Mostrando entradas con la etiqueta 14-15. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 14-15. Mostrar todas las entradas

28 septiembre 2019

Emakumezkoen Gipuzkoako txapelketa asteburu honetan abiatu da

Hernanin Nagusi mailan 3 talde arituko dira; bi talde 2.mailan et talde bat 1.mailan.
Kadeteak berriz 3 talde eta Jubenil mailako txapelketan arituko dira.
Aste honetako emaitzak ondorengoak:
25-18 LAGUNAK HERNANI Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila
30-24 HERNANI SU-BERRI 1 Gomazko paleta neska nagusiak - 1. maila
18-30 HERNANI 2 HERNANI 1 Gomazko paleta neska nagusiak - 2. maila
24-30 HERNANI 1 INTXURRE 1 Gomazko paleta neska jubenilak
30-23 HERNANI 2 ZUMAIA Gomazko paleta neska jubenilak

GIPUZKOAKO TXAPELKETA
1.maila
2.maila
Intxurre - Hernani 1
Zumaia - Hernani 2

24 julio 2015

Emakume Raketistei omenaldia Oreretan

Emakume Raketista Profesionalei izandakoek omenaldia jaso zuten Oreretan.

Hori horrela, Fanderian dagoen pilotalekuari AGUSTINA OTAOLA izena eman diote. Garai batean 800 erraketista profesionalak zeuden; 15 urteekin joaten ziran Madrilera.

Omenaldian parte hartu zuten lau pilotariak antzinako raketistaz jantzita.

  Erakustaldiaren bideoa

ETB-ko bideoa 

 

Maider Mendizabal
Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena
Maritxu Housset


21 julio 2015

Maider eta Amaia Bigarrenak Palentzian

Estatuko selekzioarekin ari dira 3 hernaniarrak. Joan dan asteburuan Palentzian Espainiako 22 urte azpiko F30m-ko txapelketa jokatu zan.Txapelketa hontako partaideak selekzioarekin aukeratuak daudenak izan dira.

Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi bigarrenak eta Miren Goikoetxea eta Rebeca Contin ( Nafarra) berriz hirugarrenak.
Txapeldunak Valentzia eta Kanarietako Lidia Simon -Izaskun Rodriguez
Laister jakingo da zeintzuk jokatuko duten 22 urte azpiko munduko txapelketa

19 julio 2015

Mendizabal eta Arrieta Oberenaren Nazio arteko txapeldunak

Oberenaren 75 urteurren honetan nazio arteko txapelketa antolatu dute.


 Informazio gehiago HEMEN

Finaleko emaitza:
Maider Mendizabal(Anoeta) eta Ariane Arrieta (Hernani)
30 -21
Haizea Zamora(Iruña)-Bea Andueza(Etxauri).

Bederatzi bikoteek hartu dute parte txapelketan.
finalerdietako emaitzak
Mendizabal Arrieta3022Aristorena-Bordagaray
Zamora-Andueza3015Etchelecu-Araiztegi

Haizea Zamora y Beatriz Andueza por 30-2

12 julio 2015

Amaia eta Maider Europako Txapeldunak F30ean

Aste buruan jokatu da F30 eko Europako txapelketa Toledon.
Txapeldunak: Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal
Bigarrenak: Frantzia

06 julio 2015

2015 Femina Tourreko txapeldunak Iprraldekoak



PAUen Femina Tour 2015 Finala: Beroara ( 38º ) ongien egokitu zirenak lortu zuten garaipena. Emakumezkoetan Iparralde Txapeldun eta Gipuzkoa bigarren.
Kakoa bigarren setean egon zan, Gipuzkoarrak 7-9 ( 10era izaten dira setak eta 3 irabazten dituenak lortzen du garaipena) zijoazten eta bazirudien set hori berea izango zela. Baina hezetasun ugari, beroa, haize falta eta pala ezin ongi eutsita, set hori Iparraldeka atera zuen aurrera 10-9. Hirugarren seta oso oso berdidua joan zan. Ordurako pilotariak blai eginda zeuden. Iparraldekoak modalitate hori Gipuzkoarrak baino hobeto ezagutzen dutela antzematen da. Kontutan hartuta Gipuzkoarrak joan dan urtean izan zutela hartu emana modalitate horrekin, esan daiteke Gipuzkoarrak oso maila ona dutela.
Eskaera bat: Pauen 36 metroko pilotalekua 30 metrotan bihurtzeko oso sistema erraza daukate. Ea noizko etortzen dan Gipuzkoara eta etekin handiagoa ateratzen diegun emakumeak pilotalekuei.

Gizonezkoetan berriz, Gipuzkoa txapeldun eta Iparralde bigarren. Bi partiduak ordu bete baijo gehiagoko iraupena eduki zuten. Gipuzkoarrak beti atzetik joan ziran baina 2 setetara berdindu ondoren, beroaren eraginez, denak blai inda zeuden eta, azkeneko seta Gipuzkoak lortu zuen.
Beti bezela, Frantzian ere ea noiz datorren berdintasuna. Gizonezkoei sari gehiago eman baitzieten.
Partidua hementxe:

03 julio 2015

02 julio 2015

Hiru hernaniarrak 22Azpiko munduko txapelketako aurreselekzioan

Estatuko selekzioko entrenamendu saioak egiten ari dira hiru hernaniarrak.
Aurten jokatuko baita Munduko 22 urte azpiko txapelketa PALENTZIAN.

