Mostrando entradas con la etiqueta 13-14. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 13-14. Mostrar todas las entradas

06 julio 2014

2014. Femina Paleta Tour PAUn

Ekainaren 13an hiru partidu jokatu ondoren ( bi irabazi,bat galdu) finalaurdenetarako sailkapena lortu zuen bikote Gipuzkoarrak. Joan den asteburuan jokatu ondoren Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek 4. postua lortu dute PAUn Uztailak 4 ostiralean finalaurdena irabazi zuten BI SETAK irabazita
 
FINAL LAURDENA1.set2.set
MOURE - BELHARTZ72
IRAZUSTABARRENA-MENDIZABAL1515

                       
Finalerdia zaila eduki zuten; mundialetan Frantziako selekzioarekin aritzen diren eta munduko txapeldunak izan diren bi pilotari handiak eduki zituzten eta  aurrez aurre.

FINALERDIA1.set2.set
AMAIA ETCHALEKU-Maritxu HOUSSET1515
IRAZUSTABARRENA-MENDIZABAL610

Azkenean 3. 4. postua jokatu zuten Nafartarren aurka. Partidu honetan 3. seta jokatu behar izan zuten.

3. 4. SAILKAPENA    1.set2.set3.SET
ARISTORENA(Etxarri-Aranaz)-RUIZ(Eulate)
1315 10
IRAZUSTABARRENA-MENDIZABAL15126
Modalitate berrian estrenatu dira (30 metroko pilotalekuan, ezker paretqan baina trinketeko materialarekin) eta oso lan txukuna egin dutela esan daiteke 4. postua lortuz.

03 julio 2014

Frantziako PAU herrian Femina Tourrean

Amaia Irazustabarrena Paun jokatzen ari da Maider Mendizabal  Anoetarrarekin batera F30 ezker hormako modalitate berrian. Modalitate berri hori, aurten Mexikon mundialetan jokatuko da lehen aldiz.
Ekainaren 13-14 asteburuan jokatu zituzten hiru partidu: bi irabazi eta bat galdu. Ekainaren 13ko partidua bideoan ikusgai:


Uztailak 4-5 ean berriro ere jokatuko dute.

26 junio 2014

2014 emakumeen San Joan pala txapelketa

Hernaniko San Joan pala txapelketan 3. 4. posturako partidan Itxaso eta Larraitz nagusitu ziren Maitane eta Mila (Uxuen partez jolastu zuen)  25 - 16 partida orekatu batean.

Finalean berriz Idoia eta Iratxek ,partida gogor eta luze jolastuta,25 -20 irabazi zieten Marta eta Susi ri.

20 junio 2014

Emakumea Pilotari Trinketa txapelketako finala

Aurten maila bakar bateko jokalariak aritu dira emakume pilotari txapelketa horretan; hain zuzen ere, 1. mailako pilotariak. Horiek, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioari esker, astean behin trinketean aritzeko aukera izaten dute.
Berrientzat zaila da trinketeko saioak eskeintzera, ezbaitaude ia eta...

Finala 7,30 etan Gaskako trinketean izango da:
PEREZ-MENDIZABAL 26//30  ETXEGIA-AROZENA

15 junio 2014

Pala Eskolako finalak Tilosetan

Gaur goizean sekulako giroa egon dda Tilosetan. Alde batetik eguraldi ederra, bestetik jendea hurbildu da umeen finalak ikustera. Horrez gain, trikitixaren doinuek alaitu dituzte partiduak.

ARGAZKIAK HEMEN

14 junio 2014

Tilos 7 Pasako Finalak

Giro ezin hobea Tilosetako pilotaleku inguruan.
Sailkapenak:
Emakumezkoak:
    1.Garbiñe-Ixone
    2.-Leire-Idoia

2.Maila:
    1.Dani-Ander
    2.Torero-Aritz

1.Maila:
    1.Endika-Aiheko
    2.Zabala-Txikito



10 junio 2014

Emakumea Pilotari eguna Iruran

Aurreko larunbatean, Ekainaren 7an Emakumea Pilotari Eguna ospatu zen Irurako frontoian. Bertan herri desberdinetan palaz aritzen diren emakumeak elkartu ziren, topaketa egun bat izan zen. Hernani, Tolosa,Zizurkil, Oiartzun, Donostia, Lasarte-Oria, Larraul eta Azkoitiko emakumeak elkartu ziren eta besteak beste herrien arteko txapelketa jokatu zuten herri bakoitzeko bikote banak. Hernaniko taldetik Marta Murua eta Idoia Tejedor joan ziren ordezkari gisa, ligaxka jokatuta finalera iritsi ziren, Tolosan aurka jokatu zuten finala eta irabazi egin zuten. Ondoren bazkarian girotu ziren.

