2022-23 denboraldian eliteko txapelketan lortutako sailkapenari esker, aurten San Franciscora joateko aukera izan dute Amaia Irazusta barrena eta Maider Huizi hernaniarrak, Leire Galdos oiartzuarra eta Maider Mendizabal anoetarrarekin batera gomazko paletan. Kaliforniako Euskal Jaia txapelketa jokatzen aritu dira. Urtero San Franciscora bidaia egiten du Euskal Selekzioak. Pilotariak aukeratzeko garaian, rankinga edo merituak hartzen dituzte kontuan. Hamar egun pasa zituzten Ameriketan, otsailaren 14tik aurrera.
Mostrando entradas con la etiqueta selekzio. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta selekzio. Mostrar todas las entradas
08 marzo 2024
19 enero 2019
2019. Txotx irekiera pilotaren esku
Etxekoak ditugu biak, sagardoa eta pelota»
URUMEAko KRONIKATIK JASOTAPelota mundua omendu zuten atzo, Hernaniko txotx irekieran, esku pelotako, palako eta erremonteko gonbidatuekin. Eta aurretik, modalitate bakoitzeko ordezkariak elkartu zituen Kronikak, Galarreta frontoian, pelotaz eta sagardoaz hitz egiteko: Garbiñe Tijero eta Amaia Irazustabarrena, Endika Barrenetxea, eta Rufino Rekalde.
KRONIKA pdf formatoan eskuratzeko sakatu HEMEN
Udaletxean bildu ziran omenaldia jaso zuten guztiak. Pala taldeak omendu nahi izan zituen mundialetan ibilitako pilotariak. Esku pilotak aurreneko herriartekoa irabazi zuten jokalariak, pelotan erakusten ibilitakoak. Eta erremontean gaur egun suspertzeko lanetan daudenak izan ziran gonbidatuak.
Maider Huizi, Ariane Arrieta, Irati Ugalde, Ainhoa BerridI, Goiatz Mancisidor eta Amaia Araiztegi pilotariak F30, trinketean eta one wall ean aritu izan dira munduko txapelketetan.
Mundialetan aritutakoen berri ikusteko sakatu HEMEN
Hernaniko emakume palisten histori pixka bat jakiteko HEMEN
AINHOA BERRIDI
1993 urtean Argentinan jokatu zuen trinketean
GOIATZ MANCISIDOR
-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.
IRATI UGALDE
2010 22urte azpiko selekzioarekin Argentina
AMAIA IRAZUSTABARRENA
22 urtez azpiko selekzioan hasi eta hortik aurrera 2013 Uruguay (4.), 2014 Mexiko (2.), 2015 Palentzia, 2016 Txile (3), 2018 Bartzelona (2.)
ARIANE ARRIETA
2017 Arjentina
MAIDER HUIZI
2015 Palentzia, 2016 Txile, 2017 Arjentina
21 octubre 2018
Amaia eta Maider munduko Azpitxapeldunak F30ean
22 noviembre 2017
Munduko 22 urtez azpiko txapelketa Argentinan
Bi hernaniar gazteak ari dira jokatzen Buenos Aires-en Munduko 22 urtez azpiko txapelketa estatuko selekzioarekin. Ariane Arrieta eta Maider Huizi dira jokalariak eta hasiera oso ona izaten ari dira, aurreneko bi jardunaldietan irabaziz.
Partiduen egutegia HEMEN
FINALERDIA ere IRABAZITA
Partiduen egutegia HEMEN
| TRINKETA | ||||
| SPAIN | 2 | 0 | CHILE | 15-1, 15-2 |
| SPAIN | 2 | 1 | CUBA | 15-11, 12-15,10-5 |
| SPAIN | 2 | 0 | URUGUAY | 15-8, 15-8 |
| SPAIN | 2 | 0 | FRANTZIA | 15-14, 15-10 |
12 noviembre 2017
Euskal Selekzioarekin Kolonbiara
Amaia Araiztegi, Patri Espinar,Eñaut Esnaola eta Iñaki Esnal beste bostekin batera Kolonbiara doaz munduko txapelketa jokatzera. Informazio gehiago HEMEN
Euskal Selekzioa azaroaren 18an aterako da Colombia-ra bidean IX.Munduko Pilota Txapelketan parte hartzekotan. Bertan Llargues, Nazioarteko jokua, Chaza eta One Wall jokamoldeetan arituko dira gure pilotariak.

