HISTORIA

HERNANIKO EMAKUMEAK PILOTARI
(HERNANI 2011 URTEKARIAN ARGITARATUA. Egilea:ANE LUJANBIO)

Hernanin 1994an Pilota Eskola sortu zenetik, ume asko ibili da pilota astinduz. Ume horiek gazte izatera pasa dira gure frontoietan eta kasu batzuetan baita heldu izatera ere. Bidean asko geratu badira ere, badira esku pilotatik palara pasa direnak. Nesken kasua izan ohi zen hau. Txikitan adin bereko mutilekin eskuz ibili eta gero, pixka bat koxkortzean, 14 urterekin gutxi gora-behera, eskuan pala hartzen zuten. Gaur egun Hernaniko Pilota Eskolan neskak zuzenean hasten dira palarekin eta hauen pausuak Garbiñe Tijero entrenatzaileak zuzentzen ditu.

Gaur egun Hernaniko nesken artean palak duen arrakasta ikusita, orain arteko saiakera guztiak oso kontuan hartzekoak dira. Esate baterako, 1975. urtean hasi zen Urumea Ikastola neskentzat pala txapelketa antolatzen. Horrela, Urumeako neskek 14 urte bete arte txapelketa honetan parte hartzeko aukera zuten. Entrenamenduak Tilosetako frontoian izaten ziren, eta palaz jokatzen zuten, baina teniseko pelotarekin. Urte haietako nesken entrenatzailea M.A. Intsausti izan zen.


Hasiera bat ematea
Hasiera guztiak bezala, Hernaniko emakumeentzat ez zen erraza izan palaz lehiatzen hastea, bidean topatu zituzten oztopoak zirela-eta. Beraientzat txapelketa ofizial baterako lehen deia 1990. urtean egin zuen Gipuzkoako Federazioak, hain zuzen ere 18 urte baino gutxiago zituzten neskei zuzendua. Baina adinez zaharragoak ziren neska pelotari asko zeudela ikusita, Koro Barrenetxea hernaniarrak zera proposatu zuen: txapelketa honetan helduagoek ere parte hartu ahal izatea. Hori dela eta, urte bereko maiatzaren 18an, neska talde bat elkartu zen Intxaurrondoko frontoian. Herri desberdinetakoak ziren: Goizueta, Altza, Aia, Intxaurrondo, Aizarna, Zarautz eta Hernanikoak, hala nola, Koro Barrenetxea, Ane Urruzola, Axun Olaran eta Garbiñe Tijero. Neska kopuru handia zegoela ikusita, Aste bete beranduago hasi zen 1. Emakumezkoen Gipuzkoako txapelketa (orduko gipuzkoako pilota federazioko lehendakaia Josetxo Etxeberria zen eta bultzada polita eman zien neskei) .. Beraz, Barrenetxeak esandakoa kontutan hartu eta 1990eko maiatzaren 25ean hasi zen I. Gipuzkoako Txapelketa.
Federatzeko beharra sortu zen orduan. Lehenengo Txapelketa honetan, parte hartu ahal izateko federatu beharra zegoen eta neska guztiak Intxaurrondoko klubean federatu ziren, nahiz eta beste herritakoak izan. Inxaurrondo pilota elkartea sortu berria zan eta Rosi Cuevasek hartu zuen nesken ardura. Eta 1991tik aurrera, bakoitza bere herriko Pilota Elkartean federatu zen. Hala ere, entrenamenduak Intxaurrondo eta Altzako frontoietan izaten segitzen zuten, bakoitzaren herrietan ez zegoen neskentzat entrenatzeko lekurik. Urte hartatik aurrera, Federazioak urtero antolatu du Paleta Gomazko Nesken Gipuzkoako Txapelketa. Honez gain, Federaziotik aparte, herrietako festetan antolatzen ziren eta txapelketeta horietan ere parte hartu zuten neskek, esate baterako, Oiartzun, Lesaka edo Errenterian.
Paleta gomatik aparte, 1991. urtean trinketean jokatzen ere hasi ziren, eta beraien entrenatzeko lekua Donostian dagoen Gaska trinketea izan zen, gaur egun berritze lanetan dagoena, (arrazoia horrengatik aurten maiatza eta ekaina bitartean egiten den EmP trinketeko txapelketarik ez da jokatu).
Urte haiek hastapenak ziren, eta ohikoa denez, zailtasun ugari zituzten, adibidez entrenamenduak egiteko ordu gutxi izatea, entrenatzailerik gabe aritzea batak besteari irakasten, edota herritik kanpora joan behar izatea entrenatzera. Batek baino gehiagok pentsa dezake, nola eta zergatik iraun zuen orduko nesken arteko mugimendu honek. Oztopoak oztopo, pelotaz gain beste gauza askok ere batu zituen emakume hauek, eta hasierako talde hartatik, lagun talde bat sortu zen, frontoitik aparte harreman estua zuena. Lagun giro hartan egin zituzten mendi irteerak, bizikletan ibilaldiak, futbol partidak, bazkariak,… Eta horrela, errazagoa izan zen guztia.

