Mostrando entradas con la etiqueta paleta-larruz. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta paleta-larruz. Mostrar todas las entradas

26 diciembre 2025

Paleta Larruz kluben arteko 1.Txapelketan Hernaniarrak garaile

Gaur Hernaniko udal pilotalekuan jokatu da Ezker Hormako Kluben Arteko 1. Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako emakumeen finala, giro polita eta jendetsuan.

HERNANI 1eko bikoteak, Irazustabarrena-Galdos, nagusitasunez irabazi du finala, 35-16ko emaitzarekin, txapelketako partida guztiak irabazita txapeldun borobilak bihurtuz.

Bigarren postuan amaitu dute Eizmendi-Kerejetak, lan txukuna eginda, Nahia Eizmendik oso ongi lagundu baitio Kerejetari, nahiz eta gorriek erraz jokatu duten eta partidua ondo kontrolatu duten.

Amaieran, lau pilotariek adierazi dute pilotak bixi xamarrak irten zaizkiela.

Gipuzkoako txapelketako 1.faseko sailkapena:
Finalerdian HERNANI2   35-33  OIANGU Partidu zirarragarria izan zan.




11 agosto 2025

Ordiziako festetan paleta larruzko finalak

 Uztailak 25ean jokatu ziren larruzko paletako 5 final.

Etorkizunekoen mailako partida estu joan zen. 30-25eko emaitzaz Telmo Martin zumaiarrake ta Aner Rekondo hernaniarrak jantzi zuten txapela. Telmo Carballo zumaiarrak eta Aritz Maiora olaberriarrak gogor saiatu arren, ezin izan zien Aner atzelariaren joari eutsi.


Emakumezkoetan partida ez zen nahi bezain orekatua izan. Beste konpromezu batzuk tarteko ezin izan zen finalean azaldu Miren Larrarte bidaniarra eta zuzendaritzak Uxue Olano altzotarraren aldeko apostua egin zuen, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Nagore Murua altzotarrarren aurka egiteko. Nola nahi ere, azken hauen aldekoa izan zen amaierako emaitza. 35-19.

07 diciembre 2024

Ordizian finalerdietan

 Atzo jokatu ziren bi finalerdi. Nahiko goraberatsua izan zen jarduna pilotalekuaren egoeragatik. Lehenengo partidua hasi ta 12-10 zijoaztenean ,eten egin zen frontoiko hezetasunagatik. Ia ordu bete beranduago jarraitu zuten partiduek:


2024ko Abenduaren 6an
Lopez-IRAZUSTABARRENA3529MACICIOR-Balerdi
Zubeltzu-GALDOS3534Aroa-Alaba

Finala datorren larunbatean Abenduaren 14ean jokatuko da 12etatik aurrera.

23 noviembre 2024

Ordizia saria paleta larruz

 Aurkezpen bideoa

Joan den astean abiatu zen 1.emakumezkoen Ordizia Hiria Txapelketa paleta larruz.

Guztira 8 bikoteek ari dira parte hartzen lauko bi multzoetan banatuta. Ligilako fasean hiru partidu jokatuko dituzte eta multzoko bi onenak sailkatuko dira finalerdiak jokatzeko.


2024ko Azaroaren 23an
1.Partida
Agirre-KEREJETA3522Aizpurua-Olano
2.Partida
MAZIZIOR-Balerdi2335Zubeltzu-GALDOS

16 junio 2024

I. Urrezko palaren txapelketa Mungian

 Finala Ekainaren 16ean jokatu da. 

Lehen seta talde gorriakirabazi zuen Amaia Irazustabarrena hernaniar nabarmenaren jokaldiei esker.

Bigarren setean, talde gorriak akatsak egin zituen eta talde urdina suspertuta  seta irabazi zuen.

Hirugarren setean, gorriek aurrea hartu zuten hasieran, baina talde urdinak 11-9ko emaitzarekin berdintzea lortu zuen. Azkenik, urdinek hirugarren seta irabazita lortu zuten txapelketa. Azken seta hau txapelketa guztiko set onena esan daiteke izan zela, sekulako jokaldiak,defentsa... erakutsi zuten lau pilotariek.