27 mayo 2014

EmP Trinkete txapelketa abiatu da

Joan den asean hasi zan 2014. Trinketeko Emakumea Pilotari txapelketa.
Zazpi jokalari hernaniarrak parte hartzen ari dira
TRINKETEKO EMAKUMEA PILOTARI TXAPELKETA 2013-14







EGUNA EGOITZA PARTIDAK ORDUA
Gorriz Urdinez
Maiatzak 16 Gaska Irazustabarrena-Garmendia

Goikoetxea-Arrieta 19:00, 1. part.
Perez-Mendizabal

A.Larralde- C.Orbegozo 19:00, 2. part.
Maiatzak 23 Gaska Huizi-Manzisidor

Aburuza-Senper 19:00, 1. part.
Perez-Mendizabal

Irazustabarrena-Garmendia 19:00, 2. part.
Goikoetxea-Arrieta

A. Larralde- C.Orbegozo 19:00, 3. part.
Maiatzak 30 Gaska Perez-Mendizabal

Goikoetxea Arrieta 19:30, 1. part.
Etxegia-Arozena

Aburuza-Senper 19:30, 2. part.
Ekainak 6 Gaska Irazustabarrena-Garmendia

A.Larralde- C.Orbegozo 19:30, 1. part.
Etxegia-Arozena

Huizi-Manzisidor 19:30, 2. part.
Ekainak 13 Finalerdiak Gaska A multzoko lehen sailkatua

B multzoko 2. sailkatua 19:30, 1.part


B multzoko lehen sailkatua

A multzoko 2.sailkatua 19:30, 2.part


Ekainak 20 FINALA Gaska



19:30

15 mayo 2014

San Isidro egunean

Beste urte betez, eta aurten eguraldi bikaiñari esker, pilota partiduak Tiloseko frontoian jokatu dira.
Aurrena palaz, emakumeak (Tijero-Irazustabarren, Goikoetxea-Jauregi) eta ondoren eskuz, mutilak (Urkizu-Aizpitarte,Ojuel-Lizeaga).
Giro ederrean ikusleak txoixua ta sagardoa dastatzeko aukera ere izan dute.
Mila esker antolatzaileei, urtero urtero hor baitaude egun hau behar bezela ospatzeko ahaleginetan.


Hernaniarrak infantiletan Gipuzkoako bigarrrenak

Larunbatean Azpeitian jokatu ziran finalak.
Ezin, Oiartzungo bikotearen aurka irabazi. Hala ere, partidua oso ona izan zala esan beharra dago. Lau pilotariak bikain aritu baitziran.

10 mayo 2014

Ramos-Zubimendi Oiartzungo txapeldunak

2014ko maiatzak 09, OIARTZUN ,16:15
EH TXAPELKETAKO FINALA
1.MAILA
RAMOS-ZUBIMENDI2523ZUMETA-LARRALDE

06 mayo 2014

Infantilak Gipuzkoako finalera

 
FINALAK LARUNBATEAN IZANGO DIRA, MAIATZAK 10, IZARRAITZ PILOTALEKUAN, AZPEITIAN. ARRATSALDEKO 16:00ETATIK AURRERA. 

 INFANTIL NESKAK: 17:45

 OIARTZUN 1 VS. HERNANI A
Irabazten duen taldeak Euskal Jokoetan parte hartuko du.

Oiartzunen finalak


Maiatzaren 10ean arratsaldeko 2:30tatik aurrera GIRIZIA pilota sailak antolatuta eta Josetxo Gamioren oroimenez, Euskal Herriko pala txapelketa irekiaren 4 final jokatuko dira Madalensoro pilotalekuan.
Ramos-Zubimendi hernaniarrak izango dira finaletan.
Harrigarria da, joan dan urtean bigarren mailan jokatu zutela eta garaipena lortu ere. Aurten berriz, lehenego mailan aritu dira eta finala jokatzeko aukera izan dute. Finalerdietan Lazkano-Huegun izan zuten aurkari eta 25-15 irabazi zuten ederki lan egin ondoren.

 

03 mayo 2014

GRAVNIko sarituak

TRINKETAN 
IPARRALDE nagusitu da gazte eta 22 urte azpiko mailetan. Bi maila horietan GIPUZKOA bigarrena izan da.
Nagusietan berriz GIPUZKOAk lortu du garaipena NAFARROAren aurka.
https://plus.google.com/photos/115805670003677786354/albums/6009304026877287953?banner=pwa
EZKER HORMAN
Gazte mailan garaileak BIZKAIA ARABAren aurrean.
22 azpikoetan txapeldunak ARABAko bikotea, GIPUZKOAkoa bigarrenak.
Nagusietan GIPUZKOArrak txapeldunak, ARABA bigarrenak.
ARGAZKIAK HEMEN

02 mayo 2014

GRAVNIko finalak larunbatean

Bihar larunbata, Gasteizen GRAVNI ( Gipuzkoa,Errioxa,Araba,Bizkaia,Nafarroa eta Iparraldeko federazioak) txapelketaren finalak. GIPUZKOAko partaidetzarekin bost hernaniarrak arituko dira.