Frontoitik kanpora ere batera ibiltzen dira neskak. Urtero saiatzen dira futbol partida bat antolatzen, gero bazkaltzera sagardotegira joateko.

                         2001 eko Martxoaren 3an
                                       2000-01-09

2009 urteko futbol partidua Zubipen jokatu zan.

Bizikletako Irteera: Donezteben 1991-07-21
Jarraitzeko bultzada 
Urteak aurrera joan ahala, beste behar bat sortu zen, agian garrantzitsuenetakoa. Garbiñe Tijerok harrobia lantzeko beharra sentitu zuen, eta umeak entrenatzen hasi zen 1992 urtean. Udal Kiroldegiko frontoian entrenatzen zuten larunbat goizetan, 9tatik 13etarako ordutegian libre zegoenean (hainbat ekitaldi ospatzen baitziren larunbatetan bazkariak, jaialdiak…). Frontoian entrenatzeko orduak eskasak ziren orduan ere.

Hasiera hartako neska gazteak Tilosetako frontoian topatu zituen Tijerok. Kasu bat aipatzearren, Goiatz Manzisidor Urumea ikastolan ibilitako neska bat zen eta ondo aritzen zena palan. Hasieratik nabarmendu zen neska hernaniar hau, eta entrenatzaileak Intxaurrondoko frontoian entrenatzera bidali zuen, izan ere, han helduagoekin entrenatuz bere maila hobetuko baitzuen. Garai haietan umeentzako ez zegoen txapelketarik baina elkarteen artean harremana ona bazegoen eta adibidez nesken topaketak egiten ziren Hondarribi, Igantzi, Bakaiku, Etxarri-Aranaz-en. Pelotari hernaniarrek txapelketa askotan parte hartu izan dute betidanik, eta 2003. urtean entrenatzen hasi ziren orduko umeek maila bikaina dute gaur egun eta emaitza oso onak lortzen dituzte. Emaitza onak eta partaidetza nabarmentzekoak dira pelotari hernaniarrengan, Gipuzkoako Txapelketan izan ohi duten partaidetza adibidez.

                                                     
                                   2010-03-06Kronika-GRAVN



Pelotari hernaniarren partaidetza altuaz diharduen zutabea.
2003ko umeen entrenamendu bat. Gaur egungo pilotari nabarmenenak, harrobian hasitakoak dira. Argazkian: Ariane Arrieta, Maider Semper, Amaia Irazustabarrena, Maider Huizi.
2003.Martxoan Hondarbin Hernaniarrak eta Igantziarrak
                      2003-2004 Denboraldian.



90eko hamarkadan biltzen ziren emakumeek denen artean erabakitzen zituzten zein izango ziren bikoteak. Pilotariak elkarte desberdinekoak izan arren, bikoteak mailaka osatzen ziren, txapelketetan maila orekatu bat egon zedin. Urte batzutan (1996 arte ) horrela jardun ba ziren ere, geroago, Gipuzkoako Txapelketa elkarteen artekoa izaten hasi zen arte, hain zuzen. Honela, bikoteen arteko mailaren desoreka handia sortu zen, eta jende askok pilotan jokatzeari utzi zion. Ondorioz, federatuen fitxak gutxituz joan ziren pixkanaka.

2004an iritsi zen emakumeen arteko pilota bultzatzeko proiektua, hain ezaguna den “Emakumea Pilotari” ekimena. Pelota Federazioan izan zuen sorrera eta bultzatzaile nagusia Maider Mendizabal anoetarra izan zen. Ekimen honen oinarrian hasierako nesken filosofia zegoen, alegia, txapelketetako bikoteak mailaren arabera osatzea.

