02 mayo 2021

III.Bizkaia Torneoko finalak

Gaur jokatu da III. Bizkaia torneoko finala Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Amaiaren 3. finala eta 3. txapela izan da. Aurten Miriam Arrillaga(zubieta) izan du atzean lagun. Aurkariak Leire Galdos oiartzuarra, honi eman diote finaleko jokalari onenaren saria, eta Maider Mendizabal. Maiderren hirugarren finala izan da eta oraingoan ere gutxigatik ez du irabaztea lortu.

Hernaniarrak eta zubietarrak Leire Galdos eta Maider Mendizabal gainditu zituzten hiru jokotan (11-12, 12-9 eta 12-10).

Irazustabarrenaren hirugarren txapela da, hiru edizio bete dituen txapelketan. Nahiz eta urte gutxi izan, pala txapelketarik garrantzitsuena bihurtu da. Irazustabarrena-Arrillagak partiduari buelta eman behar izan zioten. Aurrelari hernaniarra garaiz esnatu zen eta 18 berdinketa izan zituen partidu berdindu batean, erabakiorra izan zen.

razutabarrena-Arrillaga 11 12 12
Galdos-Mendizabal 12 9 10

Finala zuzenean EITBtik eman dute. Ikusteko HEMEN sakatu.