Mostrando entradas con la etiqueta 25-26. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta 25-26. Mostrar todas las entradas

22 junio 2026

Bigarren mailako bosterdiko finalak Hernanin

Larunbatean emakumezkoen 5 t’erdiko banakako txapelketaren finalak jokatu ziren kiroldegiko pilotalekuan, eta egia esan, beroa izan zen protagonista nagusietako bat. Pilotariek ez zuten soilik aurkaria aurrean izan, tenperatura altuek ere gogor estutu zituzten.

Jubeniletan, Iraia Miranda izan zen txapelduna, Enara Urdangariren aurka jokatutako finalean. Hasieran lehia nahiko parekatua izan zen, baina beroak gehiago zigortu zuen Enara, eta hori nabari izan zen partidua aurrera joan ahala.

Nagusi mailan ere final polita ikusi ahal izan zen. Hernaniko Maddi Iriondo eta Debako Elaia Oiartzabal aritu ziren nor baino nor, eta azkenean Oiartzabalek jantzi zuen txapela. Iriondo 19 tantotan geratu zen, oso gertu, baina azken zatian Oiartzabal sendoago aritu zen. 

12 junio 2026

Tilosetan pala-jokuak

Gaur arratsaldean giro ederra izan da Tilosetako frontoian, CD Hernaniko pala sailak antolatutako ekitaldian. 

Lehenengo, pala-eskolako gaztetxoek partiduak jokatu dituzte, eta gero parte-hartzaileak hiru taldetan banatuta, hainbat jolas egin dituzte frontoian.  

Ondoren barrenean ere ibili dira, eta amaitzeko, denek jaso dute saritxo bana. Arratsalde polita, giro onean!


08 junio 2026

Tilos7 pasa txapelketa

Tilos 7 Pasa txapelketak aurtengoan ere emozioz beteriko finalak utzi ditu, maila guztietan joko ikusgarria eskainiz eta zaleak gozaraziz.

Emakumezkoen bigarren mailako finalean, hasiera batean norgehiagoka orekatua espero bazen ere, Gomez ahizpek berehala hartu zuten agintea. Izaro eta Maddi Arraras bikoteak ezin izan zien erritmo biziari eutsi, eta azkenean, 5-22ko emaitzarekin, nagusitasunez eskuratu zuten txapela.

Lehen mailako emakumezkoen finalean, berriz, ikusmin handia zegoen, txapelketako bi bikote indartsuenak aurrez aurre baitzeuden. Hasiera parekatu baten ondoren, Uxue Aranburu eta Ekhiñe Balerdik sendo eutsi zioten jokoari, eta azken zatian lortutako aldeari esker 22-15 nagusitu ziren Ane Zubiri eta Ainhoa Urienen aurka.

Herrikoien mailan, Xenki Astiazaran eta Josu Iparragirre izan ziren jaun eta jabe. Hasieratik bertatik erritmoa markatu zuten, bereziki Xenkiren joko maila bikainari esker, ezker zein eskuin aldean nagusitasun handia erakutsiz. 22-6ko emaitzak argi uzten du finalaren norabidea.

Gizonezkoen lehen mailako finalean, txapelketako unerik ikusgarrienetako bat bizi izan zen. Kiroldegian jokatutako lehen finalak baldintzatutako neurrian, euriagatik Tilosetatik kiroldegira pasa behar izan zuten. Lau pilotariek maila ikaragarria erakutsi zuten. Azken tantoetara arte erabaki gabe egon zen partida, eta azkenean, Julen Loidi eta Aratz Luisak 20-22 irabazi zuten Odei Arregi eta Alain Luisaren aurka.

Azkenik, gizonezkoen bigarren mailako finalean, Loidi-Manterola bikoteak sendotasun handia erakutsi zuen. Goitia aita-semeek lan handia egin bazuten ere, batez ere atzeko koadroan, ezin izan zuten tantoak amaitzeko aukerarik sortu. 16-22ko emaitzarekin, Loidi eta Manterola izan ziren txapeldunak.

Laburbilduz, Tilos 7 Pasa txapelketak maila handiko pilota eta emozio handiko finalak eskaini ditu, parte-hartzaileen kalitatea eta lehiakortasuna agerian utziz.

28 mayo 2026

Aisia taldearen denboraldi amaiera

 

Denboraldia agurtu dute gure aisialdiko emakume palistek, eta nolako moduan Gainera! Aurten kiniela moduko txapelketa dibertigarri batean aritu dira, jardunaldi bakoitzean bikoteak nahastuz eta sorpresak sortuz.