Emakumea Plotari ekimeneko aurkezpena.

Egitasmo honek herri askotan nesken pilota bultzatu zuen, eta gure herrian adibidez, pala, Eskola-Kirolen eskaintzan sartu zen. 2004. urte arte neskak larunbatetan bakarrik biltzen ziren, baina 2004an lehen neskatxa ofizialak hasi ziren jokatzen, beraz, Kiroldegiko pilotalekuan entrenatzeko ordu gehiago lortu ziren.  Hernaniko neskak urte dexentetan txapeldun izan dira Eskola Kiroleko Txapelketetan, maila batean ez bazen, bestean. Gaur egun ere Txapelketa ofizialez gain, herri askotako torneotara joaten dira hernaniko neskak,. Adibidez, ESAIT-ek antolatutako txapelketan ere parte hartu zuten 2009an Beobian.


Zazpi urte pasa eta gero, idatzi hau 2011-ko Uztaillean dago egiña, Emakumea Pilotari proiektuak martxan jarraitzen du, eta esan beharra dago, pilotari asko dagoela ekimen honetan parte hartzen. Hasierako helburuetan hiru foku nagusitzen ziren: federatuak, umeak eta helduak. Lehenik federatu eta umeekin lanean hasi ziren eta gero, helduekin. Azkeneko hauentzat, Gipuzkoako Federazioak entrenatzaileak jartzen hasi zen 2005-2006 kurtsotik aurrera. Garrantzitsua da Kiroldegiak eskaitzen dituen beste ikastaroen artean helduek pala ere badagoela jakitea. Hauentzat ere herrian entrenatzeaz gain, Gipuzkoako Emakume Pilotari heldu guztien eguna ospatzen dute urtean behin.



10-05-29 EmP eguna: Irurako pilotalekuan  pilotari helduak.
                                    2007-08 Denboraldian

Zubietako Pilota Eskola
Gaur egun Zubietan ( bertako eta Usurbileko), neska talde bat paleta gomaz aritzen da pilotan bertako frontoi estalian. 2005.urtean hernaniarrak hasi ziren bertako neskak entrenatzen, eta hauek izan dira han ibili diren Hernaniko entrenatzaileak:
1.Garbiñe Tijero
2.Ane Lujanbio
3.Garazi Jauregi (gaur egun darrai)

Hernaniarrak munduan
Herri mailako txapelketetatik mundu mailakoetara ere pasa dira herriko zenbait pilotari. Mundialak beti trinketean jokatu izan dira gaur egun arte. Mundialetara joan zen lehen emakume hernaniarra Ainhoa Berridi izan zen. Argentinara bidaiatu zuen 1993ko azaroan eta Espainiako Federazioarekin jokatu zuen.

93-11-19 DV
Ainhoa Berridi Mundialetara joan zeneko prentsako berria.


Lehen aipatu dugun Goiatz Manzisidor oso gazte hasi zen Munduko Txapelketak jokatzen. Hauek dira Manzisidorrek jokatu dituen nazio arteko txapelketak:

-1997an, Arnedon 22 urte azpikoen Munduko trinkete txapelketa jokatu zuen, bertan hirugarren postua lortuz.
-Baionan Munduko Kopa irabazi zuen, 2000. urtean.
-2001ean, Afrikan 22 urte azpikoen trinkete txapelketan txapeldunorde gelditu zen.
-Eta azkenean, 2002. urtean Munduko trinkete txapelketako txapeldunorde izan zen, Iruñean.


2006. urtean Hernaniko jubeniletako hiru neska Errepublika Dominikarrera joan ziren, Euskadiko Selekzioarekin Topaketa batean parte hartzera. Leire Lucas, Garazi Jauregi eta Ane Lujanbiok Santo Domingo hiriburuan 10 egun pasa zituzten Argentina, Venezuela, Kuba eta beste herrialde batzuetako pilotariekin palaz lehiatzen.


