Mostrando entradas con la etiqueta mundiala. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta mundiala. Mostrar todas las entradas

03 noviembre 2019

Trinketeko Munduko kopa Oloron-Saint-Marie

Estatuko ordezkariak lau euskaldun izan dira: Ane Ibañez, Amaia Irazustabarrena,Nagore Martin eta Haizea Zamora. Brontzezko domiña lortu du taldeak. Taldeko bigarrenak geratu ziran eta Frantzia izan zuten aurkari finalerdietan. Hura galdu eta 3. 4. postua jokatzeko Arjentina izan zuten aurkari. Eta 3. setean 10-9  irabazi zuten.
A TALDEA          B TALDEA
FRANTZIA         ARGENTINA
MEXIKO         SPAINIA
TXILE         URUGUAY
KUBA          EEUU

19 enero 2019

2019. Txotx irekiera pilotaren esku

Etxekoak ditugu biak, sagardoa eta pelota»

URUMEAko KRONIKATIK JASOTA
Pelota mundua omendu zuten atzo, Hernaniko txotx irekieran, esku pelotako, palako eta erremonteko gonbidatuekin. Eta aurretik, modalitate bakoitzeko ordezkariak elkartu zituen Kronikak, Galarreta frontoian, pelotaz eta sagardoaz hitz egiteko: Garbiñe Tijero eta Amaia Irazustabarrena, Endika Barrenetxea, eta Rufino Rekalde.
KRONIKA pdf formatoan eskuratzeko sakatu HEMEN

Udaletxean bildu ziran omenaldia jaso zuten guztiak. Pala taldeak omendu nahi izan zituen mundialetan ibilitako pilotariak. Esku pilotak  aurreneko herriartekoa irabazi zuten jokalariak, pelotan erakusten ibilitakoak. Eta erremontean gaur egun suspertzeko lanetan daudenak izan ziran gonbidatuak.



Maider Huizi, Ariane Arrieta, Irati Ugalde, Ainhoa BerridI, Goiatz Mancisidor eta Amaia Araiztegi pilotariak F30, trinketean eta one wall ean aritu izan dira munduko txapelketetan.

Mundialetan aritutakoen berri ikusteko sakatu HEMEN 

Hernaniko emakume palisten histori pixka bat jakiteko HEMEN

AINHOA BERRIDI
1993 urtean Argentinan jokatu zuen trinketean

GOIATZ MANCISIDOR
-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.

IRATI UGALDE
2010 22urte azpiko selekzioarekin Argentina

AMAIA IRAZUSTABARRENA
22 urtez azpiko selekzioan hasi eta hortik aurrera 2013 Uruguay (4.), 2014 Mexiko (2.), 2015 Palentzia, 2016 Txile (3), 2018 Bartzelona (2.)

ARIANE ARRIETA
2017 Arjentina

MAIDER HUIZI
2015 Palentzia, 2016 Txile, 2017 Arjentina


21 octubre 2018

Amaia eta Maider munduko Azpitxapeldunak F30ean


Iparraldeko Frantziako talde ordezkariak diran Maritxu eta Aezkoaren aurka ezin izan zuten garaipena lortu Maider eta Amaiak finalean.Hortaz txapelketa ona jokatu ondoren, Munduko azpitxapeldunak dira gipuzkoarrak.


19 octubre 2018

Munduko txapelketan Finalerdiatan

 Amaia Irazustabarrena eta Maider Mendizabal finalerdietarako sailkatu dira.
Cubaren aurka   15-3,  15-6 irabazi
Uruguay en aurka 15-1, 15-0 irabazi
Frantziaren aurka 14-15,12-15 galdu.
Hori horrela, finalerdietarako 2. sailkatu bezela beste taldeko 1. sailkatuaren aurka jokatuko dute finalerdia. Orain 4 urteko finala errepikatuko da; orduan Mexiko munduko txapelduna izan zan.

