José León Chapartegui de Macachín, La Pampa Euskal Etxearen 50. urteurreneko ospakizunen barruan, irailaren 26an Emakumeen Paleta Pilota Topaketa ospatu zen José León Chapartegui Trinketean.
Euskadiko federazioaren eskutik bertan izan dira lau pilotari euskaldunak: Nahia Eizmendi (Aia),Naroa Saez(Laudio) eta gasteizko Olatz eta Naroa Zulaika ahizpak. Esperientzi izugarria izan da euskaldun pilotari gazte hauentzat.
Lau taldeen arteko txapelketa burutu zuten (hiru bikote eta beste taldea hiru pilotariz osatutakoa baitzen).
Hanna Goytiño eta Cinthia Fernández izan ziren Txapeldunak.