27 noviembre 2016
Munduko laugarrenak F30 eko modalitatean
Amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi munduko kopan laugarren postua lortu dute.
Lehenengo fasean, Txile, EEUU eta Peruko taldeen aurka irabazi ondoren finalerdietan Arjentinako taldearen aurka galdu egin zuten. Brontzezko dominak lortzeko ordea, aurreko munduko txapelketako txapeldunen aurka jardin behar izan zuten "Mexiko" eta hauek lortu zituzten domiñak.
Sailkapena
1. FRANTZIA ( Maritxu Housset, Amaia Etxaleku).2. Arjentina
3. Mexiko
4. Estatu espainiarra ( Amaia I., Maider H.)
12 noviembre 2016
Munduko Kopa jokatzeko prest
Hernaniko Kronikatik jasota:
Munduko Kopa jokatuko dute Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik, azaroaren 20tik 26ra, Santiagon (Txile). Familiakoen animorik ez zaie faltako, han ere.
Txilen jokatuko den Munduko Kopa jokatzeko hautatuak izan zarete. Nola jaso zenuten berria?
Urriak 28an jaso genuen berria; selekzionatzaileak deitu zigun banan bana bagindoazela esateko. Poz haundia hartu genuen, udaz geroztik entrenatzen eta prestatzen aritu garelako, eta azkenerako luze egin zaigulako.
30 metroko frontoian arituko zarete: Amaia, zu Mexikon izan zinen duela bi urteko Mundialean; baina, Maider, zuretzat aurreneko Mundiala da, modalitate honetan jokatuko duzuna. Nola ikusten duzue zuen burua?Oso motibatuta gaude eta gogo askorekin goaz. Egia da nolabaiteko presioa badugula, oraindik gazteak garelako, eta urtero Espainiako taldeak emaitza onak lortu dituelako.
Amaia: niretzat laugarren munduko txapelketa izango da hau, bigarrena maila absolutuan. Beraz, Chilen izango ditugun aurkari gehienak ezagutzen ditut. Hala ere, erantzukizun haundiagoa izango dut; izan ere, beste aldi batzuetan ez bezala, atzelarien lehenengo aldia izango da maila honetan. Ondorioz, partidu askotan nire gain izango dut zama.
Maider: Esan bezala, maila absolutuan jokatuko dudan lehenengo mundiala izango da. Gogo askorekin noan arren, aurkariei errespetu haundia diet, azken finean horietako asko gure erreferenteak direlako. Niretzat hau guztia berria izango denez, ahalik eta gehien ikastea eta lan on bat burutzea espero dut.
Dena den, iaz 22 urtez azpiko Mundialean jokatu zenuten biek. Ze alde dago bi txapelketen artean?Desberdintasuna, batez ere, jokalarien mailan dago. Normalean, 22 urtez azpiko txapelketetako jokalariek ez dute esperientzia haundirik izaten, baina maila absolutuan munduko hoberenek jokatzen dute eta esperientzia nabari da..
Zilarra lortu zenuten han. Zein helbururekin zoazte Txilera aurten?Aurtengo helburu nagusia 2018an Bartzelonan jokatuko den Munduko Txapelketarako sailkapena lortzea izango da. Bestalde, hau lortuz gero, ahalik eta urrutien heldu nahiko genuke, ahal bada domina bat lortuz.
Eta maila pertsonalean, munduko onenen aurka jokatuz eta haiek ikusiz beraiengandik ikastea eta gure maila hobetzea da helburua.
Ezagutzen al dituzue zuen aurka arituko diren palistak? Zein izango dira kontrario gogorrenak?Aurkari gehienak ezagutzen ditugu, beste mundialetan ezagutu baititugu. Frantzia, Mexiko, Argentina eta Cuba bezalako taldeak dira gure aurkaririk gogorrenak; haiek irabazi dituzte domina gehienak, azken urte hauetan. Hala ere, ikusteko dago beste taldeek ere zer nolako maila erakutsiko duten. Txileko neskek esaterako, etxean jokatzea alde izango dute eta aurkari gogorra izan daiteke guretzat.