Mexikoren aurka 9-15 galdu, 15-9 irabazi
Azkeneko Seta: 10-8 irabazi. Finalerako sailkatuak.

Tolosaldeko Atariak IDATZITA

13 octubre 2018

Pelotako Munduko Txapelketa Kronikan

URUMEAKO KRONIKATIK Jasota

Domina banarekin bueltatuko direla jarri dute kinieletan!


Pelotako Munduko Txapelketa hasiko da bihar, Bartzelonan; eta bertan izango dira Urumea bailarako hiru pelotari: Oier Gurutzealde astigartarra, eta Amaia Irazustabarrena eta Aitor Gorrotxategi
hernaniarrak: «luze egin da prestaketa guztia, eta jokatzen hasteko gogoz gaude denak». Pozik jaso zuten selekzioaren deia, eta irabazteko lehian egon nahi dute hiruek.

Gehiago irakurtzeko HEMEN

12 octubre 2018

2018ko Pilotako Mundiala Bartzelonan

Datorrean astean Urriak 15 etik 20 ra Bartzelonan Munduko Pilota Txapelketa jokatuko da. Maila handiko txapelketa izaten da batez ere pala,paleta eta trinketean.

Amaia Irazustabarrena Hernaniarrak parte hartuko du bertan, F30 eko modalitatean. Berarekin izango dira Maider Mendizabal Anoetarra eta Ingrid Ruiz Murtziarra eta Patricia Gon­zalez Kanariarra ( bi hauek frontenisean arituko dira gehiago). Denak izugarrizko lana egin dute selekzio horretako partaide izateko    .........................Animo eta Zorte on!!!
Txapelketaren informazioa HEMEN izango dugu, edo FIPV-en ere.

Maider Mendizabalen 6. mundiala izango da aurtengoa nagusi mailan, sub22 mailan 7 aldiz parte hartu du. Trinketean aritu da gehien baina bigarrena da F30ean arituko dena. Amaia Irazustabarrenarenak berriz, nagusi mailako 2. mundiala izango du aurtengoa. Orain dela 4 urte Mexikon aritu ziren biak eta han azpitxapeldunak geratu.

25 noviembre 2017

Euskal Selekzioko neskak ONE Walleko munduko txapeldunak



EUSKAL SELEKZIOKO NESKAK MUNDUKO TXAPELDUN

Patri Espinar eta Amaia Araiztegi ONE WALL-eko urrezko neskak bihurtu ziren atzo Mexiko finalean menderatuta; aurrez, bakarka, usansoloarra txapeldun baita ere
Euskal Selekzioak erarik bikainenean bukatu du Colombian jokatzen ari den (gaur azken finalak) CIJB erakundearen Munduko Txapelketa.
ONE WALL-ean munduko bi tituluen jabe dira euskal selekzioko neskak. Pilotaririk nabarmenena Patri Espinar izan da eta ondorioz Banaka zein Binaka Munduko izarrik distiratsuena da bera. Binaka, txapelketa bikaina burutu duen Amaia Araiztegi-rekin lortu du titulua. BIKAINA benetan beraien lana.
Atzo egun erabakiorra eta gogorra zen beraientzat, baina erarik onenean bukatu zen. Eguerdian finalerdiak eta irabaziz gero finalak iluntzean. Patri Espinar-ek kirolari bikaina dela nabarmen utzi du agerian Kolonbian. Lehiakorra, fisikoki ikaragarria eta psikologikoki ere itzela. Dena behar izan du berarentzat ONE WALL maratoia izan den horretan. Eguerdian Amaia-rekin batera Holanda kanporatu binakakoan eta ostean banaka Valentzia. Fisikoko leher eginda final bieri ekin beharra zeukan ordu ta erdiren buruan. Finala, banakakoa, ikaragarria izan zen. Holandako Harmke garaitu zuen 11-8, 11-10. Zoramena.
Baina ez zegoen oraindik atsedenik Patri-rentzat Mexiko-ko bikoa baitzeukaten zai berak eta Amaiak. Binaka ere final bikaina jokatu zuten. Lehen jokua 11-10 galdu eta ez zuten bururik makurtu. Bigarrena, 3-11 atera zuten aurrera. Desenpate erabakiorra ere 4-7 irabazi eta pozez gainezka euskal espedizio guztia¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡¡ZORIONAK¡
Bi tituluak euskal selekzio osoak eginiko lanarentzako ordaina direla esan liteke. Mutilek ez dute garaipen garrantzitsurik lortu baina itxura oso ona emanda itzuliko dira haieka ere etxera hurrengorako aukeretan hausnartuz. Pena, mutilen One Wall-a non aukerak izanagatik ez dituzten probeztu. Dena den, ZORIONAK denei.

