Mostrando entradas con la etiqueta EpE. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta EpE. Mostrar todas las entradas

08 marzo 2020

Martxoak 8an Otaola pilotalekuan erakustaldia

Emakumen eguna dela eta gaur goizean Errenterian "Agustina Otaola" pilotalekuan EPEk antolatutako partidua jokatu dute Hernaniko bi pilotariek. Partidu ikusgarria jokatu dute.
Urdinak(irazustabarrena-Arrieta) 30-26 Gorriak (Galdos-Mendizabal)


11 agosto 2019

Emakume kirolarien berdintasunagatik pala partidua Goizuetan


Ostegunean iritsi zen Goizuetara Euskal Selekzioaren aldeko Mendi Martxa. Aldarrikapen bikoitza egiteko ere aprobetxatu zuten, eta Tafallarako laguntza biltzek.
Ofizialtasunaren aldeko eskariarekin bat egiteaz gain, Goizuetako Kirolean Berdintasunez lan ildoari jarraituz, herriko eskolaren ondoan egindako murala aurkezteko aprobetxatu zuten; emakumea eta kirola irudikatzen dira bertan. Era berean, ondoren, Emakume Pilotarien Elkarteak antolatutako pala partiduarekin gozatzeko aukera izan zen.
Berdinduta ari tu ziren hasieratik, eta jokaldi ederrekin gozatzeko aukera izan zen. Mendi martxako parte hartzaileak gogotsu aritu ziren animatzen, oso nekatuta egon arren, etapa gogorra izan baitzen Sunbillatik Goizuetarakoa.

29 junio 2019

Epe.Emakume pilotarien elkartea


Gaur Azkoitian aurkeztu da EPE.

BERRIA tik jasotakoa:
Emakume Pilotarien Elkartea aurkeztu dute gaur, pilotaren munduan berdintasuna bultzatu eta "jarduera profesional batera" jauzi egiteko. Aurkezpenean adierazi dutenez, emakumeen eskuzko pilotak "hazkunde nabarmena" izan du eta "arrakasta lortzen ari da gizartean", baina gorakada hori ez da pilotarien jardunerako baldintzetan islatu.
"Emakume pilotariok kantxetan protagonistak izan arren, ikuskizunaren parte baino ez gara, jokoan soilik oinarritzen da gure jarduna. Gehienetan, ez dugu irabazi ekonomikorik jasotzen, nahiz eta txapelketa batzuetan diru-sarrerak egon", adierazi dute. Egoera horren aurrean, "emakumeen pilota egituratzeko" eta emakumeen pilota "duinago eta justuago bat" lortzeko, elkartea sortzea erabaki dute. "Guk izan nahi dugu gure etorkizunaren jabe, eta emakumeen pilotari orain arte eman ez zaion bultzada ematea da gure helburua".
Bestalde, elkarteko kideek azaldu dute paletako jokamoldeek ez dutela emakumeen esku pilotaren adinako hazkunderik izan, nahiz eta jokamolde horietako pilotariak "munduko hoberenetakoak" izan.
Elkarteak jakinarazi du bere helburuak gauzatzeko, hitzarmenak adosten ahaleginduko dela emakumeen pilota sustatzen duten erakunde publiko eta pribatuekin.