Mostrando entradas con la etiqueta Sakana. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Sakana. Mostrar todas las entradas

30 diciembre 2023

Etxarri Aranatzen Sakana txapelketako finalak

 Azaroan hasi zen txapelketa eta Abenduaren 23an jokatu ziren finalak.

Arrakasta handiko txapelketa izan da , 68 pilotarik hartu dute parte aurten; pottokak, usoak, tximeletak, kattagorriak , 1.maila eta elite mailetan hain zuzen ere.

2004. urteaz geroztik Hernaniko pilotariren batek jokatzen du hutsik egin gabe; aurten 1.mailan 3 aritu dira (Tolaretxipi, Kerejeta eta Mazizior) eta elite mailan 4 (Irazustabarrena, Galdos, Eizmendi, Otxoa).

2023ko Abenduaren 23an
1.Mailan
Aizpeolea-Sarasibar1825MACICIOR-Larraza
Elite mailan
GALDOS-Ruiz de Azua1625Murillo-EIZMENDI

24 diciembre 2022

Etxarri Aranatzeko 2022.Finalak

Giro ezin hobea Gure Pilota elkarteak antolatutako 18.paleta goma txapelketaren finaletan. Frontoia jendez beteta eta izugarrizko animazioa. Txapelketa honetan maila guztietako neskek hartu dute parte.

1.mailako finala oso ona izan da, ia akatsik gabeko partidua, tantoi ikusgarriak burutu dute laurak.

Eliteko partidua berriz 9-19 ko emaitza irauli dute Urdinek. Azkenean, Maider Mendizabalen esperientziari esker, partidua irabaztea lortu dute. 

Maider Mendizabalaren azkeneko partaidetza izan da aurtengoa, urte guzti hauetan eduki dugu final gehienetan eta azkenean txapelakin amaitu du. Ohorezko aurreskua eta hainbat oparitxo eskeini die Gure Pilotako kideek. Zorionak eman behar diogu Gure Pilota elkarteari urtez urte txapelketa hau aurrera eramateko egiten duen ahaleginagatik.

2022ko Abenduaren 24an
1.maila
ENARA MACICIOR,Naroa Otxoa252515Nahia Eizmendi,Lusarreta
Elite maila
Uxue Murilo,Paula Gorostiaga24
25Haizea Salanueva,Maider Mendizabal



2022. Abenduan kronika.eus- etik jasota:

Partidu haundia jokatuta, Sakanako Txapelketa irabazi du Enara Maciciorrek, Naroa Otxoarekin

Hernaniarrak eta etxarri aranaztarrak 25-15 irabazi zuten final ikusgarria, Eizmendiren eta Lusarretaren kontra, joan den larunbatean.

Txapelketa ofizialen etena aprobetxatuz, Sakanako Txapelketan aritu dira Enara Macicior eta Ane Kerejeta palista hernaniarrak. Eta urtea ezin hobeto bukatzeko baliatu du aurrenekoak: txapelarekin bueltatu da Macicior, Naroa Otxoa etxarri aranaztarrarekin nagusituta.

Joan den larunbatean jokatu zituzten txapelketako finalak, Etxarri Aranatzen. Lehenengo mailako finala jokatu zuten Maciciorrek eta Otxoak, Nahia Eizmendiren eta Andrea Lusarretaren kontra. Ikusgarria izan zen partidua, eta maila ederrean aritu ziren lau finalistak, oso serio aritu eta sekulako tantoak jokatuta. Baina, denen artean, bereziki nabarmendu zen hernaniarra: tanto ikaragarriak lortu zituen berak. Azkenean, 25-15 nagusitu ziren Macicior eta Otxoa, markagailuak erakusten duena baino partidu ederragoan.

Horrela, txapelketa bikaina borobildu zuten Maciciorrek eta Otxoak. Ligaxkan, bere multzoko lider bukatu zuten, bi partiduak irabazita. Eta semifinaletan, Ane Kerejeta eta Leire Artazkoz menderatu zituzten (25-18), finalerako txartela lortzeko.

Larunbatekoa izan zen, gainera, Maider Mendizabal anoetarraren azkeneko partidua Sakanako Txapelketan, eta txapelarekin esan zion agur: 24-25 irabazi zuen eliteko finala, Haizea Salanuevarekin, Uxue Murilloren eta Paula Gorostiagaren kontra. Bukaeran, omenaldia egin zioten palistek eta Gure Pilota elkarteak.

 


 

18 diciembre 2022

Etxarri Aranatzeko finalerdiak

 Gure Pilota elkarteak 2004. urteaz geroztik antolatzen du emakumezkoen paleta txapelketa maila txiki txikienatik elite mailaraino; hau da txitoak, tximeletak, kattagorriak, usoak, pottokak, 1.maila eta elite maila.

2022ko Abenduaren 18an
1.maila
L.Artazkoz, ANE KEREJETA
1825ENARA MACICIOR, N.Otxoa
Elite maila
Zulaika,Ardanaz18
25Murillo,Gorostiaga

1.mailako partidua oso orekatua izan da, edozeinek irabazi zezakeen;bai bikote batek, zein besteak 4 punturen aldeko abantaila edukitzea lortu dute partiduan zehar.


 

11 diciembre 2022

Etxarri Aranazeko txapelketan hernaniarrak aurrera

 

Atzoko garaipenarekin Enara Macicior eta Naroa Otxoa(Etxarri-Aranaz)ligaxkako sailkapenean aurreneko postua lortu dute. Hori horrela finalerdiak jokatzeko sailkatu dira.
Ane Kereketa eta Leire Artarkoz(Soraure-NA)ek gaurko partidua 23-25 galdu dute eta taldeko bigarren postuan sailkatu dira. Hauek ere finalerdia jokatuko dute datorren astean.

