Mostrando entradas con la etiqueta Kutxa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Kutxa. Mostrar todas las entradas

03 marzo 2012

V.KUTXA SARIKO FINALAK TOLOSAN


KUTXA SARIAN PARTE HARTU DUTEN HERNANIARRAK
FINALISTAK
Igandean, martxoaren 4an Beotibarreko pilotalekuan goizeko 11etan bi finalak jokatu ziran:

Promozio maila ( Bideoa )SARI NAGUSIA


ANDUEZA-UGALDE     30
GARMENDIA-SENPER 23


MUNETA(Nafarroa)-BORDAGARAY(Baxenafarroa) 30
HOUSSETT(Lapurdi)-SERRE(Baxenafarroa)20

26 febrero 2012

V. KUTXA Sari Nagusiko Finalerdiak Urretxun

 Bertan ligaxkan euren multzoetan lehen bi postuetan sailkaturiko pilotariek jokatuko dute. Hona hemen partidak:

2012ko otsailak 26, 11:00. Ederrena, Urretxu
Finalerdiak
KUTXA SARI NAGUSIA
1
MENDIZABAL-ARRIETA
23
30
MUNETA-BORDAGARAY
2
ETCHELECU-CONTIN
27
30
HOUSSET-SERRE

















Uxue Fernanedezek, Emakumea pilotari blogean, honako hau idatzi du:

1. partida
MENDIZABAL-ARRIETA / MUNETA-BORDAGARAY
Partida orekatu eta berdindua izatea espero da. Bikote gorria bi garaipen “eroso” lortuta sailkatu da fase honetara. Urdinek, berriz, aurreko jardunaldiko azken partidako emaitzaren eta aldeko tanto kopuruaren zain egon behar izan zuten aurrerako txartela lortzeko. Hala ere, galdutako partida tanto bakarreko aldeaz galdu zuten.
Orain arteko partidetan Mendizabalek ederki lagundu du Arrieta, berak desorekatu ditu norgehiagokak, eta bere jokoak asko eragin dezake azken emaitzan. Bikote urdinak, berriz, ondo hartzen du elkar. Horrez gain, bi aurrelariek urte asko daramatzate elkarren aurka jokatuz eta ederki asko ezagutzen dituzte bata bestearen ahulune eta indar-guneak. Atzelariek partidari eutsi eta elkarren artean nagusi nor den ikustea ere izan daiteke erabakigarria. Beraz, ikusmina eta lehia bizi-bizia espero dira jaialdia irekiko duen partidan.
2. partida
ETCHELECU-CONTIN / HOUSSET-SERRE 
Bigarren finalerdian Iparraldeko pilotarien partaidetza da aipagarria. Contin nafar gaztea (17 urte ditu) izan ezik besteak bertakoak dira. Txapelketa honen lehen ediziotik urtez urte ari dira euren lekua egin eta maila ederra ematen ezker horman ere, han trinketean aritzen badira ere.
Partida honetan ere ez da erraza bikote baten aldeko hautua egitea. Gorriek ordu eta erdiko lehia jokatu zuten Zumarragan, erritmo oso bizi eta gogorrean, eta horri esker egin dute finalerdietarako urratsa. Urdinek, aldiz, uste baino errazago eskuratu zuten Urretxun jokatzeko txartela, euren partida eragozpen handirik gabe irabazita (30-19).
Bi aurrelariak kolpe bizikoak dira, fisikoki ongi prestatuak, eta elkar oso ongi ezagutzen dute, trinketean bikotea osatuz azkena orain bizpahiru aste trinketeko Pariseko Opena irabazi dute, besteak beste. Ez da erraza izango aurreko koadroetan zuloak sartu eta aprobetxatzea, beraz. Atzelariek, berriz, ezaugarri ezberdinagoak dituzte. Continek, bere gaztetasuna gaztetasun, eta Etchelecuren laguntzari esker, oso itxura polita eman du bere lehen parte-hartzean, tantoei eutsiz eta oso pilota gutxi galduz. Serre, aldiz, kolpe bortitzagokoa da, indartsuagoa. Hortaz, faborito argirik gabeko neurketa izango da bigarren finalerdi hau ere.
Garaipena eskuratzen duten bi bikoteek martxoaren 4ko Beotibarreko finalean izateko modua egingo dute. Galtzaileak, berriz, ateetan geratuko dira. Gogoratu Beotibarren Promozio Sariko finala jokatuko dela lehenengo, Andueza-Ugalde eta Garmendia-Semper bikoteen artean, eta ondoren Kutxa Sariko Nagusikoa. Jaialdi hau ere 11etan hastea aurreikusten da.
Nesken goi-mailako pilotaz bertatik bertarako parada ederra izango dute bertaratzen direnek. Ez dira alferrik Munduko Kopa zein Munduko Txapelketetako garaile izanak Mendizabal, Etchelecu, Housset, Muneta eta Serre.

