04 mayo 2025
GRABNI 2025: Hernaniko ordezkarien parte-hartzea Mendizorrotzan
16 marzo 2025
GRABNIko 1.Jardunaldia
| 2025ko Martxoaren 15an | |||
| Jubenilak | |||
| GIPUZKOA:Aldazabal,Ugartemendia | 21 | 30 | NAFARROA:Larraza,Zabalza |
| 22 Azpi | |||
| GIPUZKOA:Macicior,Kerejeta | 23 | 30 | NAFARROA: Purroy,Eguzkiza |
| Nagusiak | |||
| GIPZUKOA:Irazustabarrena,Eizmendi | 22 | 30 | NAFARROA:Salanueva,Ardanaz |
Atzo, martxoaren 16an, GRABNI txapelketaren lehen jardunaldia jokatu zen Gipuzkoan, Gipuzkoa eta Nafarroako selekzioen artean. Nafarroako taldeak erakustaldi bikaina eskaini zuen, hiru mailetan nagusitasuna erakutsiz eta partida guztiak irabaziz.
Gipuzkoako selekzioan, bertako klubetako pilotariek parte hartu zuten. Nahiz eta partidak lehiatuak izan, Nafarroako taldeak sendotasun handiagoa erakutsi zuen eta garaile atera zen maila guztietan.
Aipagarria da Nafarroako selekzioaren indarra, GRABNI txapelketarako 50 talde aurkeztu baitituzte, parte-hartze handiena duen federazioa izanik. Honek argi uzten du Nafarroako pilota-maila altua eta txapelketa honetan duten lehiakortasuna.
Laburbilduz, lehen jardunaldiak Nafarroaren nagusitasuna erakutsi du, baina txapelketak aurrera jarraitzen du eta ikusteko dago nola garatuko diren hurrengo jardunaldiak.
OHARRA: Abadiñon, 2025eko martxoaren 14a
Euskadiko Pilota Federazioak bere jarrera adierazi nahi du Espainiako Pilota Federazioak eta Kubako Euskal Pilotako Federazioak gure erakundearen eta Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren (NEPF) aurka Kiroletako Arbitraje Auzitegian (KAA) aurkeztu duten salaketaren ondorioz sortu den egoeraren aurrean.
NEPFk berriki jakinarazi du ez duela baimentzen ordezkaritza espainiarra duten pilotariek txapelketa ofizialetan parte hartzea, eta, praktikan, horrek Espainiako Pilota Federazioa eta haren baitan dauden federazioak, hala nola Nafarroako Euskal Pilota Federazioa eta Errioxako Pilota Federazioa, NEPFren babespean antolatutako lehiaketetatik kanpo uztea ekarri du. Testuinguru honetan, NEPFko kide iragankor gisa, irizpide bera aplikatu behar dugu gure txapelketetan, koherentzia eta erantzukizun osoz jokatzeko, eta erakundean dugun kide izaera arriskuan jar dezakeen edozein erabaki saihesteko.
Elkarlana eta irtenbideak bilatzeko asmoz, atzo, 18:00etan, Errioxako Pilota Federazioa eta 19:00etan Nafarroako Euskal Pilota Federazioa bilera batera deitu genituen Gasteizen.
Errioxako Pilota Federazioa bilerara etorri zen, eta egoera sakon aztertu zen, baina ez zen lortu jarrera argirik hartzea. Ondorioz, eta NEPFk ezarritako irizpideei jarraituz, ezin izan genuen onartu GRABNI Txapelketan parte hartzea.
Bestalde, Nafarroako Euskal Pilota Federazioarekin izandako bilerak aukera eman zuen jarrerak trukatzeko eta egoera argitzeko. Gure testuingurua azaldu ondoren, ulermena eta elkarrizketarako prestutasuna erakutsi zuten. GRABNI Txapelketarako Nafarroako Federazioaren aurkezpenean egindako adierazpenak begi onez ikusi dira, hori dela eta, GABNI Txapelketan parte hartuko du.
Argi utzi nahi dugu ez dela gure borondatez hartutako erabakia, baizik eta Espainiako Pilota Federazioak KAAn Euskadiko Euskal Pilota Federazioaren aurka aurkeztutako salaketaren ondorio zuzena. Salaketa honek egoera konplexua sortu du, eta ardura handiz jokatu behar dugu, NEPFn gure kide izateko eskubidea arriskuan ez jartzeko. Hala ere, gure helburua pilotarien eta euskal pilotaren alde lan egitea da, beti ere haien garapena eta hazkundea bermatzeko baldintzarik onenak eskainiz.
Etorkizunean, Errioxako Pilota Federazioarekin lankidetza berreskuratzeko baldintza egokiak sortuko direlakoan gaude, betiere nazioarteko araudiekin bat datorren esparru instituzional batean.
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAZIOKO ZUZENDARITZA BATZORDEA
09 marzo 2025
Gure pilotariak GRABNI txapelketan aukeratuak izan dira
27 abril 2024
GRABNIKO txapelketan finalerdiak
Zorionak taldeari garaipen ikusgarri honengatik! Hauen entrenatzailea den Maider Mendizabali ere.
07 mayo 2023
GRABNIko finaletan hernaniarrak
Hernaniarrak 4 finaletan hartu dute parte eta bietan irabazi.
Ostiralean, maiatzaren 5ean Miren Goikoetxea eta Leire Galdosek garaipena lortu zuten trinketean ARABAKO taldearen aurka 30-27. Hautatzailea Maider Mendizabal izan dute.
Gomazko paletan jubenil eta 22-azpi mailan BIZKAIKO taldeak izan dira hobeak. Jubeniletan Maddi Iriondo eta ane Kerejetak jokatu zuten eta sub22-an Enara Macicior Nagore Muruarekin.
Nagusi mailan Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabalek NAFARROAko taldearen aurka irabazi zuten
Maider Mendizabalek txapelketa honetan bere ezker paretako pilotari ibilbideari agur esaten dio. Denboraldi honetako bost txapelketa nagusiak irabazita (Gipuzkoa,Euskal-Herria,Elitea, Etxarri Aranaz eta GRABNI ) esan dio agur. Oso denboraldi bikaina osatu du 46 urterekin.
Hala ere, Maider segituko du Gipuzkoako federazioarentzako teknikari lanak egiten.
15 marzo 2023
GRABNIn parte hartzeko Gipuzkoako selekzioa
Aste buru honetan hasiko da GRABNI Txapelketa. Selekzioen txapelketa izaten da; Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia, Nafarroa eta Iparraldeko lurraldeak parte hartzen dute.
Hernaniko zortzi pilotari izan dira hautatuak: Ane Kerejeta, Irati Miner, Enara Macicior, Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi, Maddi Iriondo, Joana Tolaretxipi, Miren Goikoetxea.
Egitaraua:
| DATA | ETXEKOA-Kanpokoa |
|---|---|
| Martxoak 19 : | Iparralde-GIPUZKOA |
| Martxoak 26 : | GIPUZKOA-Araba |
| Apirilak 2: | Errioxa-GIPUZKOA |
| Apirilak 16 : | GIPUZKOA-Nafarroa |
| Apirilak 23 : | Bizkaia-GIPUZKOA |
| Apirilak 30 : | FINALERDIAK |
| Maiatzak 7 : | FINALAK:Araban |









.jpeg)






