julio 28, 2021

Tijero eta Macicior hirugarren Zarautzen

Semifinala galdu izanaren penari,buelta eman zioten asteazkenean Garbiñe Tijero eta Enara Macicior hernaniarrek, Frontoi Txikiko Txapelketan; eta ondo bukatu dute torneoa: 22-­18 irabazi zuten hirugarren posturako partidua, Amaia Aizpuru azkoitiarraren eta Idoia Arrillaga debarraren kontra.

Partidu luzea izan zen hori ere, ordubete ingurukoa; baina oso maila onean aritu ziren bi hernaniarrak. Gogorra izan zen hasiera, eta askotan izan ziren markagailuan berdinduta eta atzetik ere. Baina ondoren, pare bat tantoren aldea hartu zuten hernaniarrek, eta horri eutsi zion bukaerara arte, partidua irabazteko. 

Erlo Telebistak grabatu zuen egun horretako bi partiduak: Emakumezkoen Frontoi Txikiko 13. txapelketa

ARGAZKIAK: Luis Epelde

3. eta 4. posturako partidua ikusteko HEMEN