22 noviembre 2017

Munduko 22 urtez azpiko txapelketa Argentinan

Bi hernaniar gazteak ari dira jokatzen Buenos Aires-en Munduko 22 urtez azpiko txapelketa estatuko selekzioarekin.  Ariane Arrieta eta Maider Huizi dira jokalariak eta hasiera oso ona izaten ari dira, aurreneko bi jardunaldietan irabaziz.
Partiduen egutegia HEMEN

TRINKETA
SPAIN 2 0 CHILE 15-1, 15-2
SPAIN 2 1 CUBA 15-11, 12-15,10-5
SPAIN 2 0 URUGUAY 15-8, 15-8
FINALERDIA ere IRABAZITA
SPAIN 2 0 FRANTZIA 15-14, 15-10

12 noviembre 2017

Euskal Selekzioarekin Kolonbiara

Amaia Araiztegi, Patri Espinar,Eñaut Esnaola eta Iñaki Esnal beste bostekin batera Kolonbiara doaz munduko txapelketa jokatzera. Informazio gehiago HEMEN
Euskal Selekzioa azaroaren 18an aterako da Colombia-ra bidean IX.Munduko Pilota Txapelketan parte hartzekotan. Bertan Llargues, Nazioarteko jokua, Chaza eta One Wall jokamoldeetan arituko dira gure pilotariak.

27 noviembre 2016

Munduko laugarrenak F30 eko modalitatean



Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi munduko kopan laugarren postua lortu dute.
Lehenengo fasean, Txile, EEUU eta Peruko taldeen aurka irabazi ondoren finalerdietan Arjentinako taldearen aurka galdu egin zuten. Brontzezko dominak lortzeko ordea, aurreko munduko txapelketako txapeldunen aurka jardin behar izan zuten "Mexiko" eta hauek lortu zituzten domiñak.



Sailkapena

1. FRANTZIA ( Maritxu Housset, Amaia Etxaleku).
2. Arjentina
3. Mexiko
4. Estatu espainiarra ( Amaia I., Maider H.)

12 noviembre 2016

Munduko Kopa jokatzeko prest

Hernaniko Kronikatik jasota:



Munduko Kopa jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik, azaroaren 20tik 26ra, Santiagon (Txile). Familiakoen animorik ez zaie faltako, han ere.



