Mostrando entradas con la etiqueta Ordizia. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Ordizia. Mostrar todas las entradas

11 agosto 2025

Ordiziako festetan paleta larruzko finalak

 Uztailak 25ean jokatu ziren larruzko paletako 5 final.

Etorkizunekoen mailako partida estu joan zen. 30-25eko emaitzaz Telmo Martin zumaiarrake ta Aner Rekondo hernaniarrak jantzi zuten txapela. Telmo Carballo zumaiarrak eta Aritz Maiora olaberriarrak gogor saiatu arren, ezin izan zien Aner atzelariaren joari eutsi.


Emakumezkoetan partida ez zen nahi bezain orekatua izan. Beste konpromezu batzuk tarteko ezin izan zen finalean azaldu Miren Larrarte bidaniarra eta zuzendaritzak Uxue Olano altzotarraren aldeko apostua egin zuen, Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Nagore Murua altzotarrarren aurka egiteko. Nola nahi ere, azken hauen aldekoa izan zen amaierako emaitza. 35-19.

08 enero 2025

Ordiziako saria Galdos-Zubelzurentzat

 


Partidu guztiak irabazita lortu dute saria 1. Ordizia Hiria paleta larruzko txapelketa Leire-Galdos eta A.Zubelzuk, Amaia Irazustabarrena eta G.Lopez en aurka jokatu zuten finala Abenduaren 22an.

Leire Galdos txapelketako jokalari onena izendatu zuten. 

07 diciembre 2024

Ordizian finalerdietan

 Atzo jokatu ziren bi finalerdi. Nahiko goraberatsua izan zen jarduna pilotalekuaren egoeragatik. Lehenengo partidua hasi ta 12-10 zijoaztenean ,eten egin zen frontoiko hezetasunagatik. Ia ordu bete beranduago jarraitu zuten partiduek:


2024ko Abenduaren 6an
Lopez-IRAZUSTABARRENA3529MACICIOR-Balerdi
Zubeltzu-GALDOS3534Aroa-Alaba

Finala datorren larunbatean Abenduaren 14ean jokatuko da 12etatik aurrera.

23 noviembre 2024

Ordizia saria paleta larruz

 Aurkezpen bideoa

Joan den astean abiatu zen 1.emakumezkoen Ordizia Hiria Txapelketa paleta larruz.

Guztira 8 bikoteek ari dira parte hartzen lauko bi multzoetan banatuta. Ligilako fasean hiru partidu jokatuko dituzte eta multzoko bi onenak sailkatuko dira finalerdiak jokatzeko.


2024ko Azaroaren 23an
1.Partida
Agirre-KEREJETA3522Aizpurua-Olano
2.Partida
MAZIZIOR-Balerdi2335Zubeltzu-GALDOS