Mostrando entradas con la etiqueta Jubenilak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Jubenilak. Mostrar todas las entradas

24 diciembre 2022

Iriondo eta Miner Gipuzkoako azpitxapeldunak jubenil mailan

 Ezin txapela jantzi Maddi Iriondok eta Irati Minerrek, oso final estuan

 Abenduaren 3an jokatutako partidan, Hernaniarrek 29-30 galdu zuten, Txulobiko Aranbururen eta Navarroren kontra, jubenilen finalean.

Ezin estuagoa eta ezin lehiatuagoa izan zen Gipuzkoako Txapelketaren finala, neska jubeniletan, larunbat arratsaldean. Eta lehia bizi horretan, markagailuak 29nako berdinketa islatzen zuela, txapa bera joan zitzaion pelota Irati Minerri. Horrekin, ihes egin zien txapelak berari eta Maddi Iriondori, eta ezin izan zuten borobildu, jokatu duten txapelketa bikaina.

Txulobiko Aranburu eta Navarro nagusitu ziren (29-30) azkenean, baina meritu haundiko partidua jokatu zuten Minerrek eta Iriondok, egoera zailean, taldekide eta lagun baten aita hil zela eta. Berari eta bere familiari eskaini nahi zioten txapela hernaniarrek.

17 junio 2022

Nesken Gomazko Paleta Txapelketa Adunan

 

 Enara eta Izaro Txapeldunak

 Gaur, ekainak 17an jokatu da 2022. kadete eta jubenil mailako nesken finala.

Hamar bikote aritu dira leian bikoteak klub desberdinetakoak osatuta izan dira. Txapelketa borobila izan da kadete-jubenil mailako nesketntzat. Antolatzaileek oso ongi asmatu dute bikoteak osatzen eta horregatik partidu orekatuak jokatu dira. Haseran ez zegoen faborito garbirik, finalerdiak oso estuak izan ziran eta finalean aurkari bat gehiago izan dute, beroa ,hain zuzen ere. Dena dela, pilotariak gustora aritu dirala nabarmendu dute. Ea txapelketa honek segida baduen beste urteetan.

Pilotariak Aduna, Billabona, Hernani, Zumaia eta Elorrioko taldeetan dabiltzan kadete eta jubenil mailakoak izan dira.
 



28 noviembre 2021

Gipuzkoako txapelketaren jubenil mailako finala Hernanin

 

Gaur arratsaldean sekulako giroarekin ( kanpoan hotza, haizetea eta euri jasa baitzegoen) jokatu dira bi finalak. Ataundar zaletuek etengabe animatzen aritu dira partidu amaiera arte eta kaleko giro hotza ez da batere nabaritu frontoian. Sailkapenak honela geratu dira:

Jubenil mailan:
Txapeldunak Maddi Iriondo, Ane Kerejeta. (CD HERNANI)
Bigarrenak Enara Macicior, Alaitz Barrenetxea.(CD HERNANI)
2.Mailan:
Txapeldunak: Naia eta Garazi Eizmendi (AIA K.E)
Bigarrenak: Amaia Lopez,Naiara Aldasoro (ATAUN)
Urumeako Kronikatik jasoa (2021-XI-30 ean argitaratua):

24-30 irabazi zuten Hernanin bertan, igandean, Gipuzkoako txapela, partidu lehiatu batean.  Bi bikote hernaniarrak jaun eta jabe izan dira.

Maddi Iriondo eta Ane Kerejeta dira Gipuzkoako Txapelketako txapeldunak jubenil mailan, igandeko finalean, Enara Macicior eta Alaitz Barrenetxea 24-30 gainditu eta gero. Bi bikote hernaniarrek jokatu zuten finala Hernaniko kiroldegiko frontoian, beraz, txapela Hernanin geratuko zela jakina zen. 