19 febrero 2012

KUTXA Saria 3.Jarduna

Zumarragako pilotalekuan jokatu dira 3 partiduak. Jardunaldi erabakiorra izan da, finalerdietara zein sailkatuko diren jakin baita.
2012ko otsailak  19, ZUMARRAGA,10:30
PROMOZIO SARIA
1ISASMENDI-MENDIZABA2730ANDUEZA-UGALDE
KUTXA SARI NAGUSIA
2HOUSSET-SERRE3019ARISTORENA-RUIZ de LARRAMENDI
3IRAZUSTABARRENA-AROZENA2730ETCHELECU-CONTIN
UXUE FERNANDEZek honako kronika idatzi du EmP blogean:
1. partida
Promozio Sariko norgehiagokak eman dio hasiera jaialdiari, 10:30 pasatxoan. Bertan emozioa, tanto piloteatuak eta joko ona izan dira nagusi. Ia ordubetez aritu dira jo eta ke lau pilotariak, fin asko. Asko zegoen jokoan denentzat, Isasmendi-Mendizabal bikoteak ezinbestekoa zuen garaipena finalean izateko eta urdinek, aldiz, garaipena eskuratu zutenez iragan astean, ez zuten hainbesteko estutasunik, hasiera batean, baina kalkulagailua ez da lagun oso ona izaten eta tanto kopuru ahaztu eta garaipenaren bila kantxaratu dira hauek ere. Oso berdindua izan da neurketa hasiera-hasieratik (13-13, 17-17, 26-26) eta amaieran balantza hutsen bat edo bestek desorekatu du. Honenbestez, martxoaren 4ko Beotibarreko finalean arituko dira aurrez aurre Andueza-Ugalde eta Garmendia-Senper bikoteak.
2. partida
Ez da espero bezain parekatu eta ikusgarria atera Kutxa Sari Nagusiari zegokion lehenengo partida. Bi bikoteek zuten beharrezko irabaztea aurrera segi ahal izateko eta Iparraldekoek lortu dute txartela. Maritxu Housset eta Amaya Serrek eragozpen handirik gabe hartu dute aurrea markagailuan neurketaren lehen txanpatik, urdinak lotuta eta nahi beste asmatu ezinda aritu baitira, eta tartea handituz joan dira tantoek aurrera egin ahala: 2-1, 8-5, 15-9, 22-14, 28-17 eta 30-19. Berrogei minutuko jardunaren ostean, beraz, Mendizabal-Arrieta bikotearekin batera Housset-Serrek egin dute finalerdietarako urratsa. 
3. partida
Jaialdia itxi duen partida benetan luze, gogor, bizi, parekatu eta emozioz beterikoa izan da, hasi eta buka. Ligaxkako multzo honetako aurreko bi neurketak tanto bakarrarengatik erabaki ziren, 30-29ko emaitzarekin, eta aurreikuspen guztiak bete dira. Ordu eta erdi inguruko iraupena izan du partidak eta oso maila onean aritu dira lau pilotariak, atzelariak eutsiz, oso seguru, ia pilotarik galdu gabe eta aurrelariak hausten eta tantoa amaitzen saiatuz. Irazustabarrena gazteak ederki ekin dio neurketari, tanto bikainak lortuz eta pilota atzeratuz, baina, aurrean Amaia Etchelecu izan du parez pare eta honek ezinezkoak ziruditen pilota asko itzultzeaz gain atzean ere min egin die gorriei, pilota zazpi aldiz errebotera bidaliz, besteak beste. Oso ongi lagundu dio Rebeka Contin kideari eta honek ere ederki eutsi dio erronkari. Nagore Arozena lizartzarrak ere maila oso ona eman du. Hona hemen markagailuko joan-etorriak: 4-2, 9-4, 14-11, 15/15, 22/22, 25/25, 25/28, 27/29 eta 27-30. Amaieran, baina, ezinezkoa zen bi bikoteek irabaztea. Beraz, 25-28tik 27-29ra hurbiltzea lortu badute ere Amaia Etchelecuren pilotakada batek desorekatu du balantza bikote urdinaren alde. Lau pilotariek ondo merezitako txalo zaparrada jaso dute ikusleen aldetik.
Finalerdiak Urretxuko Ederrena pilotalekuan jokatuko dira datorren igandean, otsailaren 26an, goizeko 11etan hasita. Bertan multzo bakoitzeko pilotariek modu gurutzatuan jokatuko dute, multzo bakoitzeko lehenak bigarrenaren aurka, eta alderantziz. Hona hemen partidak:
2012ko otsailak 26, 11:00. Ederrena, Urretxu
Finalerdiak
KUTXA SARI NAGUSIA
1
Mendizabal-Arrieta


