mayo 30, 2021

Trinketeko Gipuzkoako finala Suberrirentzat

 Gaur Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta ez dira bat ere eroso sentitu Irurako Ametsa trinketean jokatu den Gipuzkoako finalean. Garaipena Suberriko Leire Galdos eta Maider Mendizabalek lortu dute. Esan beharra dago Leire Galdos gero eta hobeago jokatzen ari dela eta etorkizuneko pilotaria dugula. Finalaren emaitza SUBERRI 30-20 HERNANI.

Bestalde,atzo Iruñeko Mendillorriko trinketean Amaia eta Arianek  Nafarroako OBERENA taldearen aurka finalerdia irabazi ondoren, datorren astean, finala jokatuko dute Arabako ERREKALEOR taldearen aurka.

FINALERDIAK-ESPAÑIAKO TXAPELKETA
ERREKALEOR 15 15
SU BERRI B 10 5



OBERENA 5 3
HERNANI 15 15