junio 17, 2022

Nesken Gomazko Paleta Txapelketa Adunan

 

 Enara eta Izaro Txapeldunak

 Gaur, ekainak 17an jokatu da 2022. kadete eta jubenil mailako nesken finala.

Hamar bikote aritu dira leian bikoteak klub desberdinetakoak osatuta izan dira. Txapelketa borobila izan da kadete-jubenil mailako nesketntzat. Antolatzaileek oso ongi asmatu dute bikoteak osatzen eta horregatik partidu orekatuak jokatu dira. Haseran ez zegoen faborito garbirik, finalerdiak oso estuak izan ziran eta finalean aurkari bat gehiago izan dute, beroa ,hain zuzen ere. Dena dela, pilotariak gustora aritu dirala nabarmendu dute. Ea txapelketa honek segida baduen beste urteetan.

Pilotariak Aduna, Billabona, Hernani, Zumaia eta Elorrioko taldeetan dabiltzan kadete eta jubenil mailakoak izan dira.