Mostrando entradas con la etiqueta sanantoniyo. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sanantoniyo. Mostrar todas las entradas

16 junio 2024

San Antoniyoko partida Iñatzun

 

Ereñozun, San Antoniyoko jaietako partidan lau gazte aritu dira:

Enara Macicior-Ane Kerejeta hernaniarrak  // Nahia Eizmendi(Aia)-Nagore Murua(Alegi)

Hernaniarrak errez egiten zituzten tantoak oso irristarkor zegoen pilotalekuan, urdinek berriz ez ziren egokitu frontoira.

13 junio 2022

San Antoniyuak, Ereñotzun

 

Jendetza batu zen igandean Ereñotzuko frontoian, Hernaniko palisten partiduaz gozatzeko. Eta gozatu, gozatu zuten bertaratu zirenek, lau pilotariek ikuskizun paregabea eman zutelako.
Enara Mazizior eta Ane Kerejeta indartsu hasi ziren, Ainhoa Urien eta Ekhiñe Balerdi, aldiz, hotz sartu ziren partidura eta huts asko egin zituzten.
Gorputza izerditu ahala, ordea, partidua parekatu egin zen, eta tanto politak egin zituzten lau pilotariek. Markagailua parekatuta egon zen partidu guztian zehar, eta horrek publikoaren animoak sustatu zituen.
Azkenerako, Enara Mazizior eta Ane Kerejetak 25 eta 22 irabazi zuten. Emaitzak emaitza, jaietako giro onaren parte izan zen partidua, eta ikusleek zein pilotariek gozatu zuten.

15 junio 2018

San Antoniyo bezpera Iñatzun

Aurten San Antonioko festetan egiten den umeen pilota ekitaldia Ereñozuko pilotalekuan ( beste urteetan Ugaldetxon ) jokatu dira.
 Partidu txukuna jokatu zuten:

Enara-Maddi 22-17 Garazi-Ane

13 junio 2016

San Antoniyuak Iñatzun

Aurten ere emakumeak aukera izan dute Ereñozuko "San Antonio" jaietan partidua jokatzeko.

2016ko Ekainak 12, EREÑOZU
ARAIZTEGI-HUIZI2022GOIKOETXEA-ARRIETA

15 junio 2011

Ereñozuko festetan

Ugaldetxoko frontoian Iñatzuko azkeneko egunean pilota partiduak izan ziran Ekainak 14 asteartez.