Hainbat kontzentrazio izan dituzue Selekzioarekin, hautatuak izan zaretela jakin arte. Bertan egin dituzue Mundialerako prestaketa lanak, ala hemen ere gogor entrenatzen ari zarete?Bost kontzentrazio izan ditugu Valentzian, azken lau hilabete hauetan. Hala ere, bakoitzak bere aldetik fisikoa zein frontoiko entrenamenduak egin ditugu. Zailagoa izan zaigu hemen entrenatzea horrelako frontoirik ez dagoelako (30 metrokoak eta txapa bajuarekin), baina ahaleginak egin ditugu lau elkartu eta noizean behin entrenatu ahal izateko.
Eta zuen ingurukoek, zer esaten dizuete? Familia edo lagunak, baten bat ondoan izango al duzue Txilen?Ingurukoek ere poz haundiz jaso zuten berria. Gu bion amak eta izeba bat joango dira gu animatzera bertara, eta lagunen bat ere han izango dugu ikasketak direla eta. Beraz, etxetik urrun egon arren, familiakoen indarra sentitu eta izango dugu. Bestalde, hemen geratzen direnen animorik ere ez zaigu faltako.
Konpetizioa bai, baina ondo pasatzeko unea ere izango duzue, ezta?Egia esan, konpetizioak irauten duen bitartean ez dugu Santiago bisitatzeko aukera askorik izango. Beraz, astebete luzatuko dugu bidaia, eta bertan turismo pixka bat egiteko aprobetxatu nahi dugu. Hala ere, txapelketaren lehen eta azken egunetan ongietorri eta itxiera festak egin ohi dira beste herrialdetakoekin batera.

29 octubre 2016
Hernaniarrak Txileko munduko kopa jokatzera
Txilen Azaroak 20tik- 27 ra 30 metroko frontoiko Munduko Kopa jokatuko da. Estatuko selekzioarekin jokatzeko hautatuak izan dira amaia Irazustabarrena eta Maider Huizi jokalari hernaniarrak.
|
Amaia eta Maider
|
28 septiembre 2016
Trinketeko 22azpiko estatuko kontzentrazioa Iruñan
Joan dan asteburuan, Irailak 23,24 eta 25ean Ariane Arrieta, Maider Huizi eta Amaia Araiztegi Iruñan izan ziren estatuko selekzioko entrenamendu saioetan. Hori horrela, Ariane Arrieta, datorren astean Ariane Arrieta Orononen parte hartuko du Frantziako selekzioarekin elkartrukaketa saioetan. Zorionak Ariane!
Argazkiak HEMEN
Argazkiak HEMEN
27 septiembre 2015
Amaia Irazustabarrena eta Maider Huitzik ohorezko sakea
Amaia Irazustabarrena eta Maider Huitzi palistek ohorezko sakea egiteko aukera izan zuten Zubipen.
Ohorezko Erregional mailako taldeak Zubipeko aurreneko partidua jokatuko zuen . Zelai berrituan ariko ziran Real Unionen kontra eta 2-0 ko garaipena lortu zuten.
Amaia eta Maider azpitxapeldun geratu dira 22 urtez azpiko Mundialean.
05 septiembre 2015
Maider Huici eta Amaia Irazustabarrena Palentzian Munduko S22-rako aukeratuak
Bi hernaniar gazteak Palentzian dira dagoeneko. Astelehenean Irailak 7an hasiko dira F30 eko modalitatean Munduko 22 urte azpiko txapelketako partiduak jokatzen.
Txapelketaren berri gehiago jakiteko: FIPV web orrian
![]() |
![]() |
03 septiembre 2015
21 julio 2015
Maider eta Amaia Bigarrenak Palentzian
Estatuko selekzioarekin ari dira 3 hernaniarrak. Joan dan asteburuan Palentzian Espainiako 22 urte azpiko F30m-ko txapelketa jokatu zan.Txapelketa hontako partaideak selekzioarekin aukeratuak daudenak izan dira.
