Mostrando entradas con la etiqueta 18-19. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 18-19. Mostrar todas las entradas

17 agosto 2019

Donostiako Aste Nagusian Master Kirola Txartela Txapelketako Finalak

 FINALAK EITBk eskainia HEMEN IKUSGAI
Hiru final jokatu ziran atzo Atano III. pilotalekuan. Paleta larruz Jubenil mutilak, neska nagusiak eta pala motzez gizon nagusiak. Partidu ederra eskeini zuten neskek paleta larruz. Sariak banatzen Gloria Agirre, "Txikita de Aizarna" raketista profesionala izandakoa aritu zan.
BIDEO laburpena ikusgai HEMEN:
Argazkiak: I.Arizkorreta. 

2019ko Abuztuak 16
5 partidak jokatu behar izan zituzten. Oso berdinduak emaitzak
GORRI 8 6 6 8 8
URDIN 4 8 8 7 6
Galdos-Huizi23Irazuztabarrena-Erasun

 Finalistak

Palaren alde lan egiteagatik omenaldia jaso zuten kideak.
Finalean aritutako 3 hernaniarrak: Huizi,Pagola,Irazustabarrena

Gloria Agirrerekin hernaniarrak

13 agosto 2019

Donostiako Aste Nagusiko paleta larruzko txapelketa

                                                Galdos-HUIZI           3     -   1    Maiza-ARAIZTEGI.
Galdos-Huizi bikotea finalerako sailkatu da. San Roke egunean,abuztuak 16, jokatuko dute finala.
Bihar asteazkena jokatuko da beste finalerdia Isasmendi-Saez // Irazustabarrena-Erasun.

11 agosto 2019

Emakume kirolarien berdintasunagatik pala partidua Goizuetan


Ostegunean iritsi zen Goizuetara Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Aldarrikapen bikoitza egiteko ere aprobetxatu zuten, eta Tafallarako laguntza biltzek.
Ofizialtasunaren aldeko eskariarekin bat egiteaz gain, Goizuetako Kirolean Berdintasunez lan ildoari jarraituz, herriko eskolaren ondoan egindako murala aurkezteko aprobetxatu zuten; emakumea eta kirola irudikatzen dira bertan. Era berean, ondoren, Emakume Pilotarien Elkarteak antolatutako pala partiduarekin gozatzeko aukera izan zen.
Berdinduta ari tu ziren hasieratik, eta jokaldi ederrekin gozatzeko aukera izan zen. Mendi martxako parte hartzaileak gogotsu aritu ziren animatzen, oso nekatuta egon arren, etapa gogorra izan baitzen Sunbillatik Goizuetarakoa.

10 agosto 2019

Edurne eta Garbiñe Goiburuko txapeldunak

Giro ederrean ospatu ziran Andoaingo Goiburu auzoko jaiak. Pilota finalak abuztuaren 4 ean jokatu ziran.

22 julio 2019

Eider eta Kris Aranoko txapeldunak


Eider eta Kris izan dira aurtengo Santiyoko pala txapelketako txapeldunak.
Emozioa betetako partidua jokatu zuten. Urdinak ( Eider-Kris) 4-1 hasi zirangu aurretik baina gero 6-12 galtzen eta partidu osoa 2-3 tanto atzetik. Tantu oso borrokatuak denak eta emozioz gainezka. Publikoa erabat entregatuta. 21-18 jarri ziren aurretik gorriak baina urdinek ez zute namoreik eman eta 21-21 berdindu ondoren bi paretek eman zieten garaipena urdinei.
https://photos.app.goo.gl/sZq9um4vtYeoZjAA6  Finaleko azkeneko tantuaHirugarrenak Emeren eta Matane ama-alabak. 4.Naroa eta Amaia.

19 julio 2019

Hernaniarrak garaile Zarautzeko Frontoi txikiko pala txapelketan

Uztailaren 9an ekin zioten Emakumezkoen Frontoi Txikiko XI. Paleta Txapelketari, eta ostegun arratsaldean amaitu zuten hiru lehia ezberdinekin: esku pilota partida berezi bat, hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida eta finala.
Jende andana bildu zen Frontoi Txikin emakumezkoen pilota eta paleta partiduez gozatzeko. Lehen partidan, esku pilotakoan, Zubizarreta eta Barroka bergararrak nagusitu ziren Agirre eta Zubizarretaren aurka, 18 eta 13, eta jarraian, zarauztarrek ezin izan zuten Paleta Txapelketako hirugarren postua eskuratu; Paredes eta Echavek 22 eta 30 galdu zuten Iraola eta Manterolaren kontra. Ondoren, finalean, Alaitz Tejedorrek jokatu behar izan zuen Idoia bere amaren partez, Maitane Sarobe bikotearekin. Aldaketa ongi etorri zitzaien antza, erraz irabazi zuten-eta: 30 eta 14, Arzallus eta Aizpururen aurka.

