2021ko Martxoa 27an FINALERDIAK | |||
JUBENILAK | |||
HERNANI 2 | 30 | 14 | INTXURRE 1 |
2.MAILA | |||
HERNANI | 18 | 30 | SU-BERRI |
Finaleko pasearen bila ariko dira, gaur 17:00etan, Tolaretxipi eta Barrenetxea, eta Balerdi eta Otaegi, Hernanin bertan.
Asteburu honetan jokatuko dituzte, Gipuzkoako
Txapelketako semifinalak. Horietatik bi izango dira Hernaniko
kiroldegiko frontoian, gaur 17:00etan hasita; eta bietan ariko da bikote
hernaniarrik: Joana Tolaretxipi eta Alaitz Barrenetxea; eta Ekiñe
Balerdi eta Eider Otaegi.
Nagusien bigarren mailakoa jokatuko
dute Balerdik eta Otaegik, Su Berriko Lasarteren eta Arambururen kontra.
Finalean, dagoeneko zain daukate beste bikote hernaniar bat ere: Ainhoa
Urienek eta Eli Gutierrezek zuzenean lortu zuten finalerako pasea,
ligaxkako lider bukatuta.
Tolaretxipik eta Barrenetxeak, berriz,
jubenil mailako semifinala daukate gaur, Intxurreko Uzkudunen eta
Muruaren kontra. Eta haiek ere, beste bikote hernaniar batekin ariko
dira finalean, gaur irabaziz gero: Ane Kerejeta eta Enara Macicior
dauzkate zain, ligaxkako partidu guztiak irabazi ondoren.
Semifinala
saihestu duen beste bikotea da Amaia Irazustabarrenak eta Ariane
Arrietak osatutakoa. Hernaniarrek irabazi egin zituzten ligaxkako lau
partiduak, nagusien lehenengo mailan. Atzo jokatu zuten semifinala,
Anoetan, Su Berriko bi bikotek; eta irabazlea izango dute kontrario,
finalean.