Amaia Irazustabarrena-Maider Huizi bigarrenak eta Miren Goikoetxea eta Rebeca Contin ( Nafarra) berriz hirugarrenak.
Txapeldunak Valentzia eta Kanarietako Lidia Simon -Izaskun Rodriguez
Laister jakingo da zeintzuk jokatuko duten 22 urte azpiko munduko txapelketa

02 julio 2015
Hiru hernaniarrak 22Azpiko munduko txapelketako aurreselekzioan
Estatuko selekzioko entrenamendu saioak egiten ari dira hiru hernaniarrak.
Aurten jokatuko baita Munduko 22 urte azpiko txapelketa PALENTZIAN.
Aurreneko bi entrenamendu saioak Valentzian eduki zituzten, oraingoan uztailaren 16-17an Palentzian arituko dira;hain zuzen ere, mundiala jokatuko den sede berean.
Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi eta Miren Goikoetxea dira pilotariak.
Argazkian, frontenis eta F30 rako aurreselekzionatuta dauden jokalariak. Ekainak 26-27-28an Valentzian egon zirenerakoa.

04 enero 2015
Euskal Selekzioa - Mexico
Gaur jokatu dituzte azkeneko partidak Euskal Selekzioko ordezkariek Mexicoko ordezkarien aurka.
Gogoratuz Hernanin, Amurrion, Beran eta Zaldibarren jokatu dituzte lau jaialdiak. Guztietan euskaldunak nagusitu dira; Amurrion izan ezik, gutxigatik mutilek 21-22 galdu baitzuten.
Euskal Selekzioarekin jokatu duten neskak honako hauek izan dira:
Maider Mendizabal,Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi, Ariane Arrieta (GIPUZKOA).
Yanira Aristorena, Maite Ruiz de Larramendi (NAFARROA).
Amaia Etxaleku (LAPURDI).
Amaia Araiztegi (BIZKAIA).
Guztien ordezkoa Ainhoa Garmendia (GIPUZKOA).
ARABAKO neska pilotariak jokatzeko gonbidatuak zeuden baina uko egin zuten jaialdi hauetan parte hartzeari; horregatik daude horrenbeste Gipuzkoar. Asmoa zan herrialde bakoitzeko bi pilotari jokatzea mutiletan gertatu dan bezela.
Gogoratuz Hernanin, Amurrion, Beran eta Zaldibarren jokatu dituzte lau jaialdiak. Guztietan euskaldunak nagusitu dira; Amurrion izan ezik, gutxigatik mutilek 21-22 galdu baitzuten.
14-12-31 AMURRIO(ARABA) |
|
15-01-02-BERA(NAFARROA) |
14-12-28 HERNANI(GIPUZKOA) |
Argazki gehiago ikusteko ta eskuratzeko HEMEN
Zaldibarren jokatutako partiduaren tantu batzuk:Euskal Selekzioarekin jokatu duten neskak honako hauek izan dira:
Maider Mendizabal,Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi, Ariane Arrieta (GIPUZKOA).
Yanira Aristorena, Maite Ruiz de Larramendi (NAFARROA).
Amaia Etxaleku (LAPURDI).
Amaia Araiztegi (BIZKAIA).
Guztien ordezkoa Ainhoa Garmendia (GIPUZKOA).
ARABAKO neska pilotariak jokatzeko gonbidatuak zeuden baina uko egin zuten jaialdi hauetan parte hartzeari; horregatik daude horrenbeste Gipuzkoar. Asmoa zan herrialde bakoitzeko bi pilotari jokatzea mutiletan gertatu dan bezela.
29 diciembre 2014
Euskal Selekzioa Mexikoren aurka
Mexikarrak ( 2014. munduko txapeldunak 30 metroko frontoiean) Euskal Herrian daude lau partida jokatzeko.
Aurrenekoa jaialdia Hernanin izan da joan dan igandean Abenduaren 28 an.
Hernaniko Kronikatik jasota:
Aurrenekoa jaialdia Hernanin izan da joan dan igandean Abenduaren 28 an.
