Mostrando entradas con la etiqueta innpala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta innpala. Mostrar todas las entradas

11 septiembre 2022

Udan paleta larruz

Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena udan larruzko paletaz aritu dira. Emaitzak ez dira izan esperotakoak bi txapelketa nagusietan bigarrenak geratu baitira bata zein bestea.

Bilboko aste nagusiko torneoan Amaia Irazustabarrena- Itsaso Erasunekin batera 2-1 galdu zuten finala Nagore Martin eta Leire Etxanizen aurka Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Udako Tourra paleta larruz Innpalak antolatuta. Txapeldunak Leire Galdós oiartzuarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra .Bigarrenak Maider Huizi eta Naroa Saez orozkoarra. Finala Plentzian jokatu zan.



 

02 mayo 2021

III.Bizkaia Torneoko finalak

Gaur jokatu da III. Bizkaia torneoko finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Amaiaren 3. finala eta 3. txapela izan da. Aurten Miriam Arrillaga(zubieta) izan du atzean lagun. Aurkariak Leire Galdos oiartzuarra, honi eman diote finaleko jokalari onenaren saria, eta Maider Mendizabal. Maiderren hirugarren finala izan da eta oraingoan ere gutxigatik ez du irabaztea lortu.

Hernaniarrak eta zubietarrak Leire Galdos eta Maider Mendizabal gainditu zituzten hiru jokotan (11-12, 12-9 eta 12-10).

Irazustabarrenaren hirugarren txapela da, hiru edizio bete dituen txapelketan. Nahiz eta urte gutxi izan, pala txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da. Irazustabarrena-Arrillagak partiduari buelta eman behar izan zioten. Aurrelari hernaniarra garaiz esnatu zen eta 18 berdinketa izan zituen partidu berdindu batean, erabakiorra izan zen.

razutabarrena-Arrillaga 11 12 12
Galdos-Mendizabal 12 9 10

Finala zuzenean EITBtik eman dute. Ikusteko HEMEN sakatu.


22 diciembre 2018

Larruzko paletako I.Bizkaia Torneoa

 Larruzko pilotarekin palaz ere, emakumeak bikain eta sasoitsu.
Gaur jokatu dira  3.Jardunaldiko partidak. Datorren astean hilak 29an finalak. Bi talde gorriak sailkatu dira final jokatzeko.
1.PARTIDA
https://photos.google.com/photo/AF1QipMSyQU_VhNROHA3Pw-vXQi60shdBeiE5AJv3NLt
                                    Ibañez-L.Saez 3  2ARAIZTEGI-MENDIZABAL
8-6        4-8        8-7       3-8          8-4
2.PARTIDA
                         Martin -M.Saez  0  3IRAZUSTABARRENA-HUIZI
3-8      4-8       3-8
Jaialdi honetako egitaraua izan da honako hau:
17etan

Andrazkoen Larru-paletako I. Bizkaia Torneoa
Ibañez - Laura Sáez vs Araiztegi - Mendizabal  
Irazustabarrena - Huici vs Nagore - Maria Saez
18etan
Custom Torneoa 
Amezaga - Del Rio vs Unda - Olazabal
Kutxabank Pala Profesionaleko Liga 
Fusto-Gordon vs Garate-Brefel

04 diciembre 2018

I.Bizkaia Torneo larruzko pilotaz

Aurreneko aldiz, emakumeak larruzko pilotarekin palaz jokatuko dute Bizkaia torneoa. Sei bikotek parte hartuko dute.
Gegiago jakiteko: MUNDO DEPORTIVO