UROLA KOSTA.HITZA tik jasotako berria.

ERLO telebistan finaleko bideoa
Partiduen bideoak: Uztailak 9 eta 11 eta Semifinalak(16) ta Finala(18)


                                  Aspaldikoak


18 julio 2019

Karmen egunean infantilak partidua


 
       Paletaz: Enara Macicior 22-19 Ane Kerejeta

 Eskuz: Manex Martin, Mattin Arluziaga, Julen  Deskarga eta Oier Garaiar.
Karmen eguna ospatzeko Kaxko elkarteak Tilosetan pilota partiduak antolatu ditu.
Izugarrizko beroarekin jokatu behar izan dute. Amaieran Joxe Marin hamaiketako ederra dastatu dute.

14 julio 2019

Asteburuan hernaniarrak bi finaletan


San Ferminetako Paleta larruzko finalean AMAIA IRAZUSTABARRENA eta Itsaso Erasun txapeldunak suertatu dira 3-1 Miren Larrarte eta Amaia ARAIZTEGI irabazita.

Larunbatean Uztailaren 13an Alegiko jaietan Amaia Irazustabarrena eta Itsaso Erasunek ezin izan zioten hasieran hartutako abantailari eutsi. 17-11 irabazten joanagatik, azkenean Maider Mendizabalen nagusitasunari eskera honek indartsu, Leire Galdosekin batera lortu zuten txapela jaztea. 25-24ko emaitzarekin bukatu zan partidua.

06 julio 2019

Aranon Santiyotako emakumezkoen txapelketa

 Aranoko Santiyotako txapelketan 6 bikote aritu dira. Sailkapeneko partiduak Uztailaren 6, larunbatean jokatu ziran goizez eta finalerdiak bazkal ondoren. Eguraldi eta giro ederra eduki zuten guztiek. Bazkaltzeko Kontsejupeko tabernan bildu ziran eta gero finalerdiak jokatzera.
Finalerako sailkatu diren bi bikoteak
PARTIDUEN EMAITZAK
16 RA
A MULTZOA
PARTIDAK BIK 1 BIK 2 BIK 3
BIK 1 16 11 15 16
BIK 2



16 5
BIK 3






2019 -ARANO -SANTIYUAK

BIK 1 EIDER-KRIS 2.
BIK 2 MAITANE-NAGORE 1.
BIK 3 IDOIA-IRATXE









EMAITZAK

A MULTZOA 1 2 16 11

2 3 16 5

1 3 15 16









PARTIDUEN EMAITZAK
16 RA
B MULTZOA
PARTIDAK BIK 1 BIK 2 BIK 3
BIK 1 10 16 16 7
BIK 2



16 5
BIK 3






2019 -ARANO -SANTIYUAK

BIK 1 AMAIA-NAROA 2.
BIK 2 MAITANE-EMEREN 1.
BIK 3 MARIJO-AIORA









EMAITZAK

B MULTZOA 1 2 10 16

2 3 16 5

1 3 16 7









UZTAILAK 06ean
FINALERDIAK EIDER-KRIS 22 11 MAITANE-EMEREN
MAITANE-NAGORE 22 7 AMAIA-NAROA
UZTAILAK 21ean
FINALA EIDER-KRIS   22    21 MAITANE-NAGORE
3. 4. AMAIA-NAROA

MAITANE-EMEREN

01 julio 2019

Antiguon hernaniarrak txapeldunak

Ekiñe eta Eiderrek Antiguoko txapelketa irabazi dute. Txapelketa Eider eta Elik hasi zuten, baina azken honek min hartu zuen eta bere ordez Ekhine aritu da. Finalean partiduko erdikaldera arte oso berdinduak joan ziran, aurkariak defentsa oso ona erakutsi zuten. Partidua oso leiatua izan zan eta tantu onak ikusi ere. Emaitza 30-18 izan zan.

