junio 13, 2022

San Antoniyuak, Ereñotzun

 

Jendetza batu zen igandean Ereñotzuko frontoian, Hernaniko palisten partiduaz gozatzeko. Eta gozatu, gozatu zuten bertaratu zirenek, lau pilotariek ikuskizun paregabea eman zutelako.
Enara Mazizior eta Ane Kerejeta indartsu hasi ziren, Ainhoa Urien eta Ekhiñe Balerdi, aldiz, hotz sartu ziren partidura eta huts asko egin zituzten.
Gorputza izerditu ahala, ordea, partidua parekatu egin zen, eta tanto politak egin zituzten lau pilotariek. Markagailua parekatuta egon zen partidu guztian zehar, eta horrek publikoaren animoak sustatu zituen.
Azkenerako, Enara Mazizior eta Ane Kerejetak 25 eta 22 irabazi zuten. Emaitzak emaitza, jaietako giro onaren parte izan zen partidua, eta ikusleek zein pilotariek gozatu zuten.