EGUN HISTORIKOA HERNANIKO PALISTENTZAT
Gaur goizean jokatu dira Gipuzkoako Ezker Hormako paleta gomazko finalak, emakumezkoen txapelketari dagozkionak. Hiru mailatan (jubenilak, 2.maila eta 1.maila) jokatu dute Hernaniko ordezkariek, eta hiruretan ere txapeldun izan dira.
Jubeniletan (Enara Macicior eta Ane Kerejeta), 2.mailan (Ainhoa Urien eta Eli Gutierrez) eta 1.mailan (Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta). Jubenil mailan bigarrenak izan dira Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea.
Une historikoa da hau Hernaniko pala taldearentzat, hiru mailatan txapela lortuta, Hernanin emakumezkoen palak duen indarra nabarmen geratu da. Klubeko guztiok egiten dugun isilpeko lanaren isla dira gaurko txapelak, eta ziur, hemendik aurrera etorriko direnak. Hernani, emakumeak eta pala, sekula baino indartsuago elkar hartuta.

EMAITZAK
2021ko APIRILAREN 11ean
|
 |
| HERNANI 4 | 30 | 16 | HERNANI 2
|
 |
| HERNANI 2 | 30 | 12 | SUBERRI |
 |
| HERNANI 1 | 30 | 22 | SUBERRI 3
|
URUMEAKO KRONIKATIK jasota:
Egun historikoa bizi izan zuten igandean Hernaniko palistek.
Gipuzkoako Ezker Hormako paleta gomazko emakumezkoen final guztiak
irabazi dituzte hernaniarrek, eta, beraz, hiru txapelak Hernanin geratu
dira. Igandean, Hernaniko frontoian jokatu ziren finalak hiru mailetan
eta hiruretan ere txapeldun irten ziren etxekoak. Oso partidu politak
ikusi ziren. Jubeniletan Enara Macicior eta Ane Kerejetak jantzi zuten
txapela taldekide diren Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxeari 30-16
irabazi eta gero. Hernaniarren arteko final bakarra zen eta ziurtatuta
zegoen, beraz, txapela hernaniarrek janztea. Macicior eta Kerejetak
pronostikoak bete zituzten eta txapelketa guztian zehar erakutsi duten
bezala, bikote sendoena osatu dute.
Bigarren mailan Ainhoa Urien eta Eli Gutierrezek jantzi zuten txapela
Su-Berriko Lasarte eta Aranburi 30-12 irabazita. Partidu erraza izan
zuten hernaniarrek, garaipen erosoa lortuz.
Lehenengo mailan Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta izan ziren
garaileak Su-Berriren kontra 30-22 irabazita. Final zirraragarria izan
zen. 7-0 aurreratu ziren hernaniarrak eta partzial horri esker irabazi
zutela esan daiteke. Hernaniarrak 26 tantora iristerakoan aurkariak
lasaitu eta abantaila mozten hasi ziren, baina ez zuten lortu
markagailua iraultzea. Lau palistak oso maila altuan aritu ziren.