Txilen jokatuko den Munduko Kopa jokatzeko hautatuak izan zarete. Nola jaso zenuten berria?
 Urriak 28an jaso genuen berria; selekzionatzaileak deitu zigun banan bana bagin­do­a­zela esateko. Poz haundia hartu genuen, udaz geroztik entrenatzen eta prestatzen aritu garelako, eta azkene­rako luze egin zaigulako. 
30 metroko frontoian arituko zarete: Amaia, zu Mexikon izan zinen duela bi urteko Mundialean; baina, Maider, zuretzat aurreneko Mundiala da, modalitate honetan jokatuko duzuna. Nola ikusten duzue zuen burua?Oso motibatuta gaude eta gogo askorekin goaz. Egia da nolabaiteko presioa badugula, oraindik gazteak garelako, eta urtero Espainiako taldeak emaitza onak lortu dituelako.
Amaia: niretzat lauga­rren mun­duko txapelketa izango da hau, bigarrena maila absolutuan. Beraz, Chilen izan­go ditugun aurkari gehi­enak ezagutzen ditut. Hala ere, eran­tzukizun haun­dia­goa izan­­go dut; izan ere, beste aldi batzuetan ez bezala, atzelarien lehenengo aldia izango da maila honetan. Ondorioz, partidu askotan nire gain izango dut zama.
Maider: Esan bezala, maila absolutuan jokatuko dudan lehenengo mundiala izango da. Gogo askorekin noan arren, aurkariei errespetu haundia diet, azken finean horietako asko gure erre­fe­renteak direlako. Niretzat hau guztia berria izango de­nez, ahalik eta gehien ikastea eta lan on bat burutzea es­pero dut.  
Dena den, iaz 22 urtez azpiko Mundialean jokatu zenuten biek. Ze alde dago bi txapelketen artean?Desberdintasuna, batez ere, jokalarien mailan dago. Nor­malean, 22 urtez azpiko txa­pelketetako jokalariek ez dute esperientzia haundirik izaten, baina maila absolutuan mun­duko hoberenek jokatzen du­te eta esperientzia nabari da..  
Zilarra lortu zenuten han. Zein helbururekin zoazte Txilera aurten?Aurtengo helburu nagusia 2018an Bartzelonan joka­tuko den Munduko Txapelke­ta­ra­ko sailkapena lortzea izango da. Bestalde, hau lor­tuz gero, ahalik eta urrutien heldu nahiko genuke, ahal bada domina bat lortuz.
Eta maila pertsonalean, munduko onenen aurka jo­katuz eta haiek ikusiz be­ra­iengandik ikastea eta gure maila hobetzea da helburua. 
Ezagutzen al dituzue zuen aurka arituko diren palistak? Zein izango dira kontrario gogorrenak?Aurkari gehienak ezagutzen ditugu, beste mundialetan ezagutu baititugu. Frantzia, Mexiko, Argentina eta Cuba bezalako taldeak dira gure aurkaririk gogorrenak; haiek irabazi dituzte domina gehie­nak, azken urte hauetan. Hala ere, ikusteko dago beste taldeek ere zer nolako maila erakutsiko duten. Txileko nes­kek esaterako, etxean joka­tzea alde izango dute eta aurkari gogorra izan daiteke guretzat.
Hainbat kontzentrazio izan dituzue Selekzioarekin, hautatuak izan zaretela jakin arte. Bertan egin dituzue Mundialerako prestaketa lanak, ala hemen ere gogor entrenatzen ari zarete?Bost kontzentrazio izan di­tu­gu Valentzian, azken lau hi­la­bete hauetan. Hala ere, ba­koitzak bere aldetik fisikoa zein frontoiko entrena­men­duak egin ditugu. Zailagoa izan zaigu hemen entre­na­tzea horrelako frontoirik ez dagoelako (30 metrokoak eta txapa bajuarekin), baina aha­leginak egin ditugu lau elkar­tu eta noizean behin entre­natu ahal izateko. 
Eta zuen ingurukoek, zer esaten dizuete? Familia edo lagunak, baten bat ondoan izango al duzue Txilen?Ingurukoek ere poz haundiz jaso zuten berria. Gu bion amak eta izeba bat joango dira gu animatzera bertara, eta lagunen bat ere han izan­go dugu ikasketak direla eta. Beraz, etxetik urrun egon arren, familiakoen indarra sentitu eta izango dugu. Bes­tal­de, hemen geratzen dire­nen animorik ere ez zaigu faltako. 
Konpetizioa bai, baina ondo pasatzeko unea ere izango duzue, ezta?Egia esan, konpetizioak irau­ten duen bitartean ez dugu Santiago bisitatzeko aukera askorik izango. Beraz, aste­be­te luzatuko dugu bidaia, eta bertan turismo pixka bat egi­teko aprobetxatu nahi du­gu. Hala ere, txapelketaren lehen eta azken egunetan ongie­torri eta itxiera festak egin ohi dira beste herrial­de­tako­e­kin batera.