Partidua parekatua izan zen, batez ere hasieran. Irabazleek argi zuten zer egin behar zuten, Macicior pasatzen saiatu ziren hasieratik eta asmatu zuten. Barrenetxeak lan karga haundia izan zuen eta nahiz eta seguru ibili, azkenean ezin izan zuten gorriek partidua aurrera atera. 

Ligaxkan Macicior eta Barrenetxea izan ziren nagusi eta lider amaitu zuten partidurik galdu gabe, baina txapelketako porrot bakarra finalean iritsi zen. Bi bikoteek ezagutzen dute elkar eta nabaritu zen partiduan zehar. Final oso serioa jokatu zuten eta ordu bete pasako partidua izan zen. Ez zuten apenas akatsik egin eta horrek final sendoa eta luzea izatea eragin zuen.

Kerejetak bigarren urtez jarraian irabazi du txapela eta aurten Iriondorekin lortu du garaipena. Joan den urtean txapeldun izan zen Macicior, txapelik gabe gelditu da aurten. 

Aiak, Ataun gainditu zuen ondoren jokatu zen bigarren mailako finalean
Hernaniko frontoian emakumezkoen nagusien bigarren mailako finala ere jokatu zen Aiaren eta Ataunen artean. Aiak erraz irabazi zion Atauni. Nahia Eizmendi eta Garazi Eizmendi ahizpek Amaia Lopez eta Naiara Aldasoro gainditu zituzten nagusitasun osoz. 

Garazi Eizmendi atzelari aiarra lehenengo mailako palista da, eta nabaritu zen finalean. Ataundik jende ugari hurbildu zen Hernanira herrikideak animatzera. 


 

19 septiembre 2021

Euskal Jaietako partidak kiroldegian

Aurtengo Euskal Jaietan, pilota partiduak jokatu dira igande arratsaldez. Eguraldi txarragatik kiroldegiko pilotalekuan jokatu dira.

2021ko Irailaren 19an
Iriondo-Kerejeta2830Macicior-Barrenetxea
Salaberria-Labaka2218
Urkizu-Ortiz de Urbina

27 junio 2021

EH Irekiko azkeneko jardunaldian hernaniarrak Hernanin

Euskal Herriko euskal pilota federazioak antolatzen ari den EH IREKIA txapelketaren ligillako azkeneko jardunaldian, hernaniarrak Hernanin jokatzeko aukera izan zuten.

2021ko Ekainaren 26an
3.Maila
ELORRIO3023HERNANI 1
3.Maila
OROZKO3018HERNANI 2
2.MAILA
HERNANI 12130ERREKALEOR
2. MAILA
IRULEAK1930HERNANI 3
2.MAILA
HERNANI 23026ATAUN
2.MAILA
AUÑAJAUKU3029HERNANI 4

23 mayo 2021

Euskal Klubeko txapelketan Kadeteak txapeldunak

 Atzo amaitu zan Euskal Herriko kluben arteko pilota txapelketa.

Maila guztietako aurreneko sailkatuak
Kadete eta Gazte mailan jardunaldi bakoitzean final laurdenak, finalerdiak,finala eta 3.eta 4.postua lortzeko partidak jokatu dituzte. Urtetik urtera pilotarien maila igotzen ari da.

Kadeteen finala ikusgai HEMEN

Paleta Goma KADETEAK
TALDEA Sailkapena
HERNANI A(GI) 1.
MENDILLORRIKO(NA) 2.
LARRAUN(NA) 3.
AUÑAMENDI(NA)
OIZPE A(BI)
OIZPE B(BI)
Paleta Goma JUBENILAK
TALDEA Sailkapena
HORI HORI ELORRIO A(BI) 1.
LARRAUN A(NA) 2.
HERNANI(GI) 3.
AMURRIO (AR)
ELORRIO B(BI)
LARRAUN B(NA)
LEA IBARRA(BI)

Nagusi mailako finalaren BIDEOA, gazte mailakoa HEMEN
Paleta Goma NAGUSIAK
TALDEA Sailkapena
SU-BERRI-B(GI) 1.
SU-BERRI-A(GI) 2.
HERNANI(GI) 3.
AUÑAMENDI(NA)
ERREKALEOR A(AR)
ERREKALEOR B(AR)

13 febrero 2021

Berriro martxan

 Hiru aste pasa ondoren gaur jokatu dira jubenilen Gipuzkoako txapelketako partidak. Hernaniar gazteak emaitza onak lortu dituzte.