Muneta-Bordagaray
2
Etchelecu-Contin


Housset-Serre


12 febrero 2012

KUTXA SARIA- 2.Jarduna


Joan dan asteko atsedenaldia eta gero (iparraldeko jokalariak Parisen baitzeuden) gaur goizean Zarautzeko Aritzbatalde pilotalekuan3 partida jokatu dira.

2012ko otsailak 12, ZARAUTZ,10:30
PROMOZIO SARIA

1ANDUEZA-UGALDE3021GARMENDIA-SENPER
KUTXA SARI NAGUSIA

2IRAZUSTABARRENA-AROZENA3029MUNETA-BORDAGARAY

3ARISTORENA-RUIZ DE LARRAMENDI2030MENDIZABAL-ARRIETA


29 enero 2012

5. KUTXA SARIA-Ilbeltzak 29an


2012ko urtarrilak 29, VILLABONA,10:30
PROMOZIO SARIA
1GARMENDIA-SEMPER3024ISASMENDI-MENDIZABAL
KUTXA SARI NAGUSIA
2MENDIZABAL-ARRIETA3023HOUSSET-SERRE
3ETCHELECU-CONTIN2930MUNETA-BORDAGARAY

25 enero 2012

5. KUTXA SARIA

 AURKEZPENA DONOSTIAKO KIROL ETXEAN 20:30etan
 Bertaratu diren pilotariak, Iñaki Almandoz (KUTXAko ordezkaria) eta Patxi Jauregi ( GEPEko lehendakaria)
                                         Maider Senper,Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrak

Frontoi motzeko emakumezkoen goi mailako txapelketa honek aurreko urteetan izandako arrakastaren ondorioz, aurtengoan bosgarren edizioa antolatzea erabaki da.
Helburu nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakorra antolatzea da, egun dagoen ezker hormako joko maila handieneko txapelketa bilakatu nahirik. Baina aurtengoan berrikuntza modura bi mailatan antolatuko dugu txapelketa: alde batetik Sari Nagusia eta bestetik Promozio Saria, gazteei aurrera egiteko bidea ireki asmoz.
Txapelketaren iraupena hilabete batekoa izango da, urtarrilaren 29an hasi eta martxoaren 4an amaituko dena.

Kutxa Sari Nagusian, Euskal Herriko egungo 8 pilotari onenek eta nabarmendu diren 4 gaztek parte hartuko dute. Aukeratutako pilotariak hauek dira:

AURRELARIAKATZELARIAK
Amaia Irazustabarrena (Gipuzkoa)          Nagore Arozena (Gipuzkoa)
Maider Mendizabal (Gipuzkoa)Ariane Arrieta (Gipuzkoa)
Susana Muneta (Nafarroa)Rebeka Contin (Nafarroa)
Yanira Aristorena (Nafarroa)Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
Amaia Etchelecu (Lapurdi)Amaya Serre (Baxenafarroa)
Maritxu Housset (Lapurdi)Claire Bordagaray (Baxenafarroa)

Promozio sarian berriz, orain arte nabarmendu diren Euskal Herriko 6 pilotarik parte hartuko dute. Aukeratutako pilotariak hauek dira:

AURRELARIAKATZELARIAK
Ainhoa Garmendia (Gipuzkoa)                Maider Semper (Gipuzkoa)
Ane Isasmendi (Araba)Maddi Mendizabal (Gipuzkoa)         
Beatriz Andueza (Nafarroa)Irati Ugalde (Gipuzkoa)

23 febrero 2011

Frontoi Motzeko II Kutxa Saria. Finalak Tolosan

TXAPELDUNAK ETXALEKU-MONTES. 84minutuko partidua jokatu ondoren lortu zituzten txapelak. Lau pilotariak ongi aritu ziran.
Irudian FINALEKO partidua tantoz tanto azalduta. Partiduko erdikaldera pilota lehertu eta berri batekin hasi behar izan zuten. Partidu oso gogorra jokatu zuten laurek. Guztira 933 palakadak eman zituzten.

