junio 27, 2021

Amaia eta Ariane paleta gomazko Nafarroako master cupeko txapeldunak.

 


Hasteko, Sakanako pilotalekuaren edukiera txiki geratu da bildutako pilotazale guztiak hartzeko eta, osasun-protokoloa hertsiki jarraituz, zale horietako batzuk kanpoan geratu behar izan dira, jaialdiak zuzenean eman dituen Navarra Televisión-en partidak jarraitzeko aukerarekin. Etxarri Aranatzeko pilotalekuan bildutako jende ugariaren artean Miguel Pozueta, Nafarroako Gobernuko Kirol zuzendaria eta Rebeca Esnaola Kultura kontseilaria nabarmendu behar dira.
Baina onena zortzi finalistek eskainitako maila paregabea izan da; izan ere, sortutako ikusminari bi partida bikainekin erantzun diote, oso lehiatuak, eta pilotazale guztiak ase dituztenak. Lehen mailako finalean, Maider Saralegik eta Maddi Galarzak 21 eta 25 gainditu dituzte Eskala eta Mendinueta azkenean erabki den lehia ezin orekatuago batean.
Eta eliteetan, Amaia Irazustabarrenak eta Arieane Arrietak irabazi dute (25 17), Ane Isasmendiren eta Irati Ruiz de Azuaren aurka, azken emaitza engainagarria izan daitekeen partidan; izan ere, berdinketa izan da nagusi 17. tantora arte eta une horretatik aurrera irabazleen ofizioak eta kalitateak aldea markatu baitute.