Mostrando entradas con la etiqueta sanisidro. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta sanisidro. Mostrar todas las entradas

02 junio 2023

San Isidroko jaialdia euriagatik ia kolokan

 

Eskuko partidua jokatu ahal izan zan baina baserritarren omenaldia ia bukatzear zegoela sirimiria hasi zan. Hala ere pilotariak jokatzeko gogoz zeuden eta zerrautzari esker frontoia lehortzea lortu genuen.

17 mayo 2022

Hainbat ekitaldiko asteburua

 Ostiralean elkarteko bi kideren ezkondu aurreko agur afaria ospatu genuen.

Larunbata goizean, Hernaniko Gazte Eguna ren ospakizunetan paleta gomazko partida jokatu zuten gazte mailakoak.

Igande eguerdian "San Isidro" eguna zela eta, sekulako beroaren laguntzaz nagusiek jokatu zuten:





15 mayo 2019

San Isidro eguna Tilosetan

Hernanin omenaldi  egin zaie Aristegi eta Illarretsueta Berriko baserritarrei. .

San Isidro eguna da gaurkoa, eta festa giroan, baserritarrak omendu dituzte.
Hernanin, 11:00etako meza­re­kin hasi da eguna, San Joan Bataiatzailea elizan, eta se­gidan, bertsolariak eta esku pe­lota eta pala partiduak izan­ dira Tilosetan. Era berean, tartean, 11:45etan, esku pelota partiduaren ondoren, omenal­dia egin zaie aurtengoan, Aris­tegi baserriko Joxe Mari Ze­laia Olano eta Salustiana Ira­zus­ta Iraolari, eta Illarretsueta Berriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri.

Bertsolariak (Mujika, Iurramendi) beti bezain fin ibili dira, bai omenaldian, bai pilota partiden amaieran, beren umoreaz gozatzeko aukera eman baitigute bertaratutakoei.

Paletako partidan luxuzko epailea izan dugu gainera. Nahiz eta Garbiñe Tijerok izan epaile izateko ardura, partida jokatzea egokitu zitzaion azken unean, pala aspaldi utzita zuen arren. Gauzak horrela, epaile-lanak egiten pilotan eskarmentu handia duen pertsona izan genuen, Iñaki Esnal pilotaria, hain zuzen.
SAN ISIDRO JAIA HERNANIN
11:00, Meza San Joan Bataiatzailea elizan.
Ondoren, Oier Iurramendi eta Andoni Mujika bertsolariak Tilosetan, eta gizonezkoen arteko pelota partidua: Urkizu-Insausti/Arizmendi-Lizeaga.
Segidan, omenaldia: Aristegi baserriko Joxe Mari Zelaia Olano eta Salustiana Irazusta Iraolari, eta Illarre­tsueta Berri baserriko Roke Miranda Genua eta Arantxa Isasa Urrestarazuri. *Euria eginez gero, omenaldia udale-txeko arkupeetan egingo da, 11:45etan.
Jarraian, emakumezkoen pala partidua: Maider Mendizabal-Garazi Urdangarin Garbiñe Tijero/ Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi.
Bukatzeko, bertsolariak.


15 mayo 2018

San Isidro eguna ospatzen Tilosetan

Oso giro ederrean ospatu da San Isidro eguna Tilosetan.Milaesker Saltzo eta bere lagun taldeari, urteroko sagardo ta txoixu pintxua eskeintzeagatik eta egun hau ospatzen laguntzeagatik. Bertsolarien laguntza ere izan dute.
2018ko Maiatzak 15, HERNANI,12:00
https://photos.google.com/album/AF1QipP62sbHFIDfMgfFiX6Wcrm-6ERLJXpazqI8EYov
Irazustabarrena-Ruiz de Larramendi2522Goikoetxea-Mendizabal Pagola-Arizmendi2219Cisneros-Labaka
Omendutako baserritarrak:
Txilibita baserriko Iñaxi Oiarbide eta Argindegiko Batista Iradi

Karmele Gisasola Mallabiako harrijatsotzailea
Nesken partidua 22ra zan eta Maider Mendizabal 22-21 zijoala ikusita esan du: "Hau ezin du horrela bukatu". Partidu 25 era luzatu da eta azkenean gorriak Amaia eta Maite izan dira garaile 22-25 eko emaitza lortuz.

15 mayo 2016

San Ixidro Tilosetan

Eguraldiak lagunduta, Tiloseko frontoian jokatu ahal izan dira baserritarren eguneko partiduak.
.
2016ko maiatzak 15, HERNANI,12:00
PALETA GOMAZ
Tijero-Tejedor2523Perez-Sarobe
ESKUZ
ARRIETA-LIZEAGA1822OJUEL-AIZPITARTE

15 mayo 2015

San Isidroko partiduak Kiroldegiko pilotalekuan

Eguraldiak ez du lagundu aurten pilota partidak Tilosetako pilotalekuan izateko; horregatik, kiroldegikoan jokatu behar izan dira.
Aurrena neskak palaz eta gero mutilak eskuz aritu dira.
Beti bezela ez dira faltatu izan "txoixua ta sagardoa"

2015ko maiatzak 15, HERNANI,11:30
Garbiñe-Ariane2520Garazi-Eneritz
Arrieta-Lizeaga2218Urkizu-Aizpitarte

15 mayo 2012

San Isidro egunean

Gaur Maiatzak15, San Isidro, baserritarren eguna izanda, Tilosetako pilotalekuan bi partidu jokatu dira; emakumezkoak paletaz eta gizonezkoak eskuz. Partida Zazpian barruan egin dute.
Bost hernaniar aritzen dira eguna hau antolatzen. Aurten, diru eskasiagatik, ez da herri-kirolik izan baina bai ordea betiko txorizo eta sagardo dastaketa. segi horrela eta mila esker.
SAN ISIDRO ,BASERRITARREN EGUNA
GARMENDIA-HUICI 2225GOIKOETXEA-ARRIETA
OJUEL-GORROTXATEGI 2215ARRIETA-GRAJAL