Finalerdian bi hernaniarrek topo egingo dute; hortaz, hernaiarren bat finalean izango dugu.

28 diciembre 2019

Sakanako txapelketako finalak


Etxarri Aranazen jokatu dira hainbat mailetako finalak XV. txapelketa honetan. Nagusi mailan oso partidu onak ikusi dira. Indarra oso nabarmena eta garrantzitsua izan da atzean; aurrelariek ere, joku ikusgarria eskaini dute.
2019ko ABENDUAK 28
FINALAK
2.maila
Olatz ZULAIKA- Naroa Otxoa2730EKHINE BALERDI-Paula Gorostiaga
1.maila
Uxue Murillo-Irati Igoa3020A.IRAZUSTABARRENA-Leire Azanza

22 diciembre 2019

Sakanako txapelketan finalerdiak

2019ko Abenduak 21
FINALERDIAK
1.MAILA

IRAZUSTABARRENA-Azanza3029
Irati Saragueta-Maite Ruiz de Larramendi

2.MAILA
EKHINE BALERDI-Paula Gorostiaga
30  19Elai Gomez-Andrea Lusarreta
Enara MAZIZIOR-Uxue Mendinueta10   30OLATZ ZULAIKA-Naroa Otxoa

13 diciembre 2019

Sakanako txapelketa

Hernaniarrak parte hartzen ari dira aurten ere. Jada 15 urte pasa dira Etxarri Aranazen topaketa hartatik eta beti egon da pilotari hernaniarren bat txapelketa horretan jokatzen. Aurten lau dabiltza.
Ekhine, Ane, Enara eta Amaia.
Arbizun 2019-XII-8
                                    Uxue Murillo-Irati   Igoa3027
A. IRAZUSTABARRENA-Leire Azanza
Etxarri Aranaz 2019-XII-13
ENARA MAZIZIOR-Uxue Mendinueta3021Izaro Arbizu-ANE KEREJETA

31 diciembre 2018

Sakanako txapelketan ere garaile




Urtea bukatzeko, Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizik Sakanako txapelketa ere irabazi dute. Bi egunetan hiru finaletan aritu dira eta bi garaipen lortu dituzte.

Etxarri Aranazeko finalean aurkariak Ane Isasmendi Gasteiztarra eta Leire Etxaniz Bizkaitarra izan dute. Haseran oso paretsu ibili ondoren, hernaniarrak aurrea hartu eta bost tantuko bentajari eustea lortu dute amaiera arte. Emaitza 25-16 izan delarik.

01 diciembre 2018

IV. Gure Pilota SAKANA Txapelketa

 Bihar hasiko da Etxarri Aranazeko Gure Pilota elkarteak antolatutako paletazko txapelketa.

SAKANAKO II. EMAKUMEZKOEN PALA TXAPELKETA
A taldea:
1-Murillo-Erasun
2-Aristorena-Ruiz de larramendi
3-Isasmendi-Etxaniz
B taldea
1-Igoa-Mendizabal
2-Larrarte-Arrieta
3-Irazustabarrena-Huizi

1.jardunaldia (abenduak 2 igandea, 11.00h)
1-murillo-erasun/ isasmendi-etxaniz
2-larrarte-arrieta  21-25 irazustabarrena-huizi
2.jardunaldia (abenduak 6osteguna 18.00h)
1-irazustabarrena-huizi 25-20  igoa-mendizabal
2-isasmendi-etxaniz/ aristorena- ruiz de larramendi
3.jardunaldia (abenduak 16igandea 11.00h)
1-Aristorena-ruiz de larramendi/ murillo-erasun
2-Igoa-mendizabal/ larrarte- arrieta
4. Jardunaldia (abenduak 23igandea, 11.00h)
Aurre finala
5.jardunaldia (abenduak 30, 12.00h)
Finala

17 diciembre 2015

I.Gure Pilota SAKANA txapelketa

PARRTEHARTZAILEAK


EGUTEGIA
1. JARDUNALDIA
6 IGANDEA 10.30h
MURILLO-GABIRONDO/ GOIKOETXEA-LASA
MURUA-ARDANAZ/ ARRIZABALAGA-PAROT
GARMENDIA-R.LARRAMENDI/ MENDIZABAL-IRAZUSTABARRENA
8 ASTEARTEA 19.00h
MARTIN-HUIZI/ARAIZTEGI-BORDAGARAY

2. JARDUNALDIA
12 LARUNBATA 19.00
GOIKOETXEA-LASA/ IGOA-ARGAIN
DOMINGO 13 IGANDEA 10.30h
MENDIZABAL-IRAZUSTABARRENA/ MUNETA-ETXANIZ
ARRIZABALAGA-PAROT/ OTAEGI-MAIZA
ARAIZTEGI-BORDAGARAY/ ARISTORENA-ARRIETA

3. JARDUNALDIA
20 IGANDEA 10.00
ARISTORENA-ARRIETA/ MARTIN-HUIZI
IGOA-ARGAIN/ MURILLO-GABIRONDO
OTAEGI-MAIZA/ MURUA-ARDANAZ
MUNETA-ETXANIZ/ GARMENDIA-R.LARRAMENDI

4. JARDUNALDIA
27 IGANDEA 11.00
Talde bakoitzeko bikote hoberena sailkatuko da finalerako.