-
Munduko txapelduna izanda ere, Mexikok ezin euskaldunekin
-
Euskal Selekzioa indartsu dagoela argi gelditu zen atzo; bi partiduak irabazi zituzten Mexikoren kontra. Paleta goman 20-30 eta eskuz 22-15.
-
Ikaragarrizko giroa zegoen atzo Hernaniko frontoian, harmailak beteta.
Emakumezkoen paleta goma partidua jokatu zen aurrena. Publikoak gogotik animatzen zituen Euskal Selekzioa eta baita Mexiko ere; Amaia Irazustabarrena ari baitzen jokatzen, Anoetako Maider Mendizabalekin. Euskaldunak aurretik izan ziren partidu osoan, eta bukaera polita eman zioten, azken tantoa bi paretako batekin irabazita.
Eskuz binaka, berriz, Euskal Selekzioko bi pelotariak ziren hernaniarrak: Paul Ojuel eta Eneko Aizpitarte. Partidu bizia eta ausarta eskaini zuten bi bikoteek, arriskuak sortzen eta gainditzen. Baina kasu honetan ere euskaldunak aurretik izan ziren denbora guztian.
27 octubre 2014
Mexikoko munduko XVII txapelketako emaitzak
Trinketean:
Nafarrak ( Estatuko ordezkariak) txapeldunak, bigarrenak Mexiko
F30 ean:
Gipuzkoarrak ( Estatuko ordezkariak) azpitzapeldunak, Txapeldunak MEXIKO
Nafarrak ( Estatuko ordezkariak) txapeldunak, bigarrenak Mexiko
F30 ean:
Gipuzkoarrak ( Estatuko ordezkariak) azpitzapeldunak, Txapeldunak MEXIKO
26 agosto 2014
Airez marka berria pilotarekin
AIREZ marka berria jaio da Hernanin. Hori horrela, pelotadendaren eskutik Mexikora mundiala jokatzera doazten euskaldunak marka hori lurralde horretaraino eramango dute.
Estatuko selekzioarekin doazten jokalari euskaldunak honako hauek dira:
F30 modalitatean
Maider Mendizabal(Anoeta),Amaia Irazustabarrena(Hernani),Maite Ruiz de Larramendi(Eulate)
Trinketean
Nagore Arozena(Lizartza),Rebeka Kontin(Ustarroz),Haizea Zamora(Iruña)
20 agosto 2014
F30 modalitatean hiru euskaldunak Mexikoko mundialetan
Irailean 11tik-21ra jokatuko da Mexikoko Zinacantepec, Tolucahirian Mundiala.
Modalitate berri honetan parte hartzeko leia bizia eduki dituzte euskaldunak, kanariarrak eta valentziarrak. Udara lan bikainaren saritzat har daiteke Maite Ruiz de Larramendi(Eulate),(Maider Mendizabal (Anoeta) eta Amaia Irazustabarrena hernaniarraren partaidetza.

Ezkerretik hasita: Maider Mendizabal, Amaia Irazustabarrena,Maite Ruiz de Larramendi.
Bestalde trinketerako: Nagore Arozena(Lizartza), Haizea Zamora(Iruña) eta Rebeka Contin (Nafarra)dijoazte.
03 julio 2014
Frantziako PAU herrian Femina Tourrean
Amaia Irazustabarrena Paun jokatzen ari da Maider Mendizabal Anoetarrarekin batera F30 ezker hormako modalitate berrian. Modalitate berri hori, aurten Mexikon mundialetan jokatuko da lehen aldiz.
Ekainaren 13-14 asteburuan jokatu zituzten hiru partidu: bi irabazi eta bat galdu. Ekainaren 13ko partidua bideoan ikusgai:
Uztailak 4-5 ean berriro ere jokatuko dute.
Ekainaren 13-14 asteburuan jokatu zituzten hiru partidu: bi irabazi eta bat galdu. Ekainaren 13ko partidua bideoan ikusgai:
Uztailak 4-5 ean berriro ere jokatuko dute.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)

.jpg)

.jpg)