2021ko Otsailaren 13an
HERNANI 23017INTXURRE 3
HERNANI 33027INTXURRE 2
HERNANI 43011INTXURRE 1

24 enero 2021

Berriro abian Gipuzkoako txapelketa.

Urriko azkenengo asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako ezker hormako txapelketaren partiduak.

COVID19ak sortutako egoerak hobera egingo zuelakoan, pasa berri den astebururako iragarri ziren azaroaren 1ean bertan behera utzitako partidak. Eta hala izan da, partiduak jokatu egin direlako. Hala ere, osasun-egoerak ez du hobera egin: Hernani gune gorrira pasa da eta, horren ondorioz, denboraldi baterako geldialdia izango dute herriko kirolariek, gune gorrian dauden herrietan ezin baita ez entrenatu ez lehiaketako partidurik programatu.

Hala ere, eta azken hilabeteetan fundamentu asko gabe entrenatzen ibili behar izan arren, hernaniarrek maila bikaina erakutsi dute beste behin ere, ezker hormako paleta gomazko txapelketan jokatutako partidu guztiak irabazi baitituzte aste buru honetan.

Ea egoerak hobera egin eta, entrenamenduetan zein lehiaketetan, nork bere mailarik onena erakusteko aukera duen.
2021ko Urtarrilak 22an
2021ko Urtarrilak 23an

19 septiembre 2020

Gipuzkoako kluben arteko txapelketa abiatu da

 Aste buru honetan eman zaio hasiera 2020. urteko Gipuzkoako elkarteen arteko pilota txapelketari.

Hernanik jubeniletan lau talde, mutiletan hiru talde eta neska nagusietan lau taldeekin parte hartuko du.

Karteldegia:

Frontoia Etxekoa Kanpokoa GIPUZKOAKO TXAPELKETA
DONOSTIA - Altza HERNANI ALTZATARRA Gomazko paleta mutil nagusiak - 1. maila
HERNANI - Udalekoa HERNANI ATXURBIDE Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila
HERNANI - Udalekoa HERNANI 4 HERNANI 3 Gomazko paleta neska jubenilak
ALTZO - Altzo Muino INTXURRE 1 HERNANI 1 Gomazko paleta neska jubenilak
ZUMAIA - Aitzuri ZUMAIA HERNANI 2 Gomazko paleta neska jubenilak






27 enero 2020

EH Liga Finalak


LEGUTIO: 2020ko Urtarrilak25
HERNANI 3008SU-BERRI
LIGILA:JUBENILAK
HERNANI1513ADURTZA B
INTXURRE315HERNANI
FINALA
HERNANI1507AIA
ATAUN              LIGILA:KADETEAK
ATAUN2015HERNANI
HERNANI1520ELORRIO
ELORRIO1820ATAUN

18 enero 2020

EH Liga kadete ta jubenilak

Jubenilak(Gazteak) Etxarri-Aranazen izan dira gaurkoan. Hernaniarrak oso ongi aritu dira eta partidu guztiak irabazita Finalean Mendillorriren aurka ere garaipena lortu dute.


2020ko urtarrilak 18-Jubenilak
ADURTZA A0415HERNANI
FINALERDIA
AIA1215HERNANI
FINALA
MENDILLORRI0415HERNANI
Kadeteak Elorrion zeukaten ligilan sailkatuta finala Elorrioren aurka irabazi egin dute ere 15-12.

