enero 24, 2021

Berriro abian Gipuzkoako txapelketa.

Urriko azkenengo asteburuan jokatu ziren Gipuzkoako ezker hormako txapelketaren partiduak.

COVID19ak sortutako egoerak hobera egingo zuelakoan, pasa berri den astebururako iragarri ziren azaroaren 1ean bertan behera utzitako partidak. Eta hala izan da, partiduak jokatu egin direlako. Hala ere, osasun-egoerak ez du hobera egin: Hernani gune gorrira pasa da eta, horren ondorioz, denboraldi baterako geldialdia izango dute herriko kirolariek, gune gorrian dauden herrietan ezin baita ez entrenatu ez lehiaketako partidurik programatu.

Hala ere, eta azken hilabeteetan fundamentu asko gabe entrenatzen ibili behar izan arren, hernaniarrek maila bikaina erakutsi dute beste behin ere, ezker hormako paleta gomazko txapelketan jokatutako partidu guztiak irabazi baitituzte aste buru honetan.

Ea egoerak hobera egin eta, entrenamenduetan zein lehiaketetan, nork bere mailarik onena erakusteko aukera duen.
2021ko Urtarrilak 22an
2021ko Urtarrilak 23an