Atzo, Hernanin, Euskal Herriko kluben arteko hiru final jokatu ziren giro bikain batean.

Kadete mailako finalean, partida oso orekatua
izan zen, baina azkenean San Juan Donibane taldeak lortu zuen
garaipena markagailu estu batekin: 30 – 28, Gure Pilota taldearen
aurka.
San Juan
Donibane: Iribarren Lekumberri I., Guerra Sandua I.
Gure Pilota:
Campos Jauregi J., Garmendia Etxabe A.
Emaitza estuak
erakutsi zuen bi bikoteek maila handi eta lehia handiko partida
eskaini zutela ikusleei.
Bigarren
partidan, Auñamendiko
bikoteak oso indartsu hasi zuen neurketa, eta
hasieratik abantaila
handiaz aurreratu ziren. Hala ere, Gure
Pilota taldeko bikoteak ez zuen etsi, eta puntuetan gora
eginez 21n
berdintzea lortu zuen.
Une
horretan, Auñamendiko
aurrelaria nekeak jota partidoari eusteko zailtasunak
izaten hasi zen, baina bukaerarako bere maila
berreskuratu eta berriro erasoko burua bihurtu zen.
Azkenean, Auñamendik
30-22 nagusitu zen, joko sendo eta erakargarria eginez.
Nabarmendu
beharrekoa da Auñamendiko aurrelariak ezker
kolpearekin bukatutako tanto zoragarriak, publikoaren
txalo beroak jaso zituztenak.
GURE
PILOTA(Etxarri-Aranaz) Gaintzarain
Berastegi 0., Beltza Beristain A.
AUÑAMENDI(Orbaizeta): Zabalza
Encaje E.,Zabalza Ubau I.
Azkenik, nagusi mailako finala jokatu zen, aurten lehen aldiz jokotara arituta. Modalitate berria izanik, pilotariak oraindik ez daude guztiz ohituta sistema honetara, eta hori nabarmena izan zen jokoan.
Irazustabarrena-Galdos bikoteak hasieratik hartu zuen agintea, eta markagailuan alde handiak lortu zituen: 6-10 eta 4-10, Eizmendi ahizpen aurka. Partidu hasera hasera orekatua izanzen, Nahia Eizmendi tantoak amaitzen saiatu zen, baina ez zuen asmatu bere ohiko mailan. Aldiz, Galdos oso sendo aritu zen bi eskuekin, eta Irazustabarrenaren laguntza erabakigarria izan zen bikotearen jokoan.
Garazi Eizmendik, atzean, defentsa lan bikaina egin zuen, baina ezin izan zien aurre egin aurkarien indarrari eta erritmoari.
Finalista Hernaniarrak: