septiembre 11, 2022

Udan paleta larruz

Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena udan larruzko paletaz aritu dira. Emaitzak ez dira izan esperotakoak bi txapelketa nagusietan bigarrenak geratu baitira bata zein bestea.

Bilboko aste nagusiko torneoan Amaia Irazustabarrena- Itsaso Erasunekin batera 2-1 galdu zuten finala Nagore Martin eta Leire Etxanizen aurka Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Udako Tourra paleta larruz Innpalak antolatuta. Txapeldunak Leire Galdós oiartzuarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra .Bigarrenak Maider Huizi eta Naroa Saez orozkoarra. Finala Plentzian jokatu zan.