I. Antxin Ezquerro memorialean Amaia Irazustabarrena txapelduna


Hilaren 8an jokatu zituzten Antxin Ezkerro Memorialeko lehen partidak, eta larunbat honetan amaituko da aurtengo txapelketa. Orotara, hiru kategoriatako partidak izango dira Madalensoron:

  • 17 urte azpikoak paleta larruz: Landetako Léo Etchessahar, Bearnoko Louison Chauvin eta Zumaiako Joel Martin eta Aritz Garikanok finalerdietako ligaxka jokatuko dute larunbatean, 09:00etan. Lehen bi sailkatuek 16:00etan jokatuko dute finala.
  • Neska seniorrak paleta larruz: Haizea Salanueva gasteiztarrak eta Amaia Irazustabarrena hernaniarrak jokatuko dute finala gazteenen finalaren ondoren.
 

Ekainaren 15 ean jokatu ziren arratsaldean finalak. Amaiak irabazi zuen 25-13 emaitzarekin.

Gure jokalariak garaile Paueko Nazioarteko Txapelketan

Amaia Irazustabarrena eta Leire Galdos garaile PAUn.
Gure pilotariak gonbidatuak izan ziren Martxoako 29-30asteburuan txapelketa jokatzeko. Lau taldeek hartu zuten parte. Garaipen honek gure jokalarien lan nekeza eta grina islatzen du, baita gure talde teknikoaren, senideen eta jarraitzaileen baldintzarik gabeko babesa ere. Arrakasta hau ez da domina bat bakarrik, etorkizuneko jokalari belaunaldi guztientzako inspirazioa baizik.

15 junio 2024

Hondarbin paleta larruz

 EMEKI elkarteak gonbidatuta gaur eguerdi aldean partida jokatu dute Jostaldi pilota lekuan Hernanin aritzen diren lau pilotariak:

GORRIZ: Amaia Irazustabarrena Jauregi eta Maider Huici Izagirre.

URDINEZ: Leire Galdos Cardeñoso(Oiartzun) eta Garazi Eizmendi Iribar(Aia)

Gaur larruzko paleta partida zirraragarria jokatu da Hondarbin, hiru setetara zabaldu dena. Hona hemen gertatutakoaren laburpena
Lehen seta: Talde gorriko jokalariak nagusi izan dira hasieratik eta lehen seta irabazi dute.
Bigarren seta: Jokoa parekatuagoa bihurtu da, baina azkenean talde gorria nagusitu da. Set horretan, pilota puskatu eginda.

Hirugarren seta: Pilota berri batekin, talde urdinak aurrea hartu dute hasieran. Azkenean, ordea, jokalari gorriek markagailua irauli eta seta irabaztea lortu dute, partidako garaipena eskuratuz.

Partida ederra eta goi mailakoa izan da, eta ikusleak airean eduki ditu amaierara arte. Bi taldeek euren kalitatea eta konpromisoa erakutsi dute, Hondarbiko zaleei kirol ikuskizun bikaina eskainiz. Txalo zaparrada batean amaitu izan da partida eta bertako aisialdiko paletan aritzen diren lagunekin pilotariak argazkia atara dute. Mila esker EMEKI pilotariei larruz jokatzeko aukera eskeintzeagatik.

27 abril 2024

Bizkaia torneoan ligako azken jardunaldia

 Erabakita geratu da Maiatzaren 5ean jokatuko den finala.

Apirilak 26ean jokatutako bi partiduak 3 jokuetara jokatu behar izan ziran. Joku bakoitza 12 tantora jokatzen da. Hala ere, gorriz jokatu zutenak sailkatu dira finalerako.

2024ko Apirilaren26an. 
BIZKAIA FRONTOIAN
AMAIA RAZUSTABARRENA-LEIRE GALDOS21Saez-etxaniz
Martin-Gorostiaga21
Salanueva-Ardanaz

20 abril 2024

Bizkaia torneoa paleta larruz

 

Emakumezkoen Larruzko Pilotako VI Bizkaia Paleta Txapelketa

Lau bikotek jokatuko dute VI. Bizkaia Larruzko Paleta Txapelketa: Amaia Irazustabarrenak eta Leire Galdosek; Haizea Salanuevak eta Maider Ardanazek; Nagore Martinek eta Paula Gorostiagak; eta, azkenik, Naroa Saezek eta Leire Etxanizek.

Txapelketa apirilaren 12an hasiko da 18:30etan eta Bizkaia Frontoian burutuko da. Alde batetik, Irazustabarrena eta Galdos, Salanueva eta Ardanazen aurka; eta, bestetik, N. Martin eta Gorostiaga, Saez-Etxanizen aurka.

Torneoak apirilaren 19an eta 26an jarraituko du, baita 18:30etan ere, eta finala maiatzaren 5ean jokatuko da, 12:00etan.

Seigarren Emakumezkoen Larruzko Pilotako Bizkaia Paleta Torneoak palistei euren mutilen aukera berdinak eskaini nahi dizkie.


