Mostrando entradas con la etiqueta raketistak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta raketistak. Mostrar todas las entradas

23 marzo 2018

Raketisten erakustaldia Hernanin

Jarduera fisikoa eta Kirolaren Nazioarteko Eguna apirilaren 6an izango dela eta, Raketistak Lehen eta Orain Kultur Elkarteak antolatzen duen ekimena ekarriko dute Hernanira. Pilotari hauek ekarpen garrantzitsua egin diote kirolari, emakumearen kirolari bereziki, eta, hala ere, erabat ezezaguna da. Emakume horiek kirolaren Historian merezi duten lekua eta garrantzia ematen lagundu nahi du Hernaniko udalak.

Raketisten elkarteak helburu horrekin prestatu du ekimen hau, eta Hernanin ere bat egiten du asmo horrekin, emakumeok kirolaren historian izan duten eta duten garrantzia ikusgarri bihurtzeko helburuarekin, alegia.-
Ekimenak hiru ardatz izango ditu:
1. Erakusketa: apirilaren 4-12ra, Biterin.
2. Raketisten partida: apirilaren 6an, 19:00etan, kiroldegiko frontoian.
3. Dokumentalaren emanaldia: apirilaren 12an, 19:00etan, Biterin.

1-Erakusketa. RAKETISTEN IBILBIDEA jasotzen du (1917-1980)
Frontoian jokatzen zuten emakume hauek mundu mailako lehen kirolari profesionalak izan ziren. Neska gazteak Madrilera joan eta bertan jokatzen zuten. Madrildik Ameriketara salto egin zuten batzuek eta neska horiek kobratzen zuten partidak jokatzeagatik. Euskal Herrian ez zituzten begi onez ikusten emakume aintzindari horiek, baina hemendik kanpo arrakasta handia lortu zuten.
2-Erakustaldia/partida
Euskal Herriko raketistek eskainiko duten partidan ikusi ahalko da nola jokatzen duten.
3-Dokumentala. RAKETISTAK LEHEN ETA ORAIN
Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten du. Ehunka emakume izan ziren raketista profesional Espainiar Estatuan nahiz Ameriketan propio zabaldutako frontoietan. Eta erabat ezkutuan egon da Euskal Herrian. Raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan.
Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, “Agustina”, “Ramonita”, “Asteasu”, “Emili”, “Soroa” eta “Larramendi I” emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri ematen dute. Amaia Irazustabarrena raketista hernaniarra bertan egongo da.

08 marzo 2018

Karmen Adarraga saria Raketistentzat

Aurten Erraketistak omendu dituzte sari horrekin. Gipuzkoako ERRAKETISTAK, emakumeen euskal kirolen aintzindari izan ziran; emekume kementsuak eta saiatuak, hesiak eta kritikak gainditu zituztenak. Euskal-Herrian emakume izateagatik itzalean gordeta egon zirenak; erraketista profesionalen ibilbidea 1917tik 1980ra iraun zuen. Gehiago jakiteko: ERRAKETISTAK.
CD Hernaniko Atletismo saileko emakumeak hurbildu ziren Larramendi, Soroa, Agustina Otaola(Errenteriko pilotalekuak bere izena hartu du) eta Txikita de Aizarna(Gloria) erraketistei zorionak ematera. Amaia Araiztegi ( "onewall" munduko txapelduna, gaur egungo erraketista bat) ere bertan izan zan. Laister Hernanin hauei buruzko dokumentala,erakusketa eta gaur egungo erraketisten partidu bat eskeiniko da.
Jon Juanes eta Ainhoa Palomok egiten ari diran lana sekulakoa da, izaugarrizko altxorra; ia ezerezetik abiatutako lana, orain dela hiru bat urte hasitakoa.

05 marzo 2018

Mallabian Raketa ta Paleta

Martxoak 4 ea, neska-mutilen arteko partidua jokatu zan Mallabian; neskak raketaz eta mutillak palaz aritu ziran.
AMAIA ARAIZTEGI-Antxin 35-- 31  SUSANA MUNETA-Orkatz

03 enero 2018

Ataunen 5.Gabonetako finalak

Abenduak 30ean jokatutako finalean Hernaniko Balerdi-Urdangarin bikote gazteak txapeldunorde Ataunen aurka 21-25 eko emaitzarekin.
Egun eta ia ordu berean Anoetako pilotalekuan Raketisten partida bat jokatu zan. Amaieran Maider Mendizabal pilotaria omen du zuen Anoeta herriak.


02 julio 2017

Raketistak Asteasun

Raketistak Lehen eta Orain elkarteak udaran zehar hainbat partidu eta kinielak antolatzen ari da; horien artean, gaur uztailak 2an Asteasuko jaietan. Elkartearen berri gehiago: Raketistak L.O
Herriko alaba den Miren Uzkudun,"Asteasu", raketista profesionala izandakoari omenalditxoa eginez jokatu dira kiniela eta partidu bat.
KINIELAN 10 tanto lortzeko norgehiagokan aritu dira Miren Larrarte (Bidania), Susana Muneta (Legaria), Amaia Irazustabarrena (Hernani), Amaia Araiztegi (Mallabia), Maria Sáez (Gasteiz) eta Nagore Martín (Gasteiz).
Kinieletan garailea Hernanirekin jokatzen duen Amaia Araiztegi izan da eta bigarrena Maria Saez. Ikuslegoa oso pozik kinielan apustua egiteko aukera izan duelako eta tanto politak ikusi direlako.
Partiduko garaileak urdinak Muneta-Araiztegi izan dira.

31 julio 2016

Raketistak

"Agustina Otaola raketista profesionala" pilotalekua jendez lepo zegoen. Ikuskizun politta eskeini zuten lau jokalariek.
2016ko uztailaren 24, Orereta 17:30
RAKETISTAK
https://picasaweb.google.com/115805670003677786354/1516Federatuak#6312040490411601618
Irazustabarrena-Martin3025Muneta-Saez
BIDEOA LAISTER

21 julio 2016

36 urte eta gero berriro Raketistak

Errenteriako “Agustina Otaola” frontoiaren lehen urtemuga ospatzeko uztailaren 24ean raketa partidua antolatu dute. 36 urte dira modalitate honetara azkenekoz jokatu zela. Puntako honako pilotari hauek arituko dira:
Amaia Irazustabarrena - Nagore Martín / Susana Muneta - Maria Sáez.
Arratsalde ederra pasako dugu, etor zaitez! (sarrera doakoa da).
Pilotak biltzen Hernaniko pala-eskolako bi kide izango dira bertan; Barrenetxea ahizpak hain zuzen.
Amaia Irazustabarrenari DVk eginiko elkarrizketa

24 julio 2015

Emakume Raketistei omenaldia Oreretan

Emakume Raketista Profesionalei izandakoek omenaldia jaso zuten Oreretan.

Hori horrela, Fanderian dagoen pilotalekuari AGUSTINA OTAOLA izena eman diote. Garai batean 800 erraketista profesionalak zeuden; 15 urteekin joaten ziran Madrilera.

Omenaldian parte hartu zuten lau pilotariak antzinako raketistaz jantzita.

  Erakustaldiaren bideoa

ETB-ko bideoa 

 

Maider Mendizabal
Ariane Arrieta
Amaia Irazustabarrena
Maritxu Housset