Alaitz-Idoia eta Salegi-Lozano, txapeldun!
Aurreko igandean
bukatu zen Pala Txapelketa, finalak eta 3-4 postuen lehiarako partiduak
jokatuta. Irabazi edo galdu, ondo ospatu zuten guztiek Kontsejun, bazkari eder baten bueltan.
Santio jaietan denek
daukate gozatzeko eta ondo pasatzeko tartea, eta halaxe egin dute
Aranoko Pala Txapelketan ere.
Ba Alaitzek eta Idoiak jantzi zuten txapela, nesketan, 22-15 irabazita
Maitane eta Naroari. Eta mutilen txapelketan, berriz, Salegi eta
Lozano izan dira onenak, finalean Loidi eta Amasen kontra nagusituta 22-14.
Hirugarren posturako, oso partidu estuak
Lehiatuak izan baziren bi finalak, oraindik eta estuagoak izan ziren hirugarren posturako lehiak.
Nesketan, Emerenek eta Eiderrek irabazi zuten, Garbiñe eta Ainararen
kontra, bi tantoren aldearekin (22-20). Eta mutiletan, azken tantoan
erabaki zen, zein izanen zen hirugarren: 22-21 irabazi zuten Eztebek
eta Ganixek, Ruiz eta Zubimendiren kontra.