Mostrando entradas con la etiqueta larruzkopilota. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta larruzkopilota. Mostrar todas las entradas

30 enero 2022

Huizi eta Martin IV.Bizkaia torneoko txapeldunak

 Maider Huizi eta Nagore Martin emakumezkoen IV. Paleta Larruzko Bizkaia torneoko txapeldunak izan dira. Txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte. Bigarrenak Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz izan dira. 


2022ko Urtarrilaren 30ean
Leire Galdos-Itsaso Erasun
2--1Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz
1--2Nagore Martin - Maider Huizi

Amaia Irazustabarrenari finaleko pilotari onenaren saria eman diote.


 

02 mayo 2021

III.Bizkaia Torneoko finalak

Gaur jokatu da III. Bizkaia torneoko finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Amaiaren 3. finala eta 3. txapela izan da. Aurten Miriam Arrillaga(zubieta) izan du atzean lagun. Aurkariak Leire Galdos oiartzuarra, honi eman diote finaleko jokalari onenaren saria, eta Maider Mendizabal. Maiderren hirugarren finala izan da eta oraingoan ere gutxigatik ez du irabaztea lortu.

Hernaniarrak eta zubietarrak Leire Galdos eta Maider Mendizabal gainditu zituzten hiru jokotan (11-12, 12-9 eta 12-10).

Irazustabarrenaren hirugarren txapela da, hiru edizio bete dituen txapelketan. Nahiz eta urte gutxi izan, pala txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da. Irazustabarrena-Arrillagak partiduari buelta eman behar izan zioten. Aurrelari hernaniarra garaiz esnatu zen eta 18 berdinketa izan zituen partidu berdindu batean, erabakiorra izan zen.

razutabarrena-Arrillaga 11 12 12
Galdos-Mendizabal 12 9 10

Finala zuzenean EITBtik eman dute. Ikusteko HEMEN sakatu.


09 abril 2021

Larruzko pilotako III. Bizkaia torneoa

 

Sei bikotek jokatuko dute txapelketa apirilaren 10ean, 17an eta 24an, 17:00etan eta apirilaren 30ean, ostiralean, kasu horretan ere 17:00etan, finala jokatuko da.

Amaia Irazustabarrenak, Miriam Arrilagarekin jokatuko du.

Informazio gehiago hemen

05 enero 2020

Irazustabarrena eta Araiztegi txapeldunak II. Bizkaia Torneoan paleta larruz


Bi Amaiak txapelketan zehar hobekuntza izugarria izan dute.Joan dan astean Getxon kinieletako garaile izan ziran eta atzoko finalean biak oso ongi kokatuta eta elkarrekin ongi ulertuz finala aurrera ateratzea lortu zuten.  Partidua ikusita esan daiteke bi Amaiak oso erraz jokatu zutela, baina, Paleta larruz jokatzeak bere zailtasunak ditu eta oso konzentratuta jokatu beharra dago.
EMAITZA
MAIZA-MENDIZABAL 3 4 8 4
IRAZUSTABARRENA-ARAIZTEGI 8 8 3 8

31 diciembre 2019

GMGZren I. Gabonetako Kiniela paleta larruz

Getxon bi kiniela jokatu ziren; bata paleta larruz eta bestea eskuz banaka . Paletako emaitzak:
1. IRAZUSTABARRENA-ARAIZTEGI 25
2. FLAVIANO-MENDIZABAL 17
3. ISASMENDI-MURGA 10



27 diciembre 2019

Larruzko Pilotaz II. Bizkaia torneoko azken jardunaldia

Abenduak 27 ostiralean jokatuko dira partidak.
Gaurko jardunaldiko garaileak izango dira datorren asteko finalistak.
Ane Maiza-Maider Mendizabal // Ane Isasmendi- Irati Ruiz de Azua(Laura Saez)
AMAIA IRAZUSTABARRENA-AMAIA ARAIZTEGI//Leire Galdos-Leire Etxaniz
bizkaiafrontoia.eus web guneko kronikak:




14 septiembre 2019

Urdulizko jaietan pilota larruz


Donostiako aste nagusiko errebantxa jokatu dute lau pilotariek. Partiduko garaileak berdinak izan dira; IRAZUSTABARRENA,Erasun 30-27 Galdos-HUIZI

17 agosto 2019

Donostiako Aste Nagusian Master Kirola Txartela Txapelketako Finalak

 FINALAK EITBk eskainia HEMEN IKUSGAI
Hiru final jokatu ziran atzo Atano III. pilotalekuan. Paleta larruz Jubenil mutilak, neska nagusiak eta pala motzez gizon nagusiak. Partidu ederra eskeini zuten neskek paleta larruz. Sariak banatzen Gloria Agirre, "Txikita de Aizarna" raketista profesionala izandakoa aritu zan.
BIDEO laburpena ikusgai HEMEN:
Argazkiak: I.Arizkorreta. 

2019ko Abuztuak 16
5 partidak jokatu behar izan zituzten. Oso berdinduak emaitzak
GORRI 8 6 6 8 8
URDIN 4 8 8 7 6
Galdos-Huizi23Irazuztabarrena-Erasun

 Finalistak

Palaren alde lan egiteagatik omenaldia jaso zuten kideak.
Finalean aritutako 3 hernaniarrak: Huizi,Pagola,Irazustabarrena

Gloria Agirrerekin hernaniarrak

13 agosto 2019

Donostiako Aste Nagusiko paleta larruzko txapelketa

                                                Galdos-HUIZI           3     -   1    Maiza-ARAIZTEGI.
Galdos-Huizi bikotea finalerako sailkatu da. San Roke egunean,abuztuak 16, jokatuko dute finala.
Bihar asteazkena jokatuko da beste finalerdia Isasmendi-Saez // Irazustabarrena-Erasun.

