiderren seme alabak eta partiduetako epailea

Hernaniko kiroldegiko pilotalekua giro bikaina Gipuzkoako finaletan; batez ere Ataunetik hurbildutako zaleek eten gabe aritu ziran eta hori esker esan daiteke Ataundarrek lortu zutela garaipena 2. mailan 90 minutuko partidu gogorrean. Hernaniko gazteak, txapelik gabe, baina txapeldunak bezela jokatu zuten, kate luzea dakarte hauek. Lehenengo mailan garaipen erreza lortu zuen Suberrik, teknikoki ongi bukatutako tantuei esker.

2022ko Azaroaren 11an. 

2.mailako FINALA
ATAUN3028HERNANI 1
1.MAILAKO FINALA
SUBERRI3017
HERNANI
GIPUZKOAKO TXAPELKETA JUBENILAK
HERNANI 11630BEHAR ZANA

Hernani taldeko batzuk


 Kronikatik jasotakoa: Palaz, ordea, zapore gazia izan zuten hernaniarrentzat, ostiralean etxean jokatutako bi finalek. Nagusien lehenengo mailan, ez zuten aukerarik izan Miren Goikoetxeak eta Maider Huizik, eta 16-30 galdu zuten Su Berriko Galdosen eta Mendizabalen kontra. Eta nagusien bigarren mailan ere, porrota jaso zuten Enara Macicior eta Ane Kerejeta gazteek, Ataungo Aldasororen eta Lopezen kontra (28-30), baina oso bestelakoa izan zen partidua. Ordu eta erdiko lehia bizia izan zuten, oso partidu gogorra, eta bikain aritu ziren hernaniarrak. Urduri ekin eta 0-6 galtzen hasi arren, eman zioten buelta, eta 23-20 aurretik ere izan ziren. Baina ataundarrek berdindu eta ihes egin zuten berriro (26-29), eta azkeneko saiakera egin arren, ezin izan zuten garaipena lortu hernaniarrek. Jende asko gerturatu zen jaialdia ikustera, eta sekulako giroa izan zen harmailetan.

19 septiembre 2022

Gipuzkoako txapelketa 2022-23 denboraldia

 Joan dan asteburuan hasi da aurtengo paleta gomazko Gipuzkoako txapelketa. 

Paletan  arituko diran taldeak honako hauek izango dira: 

Mutil Nagusiak 2.mailan talde bat, Arandia,Manterola eta Zurutuza.

Neska Nagusiak 2.mailan 2 talde,Enara Macicior -Ane Kerejeta eta Ekhine Balerdi-Ainhoa Urien.

Neska Nagusiak 1.mailan talde bat: Irazustabarrena,Goikoetxea,Huizi eta Arrieta.

Jubenilak 2 talde: Miner,Garmendia,Iriondo eta Tolaretxipi,Irati Saralegi(Astigarragatarra)eta Nahia Iribar(Pasaitarra).

Kadete mailan: Amaia,Maialen,Irati eta Olaia.





28 noviembre 2021

Gipuzkoako txapelketaren jubenil mailako finala Hernanin

 

Gaur arratsaldean sekulako giroarekin ( kanpoan hotza, haizetea eta euri jasa baitzegoen) jokatu dira bi finalak. Ataundar zaletuek etengabe animatzen aritu dira partidu amaiera arte eta kaleko giro hotza ez da batere nabaritu frontoian. Sailkapenak honela geratu dira:

Jubenil mailan:
Txapeldunak Maddi Iriondo, Ane Kerejeta. (CD HERNANI)
Bigarrenak Enara Macicior, Alaitz Barrenetxea.(CD HERNANI)
2.Mailan:
Txapeldunak: Naia eta Garazi Eizmendi (AIA K.E)
Bigarrenak: Amaia Lopez,Naiara Aldasoro (ATAUN)
Urumeako Kronikatik jasoa (2021-XI-30 ean argitaratua):

24-30 irabazi zuten Hernanin bertan, igandean, Gipuzkoako txapela, partidu lehiatu batean.  Bi bikote hernaniarrak jaun eta jabe izan dira.

Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta dira Gipuzkoako Txapelketako txapeldunak jubenil mailan, igandeko finalean, Enara Macicior eta Alaitz Barrenetxea 24-30 gainditu eta gero. Bi bikote hernaniarrek jokatu zuten finala Hernaniko kiroldegiko frontoian, beraz, txapela Hernanin geratuko zela jakina zen. 

Partidua parekatua izan zen, batez ere hasieran. Irabazleek argi zuten zer egin behar zuten, Macicior pasatzen saiatu ziren hasieratik eta asmatu zuten. Barrenetxeak lan karga haundia izan zuen eta nahiz eta seguru ibili, azkenean ezin izan zuten gorriek partidua aurrera atera. 

