Mostrando entradas con la etiqueta besteak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta besteak. Mostrar todas las entradas

05 junio 2022

Banakako bost barruko finalak Ereñotzun

 2022.urte honetan jokatu da lehenengoz 5 barruko banakako pala txapelketa. Hernaniko Palistak antolatuta, maiatzeko asteetan jokatu dituzte partiduak klubeko sei jokalarik.
Denek denen kontra jokatu eta gero, ekainaren 3an jokatu ziren 3-4 postuak eta finala. Lehen partiduan Ekhiñe Balerdi eta Ane Kerejeta aritu ziren, eta Kerejetak irabazi zuen partidu parekatu eta ikusgarri baten ostean.
Finalean, berriz, Ainhoa Urienek eta Enara Maziziorrek neurtu zituzten indarrak, eta azkenean Urien nagusitu zen 20-15 emaitzarekin. Partidu polita jokatu zuten, nahiz eta final bat jokatzearen nerbioek baldintzatu zuten norgehiagoka.

Tilosetako frontoian jokatzekoak ziren partiduak Ereñotzun jokatu behar izan ziren, arratsaldean botatako euri zaparraden ondorioz. Auzoko jendea zein hernaniarrak hurbildu ziren partiduez gozatzera, eta giro polita sortu zen.

 SAILKAPENA

Txapelduna: Ainhoa Urien

Bigarrena:Enara Macicior

Hirugarrena:Ane Kerejeta

Laugarrena: Ekhine Balerdi

17 mayo 2022

Hainbat ekitaldiko asteburua

 Ostiralean elkarteko bi kideren ezkondu aurreko agur afaria ospatu genuen.

Larunbata goizean, Hernaniko Gazte Eguna ren ospakizunetan paleta gomazko partida jokatu zuten gazte mailakoak.

Igande eguerdian "San Isidro" eguna zela eta, sekulako beroaren laguntzaz nagusiek jokatu zuten:





25 febrero 2022

Iñauterietan partidu mixtoa

 Gaur ostiral mehean, kiroldegian neska-mutilen arteko gomazko paleta partidu zirarragarria ikusteko aukera izandugu. Markagailuak  hainbat berdinekta izan du, azkeneko txanpan bazirudien gorriak aurrea hartuko ziela partiduari eta azkeneko berdinketa urdinek lortuta, garaipena beraientzat izan da.

Maider HUIZI-Alain AGIRRE 25-24 Ander ARANDIA-Amaia IRAZUSTABARRENA

02 enero 2020

17 agosto 2019

Donostiako Aste Nagusian Master Kirola Txartela Txapelketako Finalak

 FINALAK EITBk eskainia HEMEN IKUSGAI
Hiru final jokatu ziran atzo Atano III. pilotalekuan. Paleta larruz Jubenil mutilak, neska nagusiak eta pala motzez gizon nagusiak. Partidu ederra eskeini zuten neskek paleta larruz. Sariak banatzen Gloria Agirre, "Txikita de Aizarna" raketista profesionala izandakoa aritu zan.
BIDEO laburpena ikusgai HEMEN:
Argazkiak: I.Arizkorreta. 

2019ko Abuztuak 16
5 partidak jokatu behar izan zituzten. Oso berdinduak emaitzak
GORRI 8 6 6 8 8
URDIN 4 8 8 7 6
Galdos-Huizi23Irazuztabarrena-Erasun

 Finalistak

Palaren alde lan egiteagatik omenaldia jaso zuten kideak.
Finalean aritutako 3 hernaniarrak: Huizi,Pagola,Irazustabarrena

Gloria Agirrerekin hernaniarrak

11 agosto 2019

Emakume kirolarien berdintasunagatik pala partidua Goizuetan


Ostegunean iritsi zen Goizuetara Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Aldarrikapen bikoitza egiteko ere aprobetxatu zuten, eta Tafallarako laguntza biltzek.
Ofizialtasunaren aldeko eskariarekin bat egiteaz gain, Goizuetako Kirolean Berdintasunez lan ildoari jarraituz, herriko eskolaren ondoan egindako murala aurkezteko aprobetxatu zuten; emakumea eta kirola irudikatzen dira bertan. Era berean, ondoren, Emakume Pilotarien Elkarteak antolatutako pala partiduarekin gozatzeko aukera izan zen.
Berdinduta ari tu ziren hasieratik, eta jokaldi ederrekin gozatzeko aukera izan zen. Mendi martxako parte hartzaileak gogotsu aritu ziren animatzen, oso nekatuta egon arren, etapa gogorra izan baitzen Sunbillatik Goizuetarakoa.

29 junio 2019

Epe.Emakume pilotarien elkartea


Gaur Azkoitian aurkeztu da EPE.