06-04-08 Jubenilak:  Jauregi, Lucas eta Lujanbio


Bestalde, urte berean Garbiñe Tijero Venezuelan izan zen Aste Santuan, Euskal Herriko Pilota Konfederazioak (EHPK) antolatutako txapelketan. Han ere herrialde desberdinetako pilotariak bildu ziren, eta Tijerok paleta gomaz jokatu zuen Donostiako Miren Randez bikotearekin.Euskal Herritik joandako beste bi emakumeak Iera Agirre(Leitza) eta Maider Otegi (Auritz) izan ziran.



Miren Randez, Iera Agirre, Garbiñe Tijero eta Maider Otegi

                        Euskal Herritik joandakoak





2010. urtean Irati Ugalde Argentinara joan zen Espainiako Federazioarekin eta trinketean aritu zen.

           2009-04-16  DV
 






Irati Ugalderi egindako elkarrizketa


Azkenik, aurtengo (2011) apirilaren 11ean Amaia Irazustabarrena hernaniarra eta Loiola Zuazu irundarra Uruguayen izan dira, Euskadiko Selekzioarekin jokatutako trinketeko Torneoan.
Ikusi blog honetako aipamena.


Bitxikeriak
Belaunaldi askotako emakumeak biltzen dira frontoietan, eta gertuko kasua dugu Garbiñe Tijerorena, bere alaba jaioz geroztik frontoietan hazi duena. Hernaniko entrenatzaileak kontatu digunez, 2008an Etxarriko txapelketan bere bikote zen Arantxa Elizegik lesio bat zuela-eta, ezin zuen jokatu, eta Maider alabak "ama Arantxak min hartu badu, nik zurekin jokatzen uzten ahal didazu?"esanaz  eskaini zen txapelketa hura berarekin jokatzeko. Txapelketa hartan, finalerdietaraino ere iritsi ziren, eta finalerdiko partiduan geroago txapeldunak izango zirenen aurka galdu zuten bi hernaniarrak, Aristorena-Contin bikotearen kontra.


            1997 Hondarbin

 
        08-12-20Finalerdik2Etxarrin

Ama-alabak, Garbiñe Tijero eta Maider Senper. Lehenengo argazkia 1997. urtean ateratakoa, eta eskubikoa 2008an.

Arazo eta zailtasunak
Pilotari guztien arazoa da entrenatzeko ordu gutxi edukitzea. Arazo hau aspalditik dute pilotariek, eta gaur egun oraindik ez dituzte nahiko ordu. Gainera, Tijero entrenatzaileak esan digunez, 18 urte arte bermatua dago neskak pilotan aritzea, baina pixkanaka hartzen dituzten beste ardurengatik (ikasketak, lana, etab.) pilota utzi egiten dute.
Beste behar bat ere badute pilotariek: trinketearen beharra. Euskal Herrian ezker horman jokatzen den arren, Mundu mailan trinketea dago homologatua. Eta trinketeko txapelketetan ez dute talde gehiagok parte hartzen, non entrenatu ez daukatelako. Tijeroren proposamena hau da: Hernanin, Galarretan adibidez obrak egiten ari direla, eta hori aprobetxatuz ondo legokeela bertan trinkete bat eraikitzea. Aurtengo (2011) Trinketeko Emakumea Pilotari txapelketa ez da jokatu, hain zuzen maiatzean lanengatik itxi zirelako entrenatu ohi duten trinketeak (Donostiako Gaska eta Irurakoa)

Eskertzak
Bukatzeko, pilotariek eskerrak emanten dizkiote Hernaniko Epele auzoan dagoen Arkema enpresari, Pala Eskolako infantilentzat kamisetak eta sudaderak emateagatik. Eta baita Hernaniko Kronikari, bertan beraien jarraipena egiten dutelako.

Egunkarietakoak eta Argazkiak



 
92-05-10 Intxaurrondon
                                1995 Azaroan
Egunkaria egunkarian
2000ko abenduaren 3an

2000. Ekainean Trinketeko Euskal Liga amaituta KRONIKAn.
00-07-03

2001eko Apirilean JAI BERRI Aldizkarian

2002 apirilak 24 DEIA egunkarian

2004-02-12 Diario Vasco

2009 Diario Vasco

1990-06-02 Intxaurrondo (Gipuzkoako 1.Txapelketan)


1993. Gipuzkoako Txapelketako FINALAK Ordizian

1997-02-22 Soroeta (Hondarbi)
1999-09-11

... ...