Ligaxkan Macicior eta Barrenetxea izan ziren nagusi eta lider amaitu zuten partidurik galdu gabe, baina txapelketako porrot bakarra finalean iritsi zen. Bi bikoteek ezagutzen dute elkar eta nabaritu zen partiduan zehar. Final oso serioa jokatu zuten eta ordu bete pasako partidua izan zen. Ez zuten apenas akatsik egin eta horrek final sendoa eta luzea izatea eragin zuen.

Kerejetak bigarren urtez jarraian irabazi du txapela eta aurten Iriondorekin lortu du garaipena. Joan den urtean txapeldun izan zen Macicior, txapelik gabe gelditu da aurten. 

Aiak, Ataun gainditu zuen ondoren jokatu zen bigarren mailako finalean
Hernaniko frontoian emakumezkoen nagusien bigarren mailako finala ere jokatu zen Aiaren eta Ataunen artean. Aiak erraz irabazi zion Atauni. Nahia Eizmendi eta Garazi Eizmendi ahizpek Amaia Lopez eta Naiara Aldasoro gainditu zituzten nagusitasun osoz. 

Garazi Eizmendi atzelari aiarra lehenengo mailako palista da, eta nabaritu zen finalean. Ataundik jende ugari hurbildu zen Hernanira herrikideak animatzera. 


 

23 noviembre 2021

Gipuzkoako txapelak 1.mailan Su-Berri tadearentzat

 

Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, igandean Hernanin, neska nagusien lehenengo mailako finala jokatu eta 27-30 galdu zuten, Su Berriko Leire Galdosen eta Maider Mendizabalen kontra. Frontoian izugarrizko giroa zegoela, Su Berrikoen sendotasunari eutsi ezinik aritu ziren hernaniarrak, uneoro markagailuan atzetik. 26na berdintzea lortu zuten, baina gehiago izan ziren kontrarioak, azkeneko zatian. Mendizabal nagusi izan zen atzean, eta aukera gutxi izan zituzten hernaniarrek, tantoak bukatzeko. Edonola ere, tanto ikusgarriak lortu zituzten bi aurrelariek.

Bertaratu ziren taldekideen animoak ez ziran nahikoa izan garaipena lortzeko

Hernanin bertan, baina ostiralean, semifinala zeu­katen Ainhoa Urienek eta Ekhine Balerdik, nagusien bigarren mailan; eta 14-30 galdu zuten, Ataungo Amaia Lopezen eta Naiara Aldasororen kontra. Ataundik etorritako makina bat zaleren burrunbak urduri jarri zituen hernaniarrak: ez ziren fin aritu hasieran, eta akats asko egin zituzten. Horrela, alde haundia lortu zuten kontrarioek, eta ezin izan zioten buelta eman.


 

 

09 noviembre 2021

Juxtu juxtu baina Hernaniarrak finalean dira Gipuzkoako txapelketan

 

Garaipen estuarekin sailkatu dira finalera, Irazustabarrena eta Arrieta

Sailkatzeko nahi ta nahiez irabazi beharra zeukaten.

30-29 irabazi zuten larunbatean, Su Berriko bikotearen kontra.

Ikusgarria izan zen larunbat eguerdiko partidua, Hernaniko kiroldegiko frontoian. Lehia bizia izan zen, eta azkeneko tantoan lortu zuten garaipena Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, Su Berriko Leire Galdosen eta Maider Mendizabalen kontra (30-29).

Horrela, finalera pasea lortu dute hernaniarrek, Gipuzkoako Txapelketan, nagusien lehenengo mailan. Eta hain justu, Galdos eta Mendizabal izango dituzte aurrez aurre, finalean.

Ederki kostata lortu zuten ga­raipena. Oso larri aritu ziren partidu osoan, lau tanto inguruko aldearekin galtzen. Baina gogotik aritu ziren lanean, eta bukaeran lortu zuten partidua berdintzea, 28na. Aurrea ere hartu zuten orduan, baina berriro berdindu zuen Su Berrik, eta azkeneko tantoan erabaki zuten dena: tanto ederra lortu zuen Irazustabarrenak aurrean, pelota txostean jota. Sekulako partidua jokatu zuten bi hernaniarrek, eta Hernanin aspaldi ikusitako pala partidu onenetako bat eskaini zuten lau palistek.

Gauzak horrela, ikuskizuna espero da finalerako ere. Azaroaren 21ean jokatuko dute hori, eta litekeena da Hernanin izatea, igande arratsaldean. Horretarako eskaera luzatu du Hernaniko pala sailak, eta Gipuzkoako Pilota Federazioaren esku dago orain erabakia.

 

28 septiembre 2021

Gipuzkoako txapelketa 2.jardunaldia

2021ko Irailaren 24an
 
Jubenilak
HERNANI 30830HERNANI 2
 
2.Maila
HERNANI   21  25GAZTELEKU
 
2.Maila
HERNANI 1 3019INTXURRE

Ataunen jokatu zan 2.mailako neska nagusien partiduan Hernaiarrak nagusi :


25-30 ATAUN HERNANI 2