29 octubre 2016

Hernaniarrak Txileko munduko kopa jokatzera

Txilen Azaroak 20tik- 27 ra 30 metroko frontoiko Munduko Kopa jokatuko da. Estatuko selekzioarekin jokatzeko hautatuak izan dira amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi jokalari hernaniarrak.
Amaia eta Maider

11 septiembre 2015

22 urtez azpiko finalerdiak FRANTZIAren aurka irabazi


Amaia Irazustabarrena eta Rebeca Continek garaipena lortu dute FRANTZIA taldearen aurrean; hain xuxen, iparraldeko Amaia Larralde eta Martta Hirigaray bikote euskaldunari. Finalerdian beraz, berea ez diren selekzioetan jokatu duten lau euskaldun aritu dira.
Txapelketa horretan partidu eta joku guztiak irabazi dituzte SPAINiakin ari direnak. FRANTZIari 15-8 eta 15-12. Partidu gogorra izan omen da Finalerdikoa.

Argazkian Amaia Irazustabarrena
Finala MEXIKO ren aurka jokatuko dute. Mexikoko taldean joan dan urtean EuskalHerriko selekzioaren aurka jokatu zutenen artean Dulce Figueroa jokalari gaztea ari da. Beraz, Amaia hernaniarra eta Dulce mexikarra elkar ezagutzen dira.

Finalerdiko azken tantua bideoa: HEMEN

10 septiembre 2015

Argentinari ere irabazi mundialean

Atzo Rebeka eta Amaia Irazustabarrenak Argentinako taldearen aurrean garaipena garrantzitsua lortu zuten.Hori horrela, nahikoa izango dute FRANZIAri irabaztea finalean sartzeko. Partidu guztiak irabazi dituzte beraz oraingoz txapelketa horretan.




Argazkian Maider Huizi

08 septiembre 2015

22 urtez azpiko Munduko Pala Txapelketan

Ederki hasi dira Hernaniko bi jokalariak.
1. partiduan Amaia Irazustabarrena eta Rebeca Contin (Nafarroa) CHILEri irabazi zioten.
2. partiduan Izaskun Arrosagaray (Nafarroa) eta Maider Huizik VENEZUELAri irabazi.
3. partiduan Amaia eta Rebeca ARGENTINAri irabazi.

4.Partidua: FINALERDIAN denak euskaldunak.
  AMAIA eta REBEKAk irabazi FRANTZIA -IPARRALDEKO neskei - Amaia Larralde eta Martta Hirigaray.

5.FINALA: Amaia eta Rebekak ezin MEXIKO rekin.

05 septiembre 2015

Maider Huici eta Amaia Irazustabarrena Palentzian Munduko S22-rako aukeratuak

Bi hernaniar gazteak Palentzian dira dagoeneko. Astelehenean Irailak 7an hasiko dira F30 eko modalitatean Munduko 22 urte azpiko txapelketako partiduak jokatzen.
Txapelketaren berri gehiago jakiteko: FIPV web orrian

11 abril 2011

Euskadiko selekzioa Uruguayen

Euskadiko selekzioarekin Amaia Irazustabarrena eta Loiola Zuazu (Irundarra) trinketean Apirilak 4tik 11ra Uruguayen jokatzen aritu ziran ziran hango torneo batean parte hartzen.
Partiduen emaitzak ondokoak:
Uruguay 30 - Euskadi 13 (asteartea )
Argentina 21 - Euskadi 30 (asteazkena )
Chile 30 - Euskadi 17 (osteguna )
FINALERDIAN: 
          Chile 30 - Euskadi 18 (ostirala)
FINALA
Uruguay-30-27 Chile (larunbata).

Argazkietan bidaiatu zuten jokalariak.






Uruguay-tarren (Bikote garailea) aurkako partidua