Mostrando entradas con la etiqueta hondarbi. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta hondarbi. Mostrar todas las entradas

15 junio 2024

Hondarbin paleta larruz

 EMEKI elkarteak gonbidatuta gaur eguerdi aldean partida jokatu dute Jostaldi pilota lekuan Hernanin aritzen diren lau pilotariak:

GORRIZ: Amaia Irazustabarrena Jauregi eta Maider Huici Izagirre.

URDINEZ: Leire Galdos Cardeñoso(Oiartzun) eta Garazi Eizmendi Iribar(Aia)

Gaur larruzko paleta partida zirraragarria jokatu da Hondarbin, hiru setetara zabaldu dena. Hona hemen gertatutakoaren laburpena
Lehen seta: Talde gorriko jokalariak nagusi izan dira hasieratik eta lehen seta irabazi dute.
Bigarren seta: Jokoa parekatuagoa bihurtu da, baina azkenean talde gorria nagusitu da. Set horretan, pilota puskatu eginda.

Hirugarren seta: Pilota berri batekin, talde urdinak aurrea hartu dute hasieran. Azkenean, ordea, jokalari gorriek markagailua irauli eta seta irabaztea lortu dute, partidako garaipena eskuratuz.

Partida ederra eta goi mailakoa izan da, eta ikusleak airean eduki ditu amaierara arte. Bi taldeek euren kalitatea eta konpromisoa erakutsi dute, Hondarbiko zaleei kirol ikuskizun bikaina eskainiz. Txalo zaparrada batean amaitu izan da partida eta bertako aisialdiko paletan aritzen diren lagunekin pilotariak argazkia atara dute. Mila esker EMEKI pilotariei larruz jokatzeko aukera eskeintzeagatik.

09 octubre 2023

Emakume Palisten Topaketa Inklusiboa

 Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan Irailak 30 ean hogeita lau emakume elkartu ziran frontoian. Goizean zehar hainbat jarduerak burutu zituzten: jolasak, partidotxoak, hamaiketakoa. Bikain pasa zuten bertaratutakoak.


Monitoreen artean hiru pilotari hernaniarrak aritu ziren: A.Kerejeta, G.tijero eta E.Macicior.



04 enero 2021

Hondarbin, herriko emakumeak plazara atera ditu Emekik


Emakumeen V. Pala Txapelketaren inguruko dokumentala eta 'Antzina eta Gaur' emakume erreferenteen gaineko liburua aurkeztu zituzten abenduaren 21ean elkarteko kideek.

Bertan izan ziren, 1995. urtean I. Pala txapelketaren antolakuntzan aritu zen Garbiñe Tijero eta orduko txapelketan parte hartu zuen, Ixabel Alkain, pilotari hondarbitarra.

Albistea irakurtzeko klik egin BIDASOKO HITZA.

Txapelketa 1995. urtean hasi eta 1998.ean eten behar izan zan, "alardeko" kontuak tarteko. Aurten ordea garai hartako pilotariak beraiek "Emekiren" eskutik berreskuratu ahal izan dute eta 2020. urteko martxoaren 7an burutu ziran finalak.

Argazki gehiago HEMEN

2020-03-07 V.Paleta Txapelketa


 Hernaniarrek urte guzti horietan parte hartu izan dute.

1995- Maiatza 1996
1997-02-22 1998-03-07    

08 febrero 2020

orain dala 25 urte hasitakoari segida EMEKIk Hondarbin

1995.urtean maiatzean Hondarbiko Soroetako pilotalekuan eman zitzaion 1. emakumeen pala txapelketari hasiera. Beste hiru urteetan izan zuen segida, azkena 1998 ko irailean izan zan, alardeko giro nahasiaren ondorioz erabaki zuten orduntxe etetea.
Gaur, 2020ko otsailaren 8an ordea, txapelketa horri segida emanez, V. Emakumeen pala txapelketa berriz antolatu dute orduan hasi zutenek (EMEKI taldeko kideek). Martxoaren 7an jokatuko dira finalak.
Gaur jokatutako partidak:
Orain dela 25 urte jokatu zutenetatik, gaur hiruk parte hartu dute (Goizuetarrak ta Hernaniarra).
1995
                                               1996
1997
1998
Gipuzkoako HITZAN txapelketaburuzko aipamena

01 enero 2019

Aisia taldeko emakumeen topaketa Hondarribin

2023ko IrailAK 2an giro ederrean Hondarbiko Jostaldi pilotalekuan aisialdia taldeko bi dozena emakume bildu ziran.

Topaketaren helburua aisialdian dabiltzanak elkar ezagutzea, izerdi pixka bat bota eta ongi pasatzea izan zan. Helburua bikain lortu zela aitortu zuten bertaratutakoak.

Monitoreen lanetan hiru hernaniarrak aritu ziran: A.Kerejeta, G.Tijero eta E.Macicior.