BERRIA tik jasotakoa:
Emakume Pilotarien Elkartea aurkeztu dute gaur, pilotaren munduan berdintasuna bultzatu eta "jarduera profesional batera" jauzi egiteko. Aurkezpenean adierazi dutenez, emakumeen eskuzko pilotak "hazkunde nabarmena" izan du eta "arrakasta lortzen ari da gizartean", baina gorakada hori ez da pilotarien jardunerako baldintzetan islatu.
"Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte baino ez gara, jokoan soilik oinarritzen da gure jarduna. Gehienetan, ez dugu irabazi ekonomikorik jasotzen, nahiz eta txapelketa batzuetan diru-sarrerak egon", adierazi dute. Egoera horren aurrean, "emakumeen pilota egituratzeko" eta emakumeen pilota "duinago eta justuago bat" lortzeko, elkartea sortzea erabaki dute. "Guk izan nahi dugu gure etorkizunaren jabe, eta emakumeen pilotari orain arte eman ez zaion bultzada ematea da gure helburua".
Bestalde, elkarteko kideek azaldu dute paletako jokamoldeek ez dutela emakumeen esku pilotaren adinako hazkunderik izan, nahiz eta jokamolde horietako pilotariak "munduko hoberenetakoak" izan.
Elkarteak jakinarazi du bere helburuak gauzatzeko, hitzarmenak adosten ahaleginduko dela emakumeen pilota sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin.

19 enero 2019

2019. Txotx irekiera pilotaren esku

Etxekoak ditugu biak, sagardoa eta pelota»

URUMEAko KRONIKATIK JASOTA
Pelota mundua omendu zuten atzo, Hernaniko txotx irekieran, esku pelotako, palako eta erremonteko gonbidatuekin. Eta aurretik, modalitate bakoitzeko ordezkariak elkartu zituen Kronikak, Galarreta frontoian, pelotaz eta sagardoaz hitz egiteko: Garbiñe Tijero eta Amaia Irazustabarrena, Endika Barrenetxea, eta Rufino Rekalde.
KRONIKA pdf formatoan eskuratzeko sakatu HEMEN

Udaletxean bildu ziran omenaldia jaso zuten guztiak. Pala taldeak omendu nahi izan zituen mundialetan ibilitako pilotariak. Esku pilotak  aurreneko herriartekoa irabazi zuten jokalariak, pelotan erakusten ibilitakoak. Eta erremontean gaur egun suspertzeko lanetan daudenak izan ziran gonbidatuak.



Maider Huizi, Ariane Arrieta, Irati Ugalde, Ainhoa BerridI, Goiatz Mancisidor eta Amaia Araiztegi pilotariak F30, trinketean eta one wall ean aritu izan dira munduko txapelketetan.

Mundialetan aritutakoen berri ikusteko sakatu HEMEN 

Hernaniko emakume palisten histori pixka bat jakiteko HEMEN

AINHOA BERRIDI
1993 urtean Argentinan jokatu zuen trinketean

GOIATZ MANCISIDOR
-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.

IRATI UGALDE
2010 22urte azpiko selekzioarekin Argentina

AMAIA IRAZUSTABARRENA
22 urtez azpiko selekzioan hasi eta hortik aurrera 2013 Uruguay (4.), 2014 Mexiko (2.), 2015 Palentzia, 2016 Txile (3), 2018 Bartzelona (2.)

ARIANE ARRIETA
2017 Arjentina

MAIDER HUIZI
2015 Palentzia, 2016 Txile, 2017 Arjentina


22 diciembre 2018

Ekhine eta Garazi Adurtzako finalerako sailkatuak

Ekainaren 24ean jokatuko dute Garazik (kadetea) eta Ekhinek (gaztea) Adurtzako txapelketan.

2018ko Abenduak 22 FINALERDIA
ADURTZA           31930E.BALERDI-G.URDANGARIN

24 agosto 2018

Triniko txapelketan Hernaniarrak nagusi

Maitane Agirresarobe eta Nagore Zabalak irabazi dute 2018 Trinitateko Paleta Txapelketa. Aranoko txapelketa irabazi ondoren indartsu dabil bikotea.

Aste Nagusian zehar Trinitate plazako frontoian jokatzen den pala txapelketan garaile izan ziren aurreko astean Maitane Sarobe eta Nagore Zabala aranoarrak.
Trinitate plazako frontoian jokatu zuten finala larun­batean Amaia Vicario eta Ane Arregi do­nostiarren kontra.
Bertan bildu zirenen festa giroak eta eguzki izpiek lagunduta, irabazi egin zieten aranoarrek donostiarrei, 22-15.

03 enero 2018

Ataunen 5.Gabonetako finalak

Abenduak 30ean jokatutako finalean Hernaniko Balerdi-Urdangarin bikote gazteak txapeldunorde Ataunen aurka 21-25 eko emaitzarekin.
Egun eta ia ordu berean Anoetako pilotalekuan Raketisten partida bat jokatu zan. Amaieran Maider Mendizabal pilotaria omen du zuen Anoeta herriak.


