Mostrando entradas con la etiqueta GRAVNI. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta GRAVNI. Mostrar todas las entradas

07 mayo 2023

GRABNIko finaletan hernaniarrak

 Hernaniarrak 4 finaletan hartu dute parte eta bietan irabazi.

Ostiralean, maiatzaren 5ean Miren Goikoetxea eta Leire Galdosek garaipena lortu zuten trinketean ARABAKO taldearen aurka 30-27. Hautatzailea Maider Mendizabal izan dute.

Gomazko paletan jubenil eta 22-azpi mailan BIZKAIKO taldeak izan dira hobeak. Jubeniletan Maddi Iriondo eta ane Kerejetak jokatu zuten eta sub22-an Enara Macicior Nagore Muruarekin.

Nagusi mailan Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek NAFARROAko taldearen aurka irabazi zuten

Maider Mendizabalek  txapelketa honetan bere ezker paretako pilotari ibilbideari agur esaten dio. Denboraldi honetako bost txapelketa nagusiak irabazita (Gipuzkoa,Euskal-Herria,Elitea, Etxarri Aranaz eta GRABNI ) esan dio agur. Oso denboraldi bikaina osatu du 46 urterekin.

Hala ere, Maider segituko du Gipuzkoako federazioarentzako teknikari lanak egiten.

15 marzo 2023

GRABNIn parte hartzeko Gipuzkoako selekzioa

 

Aste buru honetan hasiko da GRABNI Txapelketa. Selekzioen txapelketa izaten da; Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko lurraldeak parte hartzen dute.

Hernaniko zortzi pilotari izan dira hautatuak: Ane Kerejeta, Irati Miner, Enara Macicior, Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi, Maddi Iriondo, Joana Tolaretxipi, Miren Goikoetxea.

Egitaraua:

DATA ETXEKOA-Kanpokoa
Martxoak 19 : Iparralde-GIPUZKOA
Martxoak 26 : GIPUZKOA-Araba
Apirilak 2:
Errioxa-GIPUZKOA
Apirilak 16 : GIPUZKOA-Nafarroa
Apirilak 23 :Bizkaia-GIPUZKOA
Apirilak 30 :      FINALERDIAK
Maiatzak 7 :      FINALAK:Araban

01 mayo 2022

2022. GRABNIko Finalak Gasteizen


 Apirilak 30 eta Maiatzak 1ean Gasteizen Euskal pilotako modalitate guztien finalak jokatu dira.

Gomazko paletan bi hernaniarrak nagusi Gipuzkoa ordezkatzen finalean Bizkaiari 30-24 irabazita.


 


03 abril 2022

2022. GRABNIko jardunalida Hernanin

 GRABNI txapelketaren 3.jardunaldia paleta gomaz Hernanin jokatu zen.

2022ko Apirilaren 23an
Jubenil maila
GIPUZKOA2030BIZKAIA
22azpi maila
GIPUZKOA0830BIZKAIA
Nagusiak
GIPUZKOA3023BIZKAIA

04 mayo 2019

Gipuzkoa GRABNIko garaile emakume nagusietan eta 22urte azpikoetan Paleta Goman




Biriatun jokatu dira emakumezkoen paleta gomako  finalak. Neska nagusi mailan GIPUZKOA garaile ARABARI 30-9 irabazita. Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek jokatu dute Gipuzkoako ordezkari gisa.
22 urte azpikoetan GIPUZKOA 30-19 ARABA. 

14 abril 2019

GRABNIKO aurreneko faseko azken partiduak

GIPUZKOA-ARABA partiduak jokatu dira aste buru honetan.
Ezker Horman Amaia Irabustabarrena eta Maider Mendizabalek atzo Anoetan jokatutako partiduan 30-12 ko garaipena lortu zuten.

Gaur ordea trinketean Garazi Urdangarin eta Ekhine Balerdi 22-30 galdu dute gazte mailan.
Nagusi mailan asko zegoen jokoan, irabazten zuenak finalerdietarako sailkatzen zan. Gipuzkoarrak oso ondo hasi dira baina azkenean Arabarrek berdinketa 29-29 ra iritsita partidua irabaztea lortu dute. Hori horrela, Gipuzkoarrak amaitu dituzte aurtengo GRABNIko partiduak trinketean.

2019ko apirilak 14
IRURAKO Ametsa trinketea
Gazteak
GIPUZKOA2230ARABA
Nagusiak
GIPUZKOA2510ARABA

06 mayo 2018

GRAVNIko finalak Gasteizen

ezker horman GIPUZKOA (Irazustabarrena,Mendizabal) 30-18 ARABA
 Trinketean Jubenil Mailan IPARRALDE 30-27 GIPUZKOA (Tejedor-Galdos)


29 abril 2018

GRAVNI trinketeko finalerdiak Iruran

2018ko apirilak 29 FINALERDIAK
                              NAFARROA2030GIPUZKOA A.Tejedor-L.Galdos
NAFARROA3025GIPUZKOA M.Huizi-A.Arrieta

14 abril 2018

GRAVNI Trinketean Gasteizen

2018ko apirilak 14
Astronomos trinketean
Jubenilak
ARABA
Lantagrana, Torres
1730GIPUZKOA
Tejedor, Galdos
Nagusiak
ARABA
Martin,Saez
3023GIPUZKOA
Gokoetxea, Arrieta

09 abril 2018

GRAVNIko trinketeko partidak Iruran

Igandean jokatu ziran trinketeko partiduak Iparraldearen aurka.


2018ko apirilak 8
Jubenilak
GIPUZKOA:Galdos,Aizpuru2630IPARRALDE
Azpi-22
GIPUZKOA:Erasun,Araiztegi1630IPARRALDE
Nagusiak

GIPUZKOA:Gokioetxea,Mendizabal3023IPARRALDE

29 abril 2017

GRAVNI Trinketean sub22 taldea GIPUZKOA txapelduna

Emaitza GIPUZKOA 30-22 IPARRALDE.
Amaia Araiztegi eta Maider Huizi hernaniarrak ordezkatu dute Gipuzkoa garaipena lortuz.

28 marzo 2012

GRAVNeko egutegia

Martxoaren 10-11an, jarri zen abian Federazioen Arteko GRAVN Txapelketaren aurtengo edizioa. Izenak berak dioen bezala Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Pilota Federazioak arituko dira lehian nor baino nor. Txapelketa hau ezker horman zein trinketean jokatzen da, jokamolde anitzetan eta hiru mailatan (gazteak, 22 azpikoak eta nagusiak).

Txapelketa hiru fasetan banatuko da:
  • sailkapen ligaxka (martxoaren 11tik apirilaren 15era)
  • finalerdiak (apirilaren 22ko asteburuan)
  • finalak (apirilaren 29 eta maiatzaren 6ko asteburuetan)
Hona hemen Gipuzkoako selekzioarekin arituko direnen ligaxkako egutegiaren berri:
  • Martxoak 10-11: Nafarroa-Gipuzkoa
  • Martxoak 17-18: Gipuzkoa-Errioxa
  • Martxoak 24-25: Atsedena
  • Martxoak 31-Apirilak 1: Bizkaia-Gipuzkoa
  • Apirilak 14-15: Gipuzkoa-Araba