Mostrando entradas con la etiqueta Iñauteriak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Iñauteriak. Mostrar todas las entradas

09 marzo 2025

Iñauterietako pilota jaialdia Hernanin: azkartasuna eta emozioa frontoian

 

Hernaniko Iñauterietako jaietan pilota jaialdi berezia ospatu zen, nahiz eta espero baino ikusle gutxiago hurbildu frontoira. Bi partida jokatu ziren: lehenik, nesken paleta goma modalitatean, eta ondoren, mutilen eskuzko norgehiagoka.

Nesken partidua oso azkarra izan zen, aurrelariek erakustaldi bikaina eskaini baitzuten. Tanto ikusgarriak egin zituzten, eta haien joko bizkorrak frontoiko giroa berotu zuen. Hasieran paleta larruz jokatzeko asmoa bazegoen ere, hurrengo egunean finalerdiak zituzten paleta gomaz, eta bi modalitateak nahastea ez zen egokitzat jo.

Ondoren, mutilen eskuzko partida izan zen. Nahiz eta ikusle kopurua apala izan, bertaratutakoek kirolari guztien ahalegina eta kalitate handiko jokoak txalotu zituzten.

25 febrero 2022

Iñauterietan partidu mixtoa

 Gaur ostiral mehean, kiroldegian neska-mutilen arteko gomazko paleta partidu zirarragarria ikusteko aukera izandugu. Markagailuak  hainbat berdinekta izan du, azkeneko txanpan bazirudien gorriak aurrea hartuko ziela partiduari eta azkeneko berdinketa urdinek lortuta, garaipena beraientzat izan da.

Maider HUIZI-Alain AGIRRE 25-24 Ander ARANDIA-Amaia IRAZUSTABARRENA