mayo 29, 2022

Emakume palisten eguna

Aurten lehenengoz, Hernanin, Emakume Palisten eguna ospatu da. Aisialdi taldean aritzen diren emakumeez gain besteak gonbidatu dira  12 pilotariz osatutako txapelketa azkarra jokatzeko.

Goizeko 11etan bikoteak osatzeko zozketa egin da. Bikote bakoitzak bost partidu jokatu ditu , bost minutukoak. Denak denen aurka aritu dir; guztira 15 partida osatuz. Ondoren finalerdia jokatu da eta azkenik finala. Giro onean aritu dira palistak goizean zehar eta denak jaso dute saria.


SAILKAPENA:

1. Josune-Arantxa

2. Axpi-Kala

3.Lurdes-Ainhoa