2011ko otsailak 26, BEOTIBAR (Tolosa), 11:30
1.partida
3-4.postua
MUNETA-GRACIET
23 30
CASET-MENDIZABAL
2. partida
FINALA
ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI
19 30
ETCHELECU-MONTES
Animatzen danak EMAKUMEA PILOTARI BLOGEAN aurkituko du PORRAN parte hartzeko aukera.

04 febrero 2011

Frontoi motzeko II Kutxa sariko 2.jarduna Hernanin

Igandean goizeko 11,00 etan hasita bi partidu interesgarri jokatuko dira Hernaniko kiroldegiko pilotalekuan.
2011ko otsailak 6, HERNANI, 11:00
1
MUNETA-GRACIET
30
14
MANZISIDOR-SERRE
2
ETCHELECU-MONTES
20
30
ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI

Txapelketa honi buruzko xehetasun gehiago EmP Nlogean

26 enero 2011

KUTXA sariko aurkezpena.Goi mailako pilotariak leian.

  
Argazkian, agertutako Pilotariekin batera, KUTXAKO ordezkaria IÑAKI ALMANDOZ eta Gipuzkoako Pilota Federazioko lehendakaria PATXI JAUREGI.

Gaur iluntzeko 8,30 etan, Donostiako kirola etxean (Anoetan) emakumezkoen  EZKER HORMAKO KUTXA SARIA  aurkeztuko da.

Frontoi motzeko emakumezkoen goi mailako txapelketa honek aurreko urteetan izandako arrakastaren ondorioz, aurtengoan laugarren edizioa antolatzea erabaki da.
Helburu nagusienetakoa, pilotari onenak bildu eta maila oneko txapelketa lehiakorra antolatzea da, egun dagoen ezker hormako joko maila handieneko txapelketa bilakatu nahirik. Honetarako Antolaketa Batzordeak parte hartuko duten pilotariak aukeratu ditu eta hilabete iraungo duen txapelketa antolatuko du, urtarrilaren 30ean hasi eta otsailaren 26an amaituko dena.  
PARTAIDEAK:

ATZELARIAK
Goiatz Manzisidor (Gipuzkoa)
Nagore Arozena (Gipuzkoa)
 Patricia Espinar (Bizkaia)
Maider Mendizabal (Gipuzkoa)
Susana Muneta (Nafarroa)
Ainhoa Montes (Gipuzkoa)
Maika Elguezabal (Lapurdi)
Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
Amaia Etchelecu (Lapurdi)
Amaya Serre (Baxenafarroa)
Aurore Caset (Baxenafarroa)
Severine Graciet (Landak)
Ordezkoak
Aurrelariak
Atzelariak
Iera Agirre (Nafarroa)
Mirentxu Okariz (Nafarroa)
Yanira Aristorena (Nafarroa)
Maddi Mendizabal (Gipuzkoa)

BIKOTE ERAKETA
             Bikoteen osaketari dagokionean, Antolaketa Batzordeak joko maila orekatzeko irizpidea hartu du kontuan. Beraz, bikoteak honela geratzen dira:


AURRELARIAK
ATZELARIAK
1
Maika Elguezabal (Lapurdi)
Nagore Arozena (Gipuzkoa)
2
Amaia Etchelecu (Lapurdi)
Ainhoa Montes (Gipuzkoa)
3
Susana Muneta (Nafarroa)
Severine Graciet (Landak)
4
Aurore Caset (Baxenafarroa)
Maider Mendizabal (Gipuzkoa)
5
Patricia Espinar (Bizkaia)
Maite Ruiz de Larramendi (Nafarroa)
6
Goiatz Manzisidor (Gipuzkoa)
Amaya Serre (Baxenafarroa)