Aurreneko bi entrenamendu saioak Valentzian eduki zituzten, oraingoan uztailaren 16-17an Palentzian arituko dira;hain zuzen ere, mundiala jokatuko den sede berean.

Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi eta Miren Goikoetxea dira pilotariak.
Argazkian, frontenis eta F30 rako aurreselekzionatuta dauden jokalariak. Ekainak 26-27-28an Valentzian egon zirenerakoa.

Pau 2015 Femina Tour-eko Finalean

Amaia Irazustabarrena ( hernaniarra) eta Maider Mendizabal (anoetarra) osatutako bikotea Finalerako sailkatu dira PAU FEMINA TOUR Txapelketan. Paleta Goma F30 modalitatean ari dira.
Txapelketa Apirilaren 27 an hasi zan eta Uztailaren 3an amaituko da.
Munduko txapeldunak diren Amaia Etxaleku eta Maritxu Housset izango dituzte aurrez aurre Gipuzkoarrek finalean.

 Finalaurdenetan Frantziako bikoteari 3 - 0 irabazi zioten
Finalerdiko poartiduan 2-0 irabazten joan ondoren azkenea 2 set gehiago jokatu behar izan zuten eta 3-1 eko emaitza lortu zuten Nafarrtarren aurka ( Aristorena-Ruiz de Larramendi)


16 junio 2015

Umeen San Joan Pala Txapelketako Finalak Tilosetan

Euriak atsedena hartu zuen atzo Ekainaren 15ean arratsaldeko 5etan umeen finalak Tilosetan jokatu ahal izateko.


Benjaminen tantu bat:
Alebinen tantu bat:
SAILKAPENA:

KIMU mailan ( Benjamin)

Txapelduna: Ane Kerejeta
Azpitxapelduna: Maddi Iriondo
Hirugrrena: Joana Tolaretxipi

ALEBIN Mailan:

Txapelduna: Garazi Urdangarin:
Azpitxapelduna: Ekain Mitxelena
Hirugarrena: Antxe Sagastiberri

HAUR Mailan ( Infantilak)

Txapelduna: Janire Etxeberria
Azpitxapelduna: Lierni Tolosa.
Hirugarrena: Intza Etxeberria

Argazki gehiago HEMEN

Tilos 7 Pasako Finalak bi pilotalekuetan

Larunbatean jokatu ziran Tilos 7 Pasa txapelketako Finalak.

Hasi Tilosetako pilotalekuan hasi ziran baina azkeneko partidua Kiroldegikoan jokatu behar izan zan euri zaparradagatik.

Finaleko Argazki gehiago  ikusteko:HEMEN

Aurten bigarren mailan, hiru neska animatu dira talde mixtoak osatuz jokatzen. Eta lan ona egin dutela esan daiteke, kontutan hartuz pilota pixuagoarekin jokatu behar izan dutela.




13 junio 2015

Trinketeko EmP Finalak Gaskan

Atzo jokatu ziran EmP Trinkete txapelketako finalak Gaskako Trinketean. Ikuslego dexente bildu zan eta oso giro onean jokatu ziran partiduak.

Argazkiak ikusteko HEMEN

Bi partiduak oso orekatuak eta borrokatuak, azken momentura arte ez baitzegoen argi zein izango zan garaile. Hona hemen emaitzak:

2015ko ekainak 12, GASKA (Donostia) 19:00
2.Maila
A.Garcia(Hernai)-I.Otaegi(Asteasu)3028G.Tijero(Hernani)-A.Maiza(Zizurkil)
1.Maila
M.Aburuza(Zizurkil)-A.Araiztegi(Mallabia) 3029E.Perez-A.Arrieta (biak hernaniarrak)

12 junio 2015

Tilos 7 pasako Finalak Ekainaren 12an







Eguraldiaren iragarpen txarragatik, Tilos 7 pasako finalak goizeko 10etan  jokatuko dira Tilos ( edo Ezkiaga pasealekuko )eko pilotaleku irekian.

10 junio 2015

San Joan umeen paleta txapelketaren finalak Ekainak 15 ean





Tilosetako pilotalekuan jokatuko dira arratsaldeko 17:00 etan. Eguraldi txarrarekin, asteartera pasako dira.
Astelehenean partiduak amaitutakoan KIXKAL tabernak luntxa eskeiniko die parte hartzaileei.

Argazkian "kimu" mailako jokalari batzuk ( sei falta baitira )




Hiru mailetan jokatuko dira partidak:
KIMU MAILA
Ane Kerejeta
Maddi Iriondo
ALEBIN MAILA
Garazi Urdangarin
Ekain Mitxelena
HAUR MAILA
Lierni Tolosa
Janire Etxeberria

28 mayo 2015

Urumea Ikastolako finalak

Aste honetan jokatu dira Urumea Ikastolako pilotako finalak:

Aurten eguraldiak ez du gehiegi lagundu; hainbat egunetan atzeratu behar izan dira saioak.

17 mayo 2015

F30 modalitateko Estatuko Txapeldunak Maider eta Amaia



30 metroko pilotalekuko modalitatean Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal Estatuko txapeldunak izan dira.
Bertan parte hartu dute ere Miren Goikoetxea eta Maider Huizi hernaniarrak.
Txapelketa ostirala 15ean hasi zan eta 17ra arte iraundu du.

16 mayo 2015

Gipuzkoako Eskolarteko Paletako Finalak

Astigarragako pilotalekuan jokatu dira Gipuzkoako Eskolarteko paletako finalak.
Alebin mailan jokatutako partidak oso oso lehiatuak izan dira.


ARGAZKIAK HEMEN