14 julio 2019

Asteburuan hernaniarrak bi finaletan


San Ferminetako Paleta larruzko finalean AMAIA IRAZUSTABARRENA eta Itsaso Erasun txapeldunak suertatu dira 3-1 Miren Larrarte eta Amaia ARAIZTEGI irabazita.

Larunbatean Uztailaren 13an Alegiko jaietan Amaia Irazustabarrena eta Itsaso Erasunek ezin izan zioten hasieran hartutako abantailari eutsi. 17-11 irabazten joanagatik, azkenean Maider Mendizabalen nagusitasunari eskera honek indartsu, Leire Galdosekin batera lortu zuten txapela jaztea. 25-24ko emaitzarekin bukatu zan partidua.

16 junio 2019

Custom torneoa paleta larruzko emakumezkoen finala

 Miribillako Bizkaia pilotalekuan jokatu zan Custom Emakumezkoen paleta larruzko torneoko finala.
AMAIA IRAZUSTABARRENA-Maddi MENDIZABAL 1-3 Martin-Murga.
Txapelketa honetan 6 bikoteek hartu dute parte.

15 mayo 2019

Paleta larruz txapelketa Bizkaian

Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena pilotariak txapelketa honeta nparte hartzen ari dira. Maiatzaren 12an hasi eta Ekainaren 15ean bukatuko da txapelketa. Deba, Sestao, Zalla eta Bizkaia pilotalekuan jokatuko dituzte partiduak.
Hernaniarrei dagokien egutegia honako hau da:
 Sestaoko frontoiean jokatutakoaren bideotxoa

05 enero 2019

I.Bizkaia Larruzko paletako finala EITB-n

Hemen duzue partiduan jokatu ziren 5 joku ikusgai:

BIZKAIA-FINALA

Txapeldunak:Irazustabarrena-Huici      3
Bigarrenak: Araiztegi-Mendizabal         2

30 diciembre 2018

Emakumezkoen I.Bizkaia Torneoa larruzko paletaz Hernaniarrak garaile









Emaitza
IRAZUSTABARRENA-HUIZI 4 8 8 7 8 3
ARAIZTEGI-MENDIZABAL 8 6 3 8 3 2
Argazkiak HEMEN
Finalean CD HERNANI ( Hernaniko palistak) taldeko hiru ordezkari.

Goizean Sopelan jokatu dute Kinieletako finala eta arratsaldean berriz Bilbon izan dira.
Partiduaren iraupena ia ordubetekoa izan da. Haseran urdinak oso indartsu hasi dira eta 4-8an irabazi dute aurreneko seta. Bigarren seterako Gorriak berotu dira eta 8-6 irabazi dute. Hirugarren setean gorriak oso seguru eta tanto pila eginez 8-3 irabazi dute. Hurrengo setean gorriak irabazten hasiari dira baina urdinak 7ra berdinduta Amaia Irazustabarrenak bi pareta egin da bukatu nahi zuen baina beheragi atera zaio eta urdinena izan da garaipena 7-8.
2-2 koarekin azkeneko seta hil ala bizikoa behar zuen. Azkenean gorriek ederki asmatuta 8-3 irabazita txapelak Hernanira ekarri dituzte. Tanto iksugarriak eta luzeak jokatu dituzte
Bizkaiko hainbat herritik etorritako palistek arkua egin diete finalistei.

Bihar Huizi eta Irazustabarrena bikoteak Etxarri Aranazen dute beste finala Isamendi-Etxaniz bizkaitarren aurka.

28 diciembre 2018

I Bizkaia torneoko finala larruzko paletaz

Josu Urkijok prestatutako bideoan Finalera joateko animatzen da:
FINALA ABENDUAREN 29an
BIZKAIA Foru aldundiak Esandakoa 
Partidua Abenduaren 30ean ETB4ean 12etan botako dute

22 diciembre 2018

Larruzko paletako I.Bizkaia Torneoa

 Larruzko pilotarekin palaz ere, emakumeak bikain eta sasoitsu.
Gaur jokatu dira  3.Jardunaldiko partidak. Datorren astean hilak 29an finalak. Bi talde gorriak sailkatu dira final jokatzeko.
1.PARTIDA
https://photos.google.com/photo/AF1QipMSyQU_VhNROHA3Pw-vXQi60shdBeiE5AJv3NLt
                                    Ibañez-L.Saez 3  2ARAIZTEGI-MENDIZABAL
8-6        4-8        8-7       3-8          8-4
2.PARTIDA
                         Martin -M.Saez  0  3IRAZUSTABARRENA-HUIZI
3-8      4-8       3-8
Jaialdi honetako egitaraua izan da honako hau:
17etan

Andrazkoen Larru-paletako I. Bizkaia Torneoa
Ibañez - Laura Sáez vs Araiztegi - Mendizabal  
Irazustabarrena - Huici vs Nagore - Maria Saez
18etan
Custom Torneoa 
Amezaga - Del Rio vs Unda - Olazabal
Kutxabank Pala Profesionaleko Liga 
Fusto-Gordon vs Garate-Brefel

04 diciembre 2018

I.Bizkaia Torneo larruzko pilotaz

Aurreneko aldiz, emakumeak larruzko pilotarekin palaz jokatuko dute Bizkaia torneoa. Sei bikotek parte hartuko dute.
Gegiago jakiteko: MUNDO DEPORTIVO