diciembre 24, 2022

Iriondo eta Miner Gipuzkoako azpitxapeldunak jubenil mailan

 Ezin txapela jantzi Maddi Iriondok eta Irati Minerrek, oso final estuan

 Abenduaren 3an jokatutako partidan, Hernaniarrek 29-30 galdu zuten, Txulobiko Aranbururen eta Navarroren kontra, jubenilen finalean.

Ezin estuagoa eta ezin lehiatuagoa izan zen Gipuzkoako Txapelketaren finala, neska jubeniletan, larunbat arratsaldean. Eta lehia bizi horretan, markagailuak 29nako berdinketa islatzen zuela, txapa bera joan zitzaion pelota Irati Minerri. Horrekin, ihes egin zien txapelak berari eta Maddi Iriondori, eta ezin izan zuten borobildu, jokatu duten txapelketa bikaina.

Txulobiko Aranburu eta Navarro nagusitu ziren (29-30) azkenean, baina meritu haundiko partidua jokatu zuten Minerrek eta Iriondok, egoera zailean, taldekide eta lagun baten aita hil zela eta. Berari eta bere familiari eskaini nahi zioten txapela hernaniarrek.