23 noviembre 2019

Gipuzkoako txapelketan kadeteak

Jubenilen mailan ari dira jokatzen  Hernaniko kadeteak
2019ko azaroak 216
HERNANI 30630INTXURRE 1
HERNANI 23011INTXURRE 3

HERNANI 23025INTXURRE 2

20 enero 2019

Euskal Herriko liga jubenil mailan 2. jardunaldia Hernanin



Gaur arratsaldean beste 7 partidu jokatu dira jubenil mailan EH Kluben arteko txapelketan. Gaur ere garailea Auñamendi taldea izan da eta dagoeneko 100 puntu baditu. Horrela segituz, datorren asteko jardunaldian txapeldunak geratzeko aukera dute.
Hernaniarrak ordea bi partidu irabazi eta Auñamendi taldearen aurka 3 tantuengatik galdu duenez, jardunaldi honetan 3. postua lortu du. 60 punturekin dago sailkapena orokorrean eta oraingoz bigarrenak dira.


12 noviembre 2018

MPB eko txapelketan Finala jokatuko dute

MPB txapelketako finalerdia jokatu zuten herenegun Zornotzan Amaia Irazustabarrenak eta Maider Huizik elkarrekin, eta Olatz Arrizabalaga eta Ane Villanueva bizkaitarrei 25-06 irabazita, finala jokatuko dute, larunbatean, Sopelan. Ariane Arrietak ere jokatu zuen finalerdia, baina ez zuen zorterik izan, eta finaletik kanpo geratu da. Ibañez arabarrarekin batera jokatu zuen finalerdia Arabako Saez eta Nafarroako Murilloren kontra, eta 25-15 galdu zuen.

Bestalde EmP txapelketa aurrera dijoa eta larunbatean Aian jokatu ziran partiduak.
 
2018/11/10 16:00:00 1 18-25 AIA - Udalekoa GALDOS-HUIZI LARRARTE-Maddi MENDIZABAL Gomazko paleta neska nagusiak - 1. maila
2018/11/10 16:00:00 2 25-16 AIA - Udalekoa MAIZA-Maider MENDIZABAL OTAEGI-ARRIETA Gomazko paleta neska nagusiak - 1. maila
2018/11/10 16:00:00 4 25-12 AIA - Udalekoa IRAZUSTABARRENA-ARRILLAGA GARMENDIA-ERASUN Gomazko paleta neska nagusiak - 1. maila
 Ostiralean ordea, Gipuzkoako jubenil mailako 1.faseko azkeneko jardunaldia jokatu zan Hernanin.
2018/11/09 19:45:00 5 12-30 HERNANI - Udalekoa HERNANI 1 ZUMAIA Gomazko paleta neska jubenilak
2018/11/09 19:45:00 6 25-0 HERNANI - Udalekoa HERNANI 1 AZKOITIA Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila
2018/11/09 20:45:00 - 25-16 ANOETA - Alkartasuna KUKU HERNANI 2 Gomazko paleta mutil nagusiak - 2. maila

29 abril 2018

GRAVNI trinketeko finalerdiak Iruran

2018ko apirilak 29 FINALERDIAK
                              NAFARROA2030GIPUZKOA A.Tejedor-L.Galdos
NAFARROA3025GIPUZKOA M.Huizi-A.Arrieta

23 diciembre 2017

Gipuzkoako jubenilen Finalak

2017ko abenduak 22,EREÑOZU 11:00
JUBENIL 2.Maila
AIA2230HERNANI
JUBENIL 1.Maila
ATAUN3019ASTEASU

Ezusteko pozgarria eman digute hernaniarrak beraien mailako partidua irabaziz. Ligako bi partiduetan Aiarrek oso erraz menperatu zituzten Hernani baina Finalean Hernaniarrek patxada gehiagokin jokatuz partidu ona jokatu eta garaipena lortu dute.

05 noviembre 2016

Gipuzkoako txapelketa jubenilak

2016ko azaroak 04, HERNANI,20:15
JUBENIL 2.MAILA
INTXURRE 32030HERNANI
JUBENIL 1.MAILA
INTXURRE 23004HERNANI
NAGUSIAK 1. MAILA
ZARAUTZ1725HERNANI