29 junio 2019

Epe.Emakume pilotarien elkartea


Gaur Azkoitian aurkeztu da EPE.

BERRIA tik jasotakoa:
Emakume Pilotarien Elkartea aurkeztu dute gaur, pilotaren munduan berdintasuna bultzatu eta "jarduera profesional batera" jauzi egiteko. Aurkezpenean adierazi dutenez, emakumeen eskuzko pilotak "hazkunde nabarmena" izan du eta "arrakasta lortzen ari da gizartean", baina gorakada hori ez da pilotarien jardunerako baldintzetan islatu.
"Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte baino ez gara, jokoan soilik oinarritzen da gure jarduna. Gehienetan, ez dugu irabazi ekonomikorik jasotzen, nahiz eta txapelketa batzuetan diru-sarrerak egon", adierazi dute. Egoera horren aurrean, "emakumeen pilota egituratzeko" eta emakumeen pilota "duinago eta justuago bat" lortzeko, elkartea sortzea erabaki dute. "Guk izan nahi dugu gure etorkizunaren jabe, eta emakumeen pilotari orain arte eman ez zaion bultzada ematea da gure helburua".
Bestalde, elkarteko kideek azaldu dute paletako jokamoldeek ez dutela emakumeen esku pilotaren adinako hazkunderik izan, nahiz eta jokamolde horietako pilotariak "munduko hoberenetakoak" izan.
Elkarteak jakinarazi du bere helburuak gauzatzeko, hitzarmenak adosten ahaleginduko dela emakumeen pilota sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin.

18 junio 2019

16 junio 2019

Custom torneoa paleta larruzko emakumezkoen finala

 Miribillako Bizkaia pilotalekuan jokatu zan Custom Emakumezkoen paleta larruzko torneoko finala.
AMAIA IRAZUSTABARRENA-Maddi MENDIZABAL 1-3 Martin-Murga.
Txapelketa honetan 6 bikoteek hartu dute parte.

14 junio 2019

Kiroldegiko Emakumeen pala txapelketa


Hiru egun segidan jokatu dituzte partiduak Kiroldegiko pilotalekuan. Bikote bakoitzak 3 partidu jokatu dituzte. Laugarren sailkatuak (Amaia,Arantxa) hiru partiduak ordu betekoak jokatu dituzte.
Sei bikotek hartu dute parte txapelketan.
Garaileak Tejedor ahizpak izan dira.

10 junio 2019

Tilos 7 pasako Finalak

 Larunbatean Finalak jokatu zituzten pilotariak.


Kronikatik jasota:
Emozio eta afiziorik ez zen falta izan larunbat arratsaldean Tilosetan. Bete egin zen zen­bait momentutan fronto­ia, eta gogor jokatu zuten finalista guztiek Tilos 7 Pa­sa­ko Txa­pela jantzeko. Baina, azkenean, sorpresa gutxi izan zen.
Aurreneko mailan, Aiheko Zubimendik iaz galdutako txa­pela berreskuratu zuen, orain­goan Endika Ramosekin jokatuta; 22-17 irabazi zieten Zabala eta Undari.
Nesken mailan, berriz, Ga­razi Urdangarin eta Ekhiñe Ba­lerdik bigarrenez jantzi zu­ten txapela, iaz bezala, berriro ere Urien eta Otaegiri irabazita; oraingoan, 22 eta 13.
Bigarren mailako finalean, partidu berdindua espero zen, eta azkenean, 22 eta 14, Josu eta Alex gailendu zitzaizkien Legarreta eta Olazabali.
Azken partidua maila he­rri­koieko finala izan zen, eta beteranoak izan ziren gazteen aurrean nagusi; Bidegain eta Izoztegik irabazi zieten 22 eta 16, Garmendia eta Elo­se­gi­ri.
Sariak banatuta, iluntzean bukatu zuten eguna.

08 junio 2019

Pala eskolako finalak Tilosetan

Giro bikainarekin amaitu dira pala eskolako jarduerak. Atzo Tilosetan finalak jokatu ziran. Aurretik neska alebinen topaketa ospatu zan. Etorritako guztiek saritxoa eraman zuten pozik.

2019ko ekaina07
Joana-Alaitz2517Laia-Naia-Ane
June 1015Intza
Garazi1505Maialen