26 marzo 2022

Pituren aldeko jaialdian paleta larruz

 

Gaur, Hernaniko pilotalekuan elkartasunezko jaialdia eskeini diote, Pituri, ELA gaixotasuna daukanari eta frontoia lepo betetzea lortu dute. Izugarrizko animazioa egon da, aspaldi ez genuen Hernaniko frontoia beteta ikusi. Aurreneko partidan neskak paleta larruz aritu dira: Gorriz Amaia Irazustabarrena Jauregi eta Ariane Arrieta Intxaurrondo eta Urdinez Leire Galdos eta Maider Huizi, ikustaldi polita eskeini dute.

Mutiletan bi hernaniar Paul Ojuel eta Markel Lizeaga , Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi ren aurka aritu dira. Etxekoak lortu dute garaipena partidu horretan.

KRONIKATIK jasota:

Elkartasun borobila festa antolatu zuten urtarrilean, eta oraingo honetan, martxoari amaiera emateko, Elkartasun pelota jaialdia antolatu dute, ELA gaixotasuna daukan Luis Montero Martinez Pitu bizilagunari laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Iritxi da jaialdirako zita, eta gaur arratsaldeko 17:30etan hasiko dira partiduak. Hasteko, emakumeen pala partiduarekin girotuko da jaialdia. Irazustabarrenak eta Arrietak indarrak neurtuko dituzte Galdos eta Huiziren aurka, paleta larruz. Eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da, eskuz: aurrez aurre izango dira Bengoetxea VIa eta Goñi II profesional ohiak, eta Ojuel eta Lizeaga hernaniarrak.