Azkeneko kolpea astelehenean eman zuten, giro ederrean, eta egun horretan… denak garaile! Bai horixe, emaitzak baino gehiago, ondo pasatzea izan baita protagonista.

Eta nola amaitu ? Ba Aralar tabernan mokadutxo batekin, barreak, solasaldiak eta kirol giro ona partekatuz. Horrela bai gustura esaten dela: hurrengo denboraldira arte!

25 enero 2026

Hernanin arratsalde ederra euskal kluben arteko finaletan

Atzo, Hernanin, Euskal Herriko kluben arteko hiru final jokatu ziren giro bikain batean.

 

Kadete mailako finalean, partida oso orekatua izan zen, baina azkenean San Juan Donibane taldeak lortu zuen garaipena markagailu estu batekin: 30 – 28, Gure Pilota taldearen aurka.

San Juan Donibane: Iribarren Lekumberri I., Guerra Sandua I.

Gure Pilota: Campos Jauregi J., Garmendia Etxabe A.

Emaitza estuak erakutsi zuen bi bikoteek maila handi eta lehia handiko partida eskaini zutela ikusleei.

Bigarren partidan, Auñamendiko bikoteak oso indartsu hasi zuen neurketa, eta hasieratik abantaila handiaz aurreratu ziren. Hala ere, Gure Pilota taldeko bikoteak ez zuen etsi, eta puntuetan gora eginez 21n berdintzea lortu zuen.

Une horretan, Auñamendiko aurrelaria nekeak jota partidoari eusteko zailtasunak izaten hasi zen, baina bukaerarako bere maila berreskuratu eta berriro erasoko burua bihurtu zen. Azkenean, Auñamendik 30-22 nagusitu zen, joko sendo eta erakargarria eginez.

Nabarmendu beharrekoa da Auñamendiko aurrelariak ezker kolpearekin bukatutako tanto zoragarriak, publikoaren txalo beroak jaso zituztenak.

GURE PILOTA(Etxarri-Aranaz) Gaintzarain Berastegi 0., Beltza Beristain A.

AUÑAMENDI(Orbaizeta): Zabalza Encaje E.,Zabalza Ubau I.


Azkenik, nagusi mailako finala jokatu zen, aurten lehen aldiz jokotara arituta. Modalitate berria izanik, pilotariak oraindik ez daude guztiz ohituta sistema honetara, eta hori nabarmena izan zen jokoan.

Irazustabarrena-Galdos bikoteak hasieratik hartu zuen agintea, eta markagailuan alde handiak lortu zituen: 6-10 eta 4-10, Eizmendi ahizpen aurka. Partidu hasera hasera orekatua izanzen, Nahia Eizmendi tantoak amaitzen saiatu zen, baina ez zuen asmatu bere ohiko mailan. Aldiz, Galdos oso sendo aritu zen bi eskuekin, eta Irazustabarrenaren laguntza erabakigarria izan zen bikotearen jokoan.
Garazi Eizmendik, atzean, defentsa lan bikaina egin zuen, baina ezin izan zien aurre egin aurkarien indarrari eta erritmoari.
Finalista Hernaniarrak:


26 diciembre 2025

Paleta Larruz kluben arteko 1.Txapelketan Hernaniarrak garaile

Gaur Hernaniko udal pilotalekuan jokatu da Ezker Hormako Kluben Arteko 1. Gipuzkoako Txapelketa, larruzko paletako emakumeen finala, giro polita eta jendetsuan.

HERNANI 1eko bikoteak, Irazustabarrena-Galdos, nagusitasunez irabazi du finala, 35-16ko emaitzarekin, txapelketako partida guztiak irabazita txapeldun borobilak bihurtuz.

Bigarren postuan amaitu dute Eizmendi-Kerejetak, lan txukuna eginda, Nahia Eizmendik oso ongi lagundu baitio Kerejetari, nahiz eta gorriek erraz jokatu duten eta partidua ondo kontrolatu duten.

Amaieran, lau pilotariek adierazi dute pilotak bixi xamarrak irten zaizkiela.

Gipuzkoako txapelketako 1.faseko sailkapena:
Finalerdian HERNANI2   35-33  OIANGU Partidu zirarragarria izan zan.




24 octubre 2025

GIPUZKOAKO TXAPELDUNAK 1.mailan

 

Gaur Alegin jokatu da 1. mailako nesken finala paleta goman. Eizmendi ahizpek nagusitasunez irabazi dute, Alegiko Intxurre taldeko Olano eta Muruaren aurka. Partida oso borobila egin dute Eizmenditarrek, eta garaipena guztiz merezitakoa izan da.

Gipuzkoako txapelketan parte hartu duten batzuk hauek:


Jubenil mailakoak