Irazustabarrena-Galdos 2 - 0 Salanueva-Ardanaz Martin-Gorostiaga 2-0 Saez-Etxaniz

 Saez-Etxaniz 0 - 2 Salanueva-Ardanaz. Irazustabarrena-Galdos 0-2 Martin-Gorostiaga



07 mayo 2023

V.Larruzko Paletako Bizkaia Torneoko finala

 Maiatzak 5ean jokatu zen arratsaldean finala. 


Txapeldunak, Uxue Murillo eta Miriam Arrillaga. Bigarrenak Amaia Irazustabarena eta Paula Gorostiaga.

Hirugarren seta jokatu behar izan zuten. aurrenekoan urdinak oso errz eta azkar irabazi zuten; bigarrenean berriz gorriek eta hirugarren setean lortu zuten garaipena urdinek.

10 abril 2023

V.Paleta Larruzko Bizkaia txapelketa

 

Goi mailako zortzi palistek Emakumezkoen Larruzko Pilotako V. Bizkaia Paleta Txapelketa jokatuko dute apirilaren 14tik maiatzaren 5era Bizkaia Frontoian.

Atzelariak: Arrillaga, Erasun, Gorostiaga, Zulaika

Aurrelariak: Amaia Irazustabarrena, Galdos, Murillo, Saez.

11 septiembre 2022

Udan paleta larruz

Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena udan larruzko paletaz aritu dira. Emaitzak ez dira izan esperotakoak bi txapelketa nagusietan bigarrenak geratu baitira bata zein bestea.

Bilboko aste nagusiko torneoan Amaia Irazustabarrena- Itsaso Erasunekin batera 2-1 galdu zuten finala Nagore Martin eta Leire Etxanizen aurka Bilboko Bizkaia pilotalekuan.

Udako Tourra paleta larruz Innpalak antolatuta. Txapeldunak Leire Galdós oiartzuarra eta Itxaso Erasun zizurkildarra .Bigarrenak Maider Huizi eta Naroa Saez orozkoarra. Finala Plentzian jokatu zan.



 

26 marzo 2022

Pituren aldeko jaialdian paleta larruz

 

Gaur, Hernaniko pilotalekuan elkartasunezko jaialdia eskeini diote, Pituri, ELA gaixotasuna daukanari eta frontoia lepo betetzea lortu dute. Izugarrizko animazioa egon da, aspaldi ez genuen Hernaniko frontoia beteta ikusi. Aurreneko partidan neskak paleta larruz aritu dira: Gorriz Amaia Irazustabarrena Jauregi eta Ariane Arrieta Intxaurrondo eta Urdinez Leire Galdos eta Maider Huizi, ikustaldi polita eskeini dute.

Mutiletan bi hernaniar Paul Ojuel eta Markel Lizeaga , Oinatz Bengoetxea eta Mikel Goñi ren aurka aritu dira. Etxekoak lortu dute garaipena partidu horretan.

KRONIKATIK jasota:

Elkartasun borobila festa antolatu zuten urtarrilean, eta oraingo honetan, martxoari amaiera emateko, Elkartasun pelota jaialdia antolatu dute, ELA gaixotasuna daukan Luis Montero Martinez Pitu bizilagunari laguntza ekonomikoa emateko helburuarekin. Iritxi da jaialdirako zita, eta gaur arratsaldeko 17:30etan hasiko dira partiduak. Hasteko, emakumeen pala partiduarekin girotuko da jaialdia. Irazustabarrenak eta Arrietak indarrak neurtuko dituzte Galdos eta Huiziren aurka, paleta larruz. Eta ondoren, gizonezkoen txanda izango da, eskuz: aurrez aurre izango dira Bengoetxea VIa eta Goñi II profesional ohiak, eta Ojuel eta Lizeaga hernaniarrak.

 

30 enero 2022

Huizi eta Martin IV.Bizkaia torneoko txapeldunak

 Maider Huizi eta Nagore Martin emakumezkoen IV. Paleta Larruzko Bizkaia torneoko txapeldunak izan dira. Txapelketako partidu guztiak irabazi dituzte. Bigarrenak Amaia Irazustabarrena eta Leire Etxaniz izan dira. 


2022ko Urtarrilaren 30ean
Leire Galdos-Itsaso Erasun
2--1Uxue Agirresarobe-Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena-Leire Etxaniz
1--2Nagore Martin - Maider Huizi

Amaia Irazustabarrenari finaleko pilotari onenaren saria eman diote.