18 junio 2017

Kiroldegian Emakumezkoen pala txapelketa

Zazpi bikote aurkeztu dira eta ederki pasa dute. Hilak 15ean hasi eta 17an amaitu da txapelketa. Hiru egunez partiduak jokatzen aritu dia giro ezin hobean.

27 diciembre 2016

Kirol Sariak Amaia eta Maiderrek

Emakume kirolari saria
 A.IRAZUSTABARRENA
 M.HUIZI paletariak
Gizonezko kirolari saria
IGOR GENUA errugbilaria
Kirola ibilbide saria
Iñaxio Sanz, Txe Zuza Mendizaleak
2016ko kirol sariak banatu dira arratsaldean kiroldegiko 1. pistan.
Aurtengo aukeraketan 500 herrikidek hartu dute parte.Hautagaien zerrenda honako hau izan da:
Emkumezkoetan:Hernaniko arraun elkarteko Maialen taldea eta Amaia Irazustabarrena ta Maider Huizi paletariak zeuden.
Gizonezkoetan: Igor Genua 7ko rugbyko jokalari olinpiarra.
Kirol ibilbidea sarirako: Inazio Sanz eta Txe Zuza mendizaleak eta Joxe Joakin Esnal pilotarien artean aukeratu behar zan.

18 septiembre 2016

Bergaran lagunarteko partidak

Eskuz aritu direnak:
Arrillaga, Mendizabal, Espinar, Araiztegi
Palaz aritu direnak:
Urdangarin, Eizmendi, Idoia, Sagastiberri

19 julio 2016

Aranoko pilotako finalak


 

Alaitz-Idoia eta Salegi-Lozano, txapeldun! 
Aurreko igandean bukatu zen Pala Txapelketa, finalak eta 3-4 postuen lehiarako partiduak jokatuta. Irabazi edo galdu, ondo ospatu zuten guztiek Kontsejun, bazkari eder baten bueltan. Santio jaietan denek daukate gozatzeko eta ondo pasatzeko tartea, eta halaxe egin dute Aranoko Pala Txapelketan ere.
Ba Alaitzek eta Idoiak jan­tzi zuten txapela, nes­ketan, 22-15 irabazita Maitane eta Naroari. Eta mutilen txapel­ke­tan, berriz, Salegi eta Lo­za­no izan dira onenak, finalean Loidi eta Amasen kontra na­gusituta 22-14.
Hirugarren posturako, oso partidu estuak
Lehiatuak izan baziren bi fi­na­lak, oraindik eta estuagoak izan ziren hirugarren pos­turako lehiak.
Nesketan, Emerenek eta Eide­rrek irabazi zuten, Gar­biñe eta Ainararen kontra, bi tantoren aldearekin (22-20). Eta mutiletan, azken tantoan erabaki zen, zein izanen zen hirugarren: 22-21 irabazi zu­ten Eztebek eta Ganixek, Ruiz eta Zubimendiren kontra.

24 junio 2016

CDHernaniren 75 urteurrenagatik txupìnazoan pilotariak

 KRONIKAtik jasota:
CD Hernanik eta Xalaparta txarangak bota zuten atzo San Joan jaiei hasiera eman zien txupinazoa. Plaza jendez bete, itzalpean itxoin zuten herritarrek hasieran, baina berehala animatu ziren eguzkiaren eta festaren epelera. CD Hernaniko lehendakariak, Martxelo Ez­pon­dak, eta Xalaparta txarangako ordezkariek, Joxean eta Mikel Ruizek agurtu zituzten herritarrak, eta oihukatu: «Gora CD Hernani! Gora Xa­la­parta! Eta gora Hernani!». Segidan, Amaia Irazustabarrenak lagundu zien ikurrina eta bandera altxatzen, eta bi taldeetako hainbat ki­dek karameluak oparitu zizkieten Plaza betetzen zuten herritarrei. Udaletxeko balkoian egoteko zortea izan duten herritarrek ere lagunak agurtzen zituzten, eta azkenean, Plazan egin zuten denek bat, buruhaundi eta erraldoiekin dantzan, Musika Eskolako ikasleen doinuen erritmora.

Palistak, oraingoak eta lehen ibilitakoak udaletxeko balkoiean izan ziran.

29 mayo 2016

Esku pilotako ikastaroa partidekin amaitu

Ostiralean amaitu zan Emakek ( emakume kirolariak ) antolatutako emakumezkoen esku pilota ikastaroa. Maiatzeko ostiral guztietan bi talde aritu dira ikasten eta hobetzen Patri Espinar pilotariaren esanetan. Baina egun berezia atzo izan zan sei partida jokatu baitziren. Aurrena Tiloseko pilotalekuan baina eguraldi txarragatik Kiroldegiko pilotalekuan jokatu behar izan zituzten partidu erdiak.