Mostrando entradas con la etiqueta infantil. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta infantil. Mostrar todas las entradas

21 junio 2025

Neska Infantilen Topaketa Tilosetako Frontoian

Giro Beroa, Pilotari Giroa

Atzo arratsaldean, Tilosetako frontoian izugarrizko beroa izan arren, neska infantilen topaketaren barruan txapelketa azkarra jokatu zan. Lehenik eta behin, binaka aritu ziran pilotariak, eta ondoren, banaka lehiatu ziran.

Zoritxarrez, beroaldiaren ondorioz Oiartzuneko bi bikotek ezin izan dute parte hartu, baina hala ere, Intxurre taldeko hiru pilotari —Bidane, June eta Maialen— bertaratu ziran, eta Hernaniko pilotari batekin- Enara- batera bikoteak aldatuaz jokatu zuten.

Giroa beroa izan arren, parte-hartzaileek gogotsu jokatu dute eta frontoian giro polita sortu da.

Kanpoan Ikasten Ari Direnak 

Kanpoan ikasten ari diren eta palaz aritu ziren hainbat neska ere hurbildu zitzaizkigun frontoira. Pozgarria izan zan pilotak eta palak elkartzen dituztela ikustea , eta giro ederrean egon zirela, nahiz eta batzuk aurten lehiaketetan parte hartu ez izan.

Giroa beroa izan genuen baina giro beroagoa sortu zuten hurbildutakoek, eta eskerrik asko animatzaile eta laguntzaileei!

Infantilak denboraldi amaierako txapelketa

 Hernaniko kiroldegiko frontoian burutu dute txapelketa maiatza eta ekaina bitarte.



Infantilen topaketak Oreretan

Errenteria, Oiartzun eta Hernaniko infantilan elkarren aurka aritu dira jokatzen Otsaila eta Apirila bitartean.

Topaketa hauen amaiera Errenteriako Agustina Otaola pilotalekuan izan zen apirilaren 5ean.



29 marzo 2025

Infantilen Udaberri txapelketa

 Hernani,Altzo eta Oiartzungo infantilak Udaberri txapelketa jokatzen ari dira. Bost bikoteak ari dira parte hartzen.

Argazkian Hernanin jokatutako jardunaldiko partaideak.



30 diciembre 2024

Gipuzkoako txapeldunorde infantil mailan

 

Finala jokatu zuten Adur Salaberria eta Enara Urdangarin palista hernaniarrek, joan den astebu-
ruan, Gipuzkoako Errendimenduko Txapelketan. Infantil mailan aritu ziren, 'Ikus' pelotarekin,
igande arratsaldean, Donostiako Altza auzoko frontoian.
Ligaxkan Ilunperi aurrea hartuta, finalerako txartela lortu zuten hernaniarrek, eta Oianguren kontra aritu ziren, txapelaren lehian, baina 30-10 galdu zuten. Ligaxkan bezala, finalean ere indartsuago aritu zen Aritz
Maiorak, Xuban Sardonek eta Josu Soberonek osatutako hirukote ordiziarra.

07 abril 2022

Infantilak abian

 Bi urte eta gero, aurten Gipuzkoan eskola kirola abian da, tartean Hernaniko palista taldeko infantilak Gipuzkoako txapelketan parte hartzen ari dira.



11 mayo 2019

Gipuzkoako Eskolarteko Finalak Ereñozun


https://photos.google.com/photo/AF1QipOuM_oGUwVaLrprQAHVhxD4PoIZ-9oIT-LdbRW-
Pilotari guztiek partidu ikusgarriak eskeini dituzte Ereñozuko pilotalekuan.
Mutil Alebinetan garaile ZUMAIA, bigarren AIA.
Neska Alebinetan garaile ZUMAIA, bigarren ADUNA.

Neska INFANTILETAN garaileak HERNANI 4: Barrenetxea,Tolaretxipi,Iriondo

                                      bigarrenak HERNANI 2: Macicior,Kerejeta,Barrenetxea

Orain dala 10 urte, gaur bezela partidu luuuuuzeeea jokatu zuten INFANTILEk. Txapeldunen kolorea ere errepikatu egin da, orduan ere URDINEk irabazi baitzuten.
Argazki gehiago HEMEN

14 abril 2019

Infantilak beren multzoetan aurrenekoak sailkatu dira

2019ko apirilak 14
HERNANI 22510ASTEASU
HERNANI 31925ZUMAIA 1
HERNANI 1725ZUMAIA 2
Aste buru honetan jokatu dira Gipuzkoako lehenengoko faseko azkeneko partiduak. Gaur Hernaniarrek partidu erabakiorra zeukaten. Irabaztea lortu dute Asteasuko taldearen aurka eta horregatik beraien multzoko 1.postua lortu dute. Hortaz, bi talde hernaniarrak finalerdia jokatzeko sailkatu dira ta zorionez ez dira elkarren aurka arituko.

07 abril 2019

Infantilak aurrera Gipuzkoako txapelketan

Hernaniko bi talde Gipuzkoako txapelketako finalerdietarako sailkatuta daude. Zazpigarren jardunaldian erabakiko da Hernani 2 (Ane,Enara,Naia) taldea  aurreneko edo bigarren sailkatu ote den eta Hernani 4 (Alaitz,Joana,Maddi) taldea aurreneko sailkatua da bere taldean.
Oporren bueltan jokatuko dira finalerdiak.
6.Jardunaldiko emaitzak honako hauek izan dira:
INFANTIL NESKAK PALETA GIPUZKOA TXAPELKETA
19/04/05 ALEGIA 1 25 7  HERNANI 1 ALTZO
19/04/05 ALEGIA 2 2 25  HERNANI 2 ALTZO
19/04/06 ZUMAIA 2 4 25  HERNANI 4 AITZURI
19/04/07 HERNANI 3 25 7  ZUMAIA 3 HERNANI


30 marzo 2019

Gipuzkoako txapelketa infantilen 5. Jardunaldia

Hernanin 3 partidu jokatu dira.

2019ko Martxoak 30
HERNANI 22513ZALDIBIA
HERNANI 11625ALBIZTUR 2
HERNANI 42503ALEGIA 1

22 febrero 2019

Infantilak Gipuzkoako Txapelketan

Joan dan astean hasi zan Gipuzkoako Infantil mailako paleta txapelketa.
Hernaniko ordezkariak 4 talde izango dira. Joan dan astean elkarren aurka jokatu zuten.


03 enero 2019

Eskolarteko topaketa Zumaian

Hernani, Aia, Zumaia, Aizarnazabal eta inguruko pilotariak Zumaiako Aitzuri pilotalekuan elkartu dira. Goierri aldeko pilotariak berriz Atauneko pilotalekuan elkartu dira.
Pilotari bakoitzak gutxienez sei partidu jokatu ditu. Partidu bakoitza bost minutukoa.
Alebinetan finala jokatu dute AIA eta HERNANI. Aiak irabazi du finala. Infantiletan finala bi hernaniarrak aurrez aurre.
Argazki gehiago HEMEN
ALEBINAKINFANTILAK

HERNANIKO INFANTILAK

15 julio 2018

Karmen jaietan pilota partiduak

Atzo eguerdian pelota eskolako hiru partidu jokatu ziren Tilosetan eskuz eta palaz eta ondoren hamaiketako-bazkaria izan zuten Kitto tabernan.

24 marzo 2018

Infantilen 5. Jardunaldia

HERNANI 1-ZALDIBIA
HERNANI 4-ALEGIA 2
HERNANI 2-BEHARZANA K2
HERNANI 3-ZUMAIA 1
Arratsalde gozoa izan da partidu leiatuak ikusteko aukera izan baitegu, baina gazia emaitza aldetik Hernaniarrentzat, partidu guztiak galdu dituztelako.
Astelehenean jokatutako partiduan Hernaniarrak garaile: HERNANI 5- BHARZANA K3
Denboraldi honetako argazkiak HEMEN ikusgai.

24 febrero 2018

Gipuzkoako Txapelketa Infantil mailan

Gaur hasi da Gipuzkoako Infantil mailako paleta txapelketa.16 talde arituko dira aurrez-aurre.

2018ko otsailak 24
HERNANI 32225HERNANI 5
HERNANI 42510HERNANI 1
ALBIZTUR2514HERNANI

01 enero 2017

Gipuzkoako Alebinak eta Infantilak Zizurkilen eta Zumaian

Arratsalde polita igaro zuten paletako hainbat partidu jokatuz abenduaren 27an Hernaniko eta Gipuzkoako paletariak.
Guztira 70 neska aritu ziran asteartean Zizurkilen eta ostiralean Zumaian.
Zumaiako saioan Garazi Urdangarin infantiletan finalea jokatzeko sailkatu zan eta Alebinetan Joana Tolaretxip.
FINALAK ostiralean jokatu ziran Atano III pilotalekuan. Emaitz onak lortu zituzten:
Infantiletan: Garazi Urdangarin bigarren.
Alebinetan: Joana Tolaretxipi txapelduna.


04 junio 2016

Infantilak Euskadiko Txapeldunak

Euskal jokoetan partidu guztiak irabazita gero, hernaniarrak Euskadiko txapeldunak izan dira.
  https://picasaweb.google.com/115805670003677786354/1516Eskolarrak#6292433422447828562   

02 junio 2016

Infantilak Euskadiko XXXIII. Eskolarteko Kirol Jokoetan



Garazi, Antxe eta Maider Gipuzkoako txapeldunak izateagatik 33. Euskadiko Euskal jokoetan parte hartzen ari dira Basaurin.
Joan dan astean juxtu juxtu baina garaioena lortu zuten Bizkaitarren aurka.
Larunbateko partida irabaziz gero, hernaniarrak Euskadiko txapeldunak izango dira.



Joan dan asteko emaitzak:
Gomazko Paleta Neskak BIZKAIA (24) -- GIPUZKOA (25)
 
Gomazko Paleta Neskak BIZKAIA (25) – ARABA (17)

Ekainak 4. Larunbata: Goizeko 10:30etatik aurrera

UDAL PILOTALEKUA - BASAURI

1º) Gomazko Paleta Mutilak BIZKAIA - ARABA

2º) Gomazko Paleta Neskak GIPUZKOA - ARABA

3º) Larruzko Paleta Mutilak BIZKAIA - ARABA

4º) Zesta Punta Mutilak GIPUZKOA - ARABA