GRAVNI txapelketan emakumeen maila urtez urte hobetzen joan da. Aurten partidu oso lehiakorrak jokatu dituzte. Haseran Gipuzkoako selekzioa larri hasi bazan, amaiera alderan finaletan sartzea lortu dute; 6 finaleetatik 5 finaletan parte hartuko du GIPUZKOAKO selekzioak.

TRINKETAKO EMAITZAK:

2014ko maiatzak 03, Astronomos,10:00-Gasteiz
GAZTEAK
IPARRALDE
Amaia Larralde-Maitena Bercetche
3024GIPUZKOA
Maider Huici eta Ariane Arrieta
22 AZPI
GIPUZKOA
Miren Goikoetxea-Amaia Irazustabarrena
2430IPARRALDE
Maitena Hirigaray-Martta Hirigaray
NAGUSIAK
GIPUZKOA
Aburuza-Arozena
3025NAFARROA
Etxarri-Zamora
Tribketan hiru partidetan antzekoa gertqtu da; irabazten hasi denak galdu duela eta 22. tantura arte oso berdinduak joan direla partiduak.

EZKER HORMAKO EMAITZAK:

2014ko maiatzak 03, ABETXUKO,17:00-Gasteiz
GAZTEAK
BIZKAIA
Arrizabalaga-Villanueva
3023ARABA
Sanchez-Agirre
22 AZPI
 
ARABA
Agirre-Martin
3018GIPUZKOA
Senperena-Mendizabal
NAGUSIAK

ARABA
Isasmendi-Saez
2330GIPUZKOA
Goiatz Mancisidor-Mendizabal

Hernaniarrak Zumaiako jaietan

Santelmoko festen inguruan, Irazstabarrena-Arrieta  eta Mendizabal-Huiciren partidua jokatu zuten. Azken hauek ian ziren garaileak.
Maila bikaina eskeini zuten. Eguraldi txarragatik ezin izan zuten Odieta pilotalekuan jokatu irekia delako. Zumaiako Herri Eskolako pilotalekuan jokatu behar izan zuten. 
Emakumezkoen maila teknikoa goraipatu zuten ikusleek.

08 abril 2014

Gipuzkoako trinketa txapelketa Suberrik

Irazustabarrenak eta Manzisidorrek 23-30 galdu zuten, ostiralean Gaskan, Trinketeko Gipuzkoako Txapelketako paleta argentinarreko finala. Su-Berrikoek ederki estutu zituzten hernaniarrak.

Gaizki hasi zen partidua hernaniarrentzat, eta erre­montada polita egin bazuten ere, azkenean, txapela Su Berriko bikoteak eraman zuen.
Iluntzeko 20:00etan hasi zen partidua ostiralean, Donostiako Gaska frontoian. Amaia Irazustabarrena eta Goiatz Manzisidor berehala jarri ziren galtzen, 2 eta 8, Su Berriko Garmendia eta Abu­ruzaren kontra.
Hortik aurrera, ordea, erremontada polita egin zu­en bikote hernaniarrak. Mar­­­kagailua oso modu pare­tsuan igo zen 20 tantotara. Baina berdindu ondoren, Su Berriko bikoteak berriro egin zuen gora, eta hernaniarrek ezin izan zuten gehiago egin txapela etxera ekartzeko. 23-30 galdu zuten, ondo bo­rrokatu arren

05 abril 2014

Alebin, benjamin topaketa Oiartzunen

Larunbatean Oiartzungo Haurtzaro ikastolan izan ziran  lau hernaniarrak (Ane Alberdi, Ane Kerejeta, Intza Larburu eta Aiora Macicior). 5 minutuko partiduak banaka jokatu ta gero, binaka finalerdia eta finala jokatzeko aukera izan zuten.
https://picasaweb.google.com/115805670003677786354/1314Eskolarrak

30 marzo 2014

Gure esku dago ekimenaren aldeko pilota partiduak Tolosan

Martxoaren 30 ean Beotibarreko pilotalekuan jokatu diren partiduetan bi hernaiar elkarren aurka aritu dira.
 Irazustabarrena- Senperena 19-